- Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen iaz. Bilboko Udalaren babesarekin sortutako laguntza honen helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari laguntzeko xedez.
- Era berean, LAUTAN HIRU jaialdiaren hirugarren edizioa udaberrira atzeratu da.
Irakurri gehiago: Artekartu konpainiak jasoko du 2021eko LAUTAN HIRU laguntza, ‘Hauts artean’ lanagatik Iruzkin berria idatzi
- Juan Antonio Letamendia, Jean-Baptiste Etxarren, Angel Ibisate, Pierre Andiazabal eta Joan Mari Torrealdai omendu ditu gaur Euskaltzaindiak.
- Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria eta Andres Urrutia izan dira mahaiburu Donostiako Tabakaleran egin den ekitaldi hunkigarrian. Hildakoen senideak ere bertan izan dira.
- Euskaltzaindiak 2020an hildako lau euskaltzain eta 2019an zendutako bat omenduko ditu bihar Donostiako Tabakaleran egingo den Ageriko bilkuran.
- Ekitaldira aurretiaz izena eman dutenak joan ahalko dira bakarrik, eta Eusko Jaurlaritzak Covid-19ari aurre egiteko ezarri dituen neurri guztiak zorrotz beteko dira.
- Euskaltzaindiak Akademiaren ikurra oparitu dio gaur Iñigo Urkullu Euskadiko Lehendakariari; baita 1936ko uztailaren 3an Jose Antonio Agirre Lehendakariak Akademiaren eginkizuna aitortzeko R. M. Azkue euskaltzainburuari bidalitako gutunaren kopia bat ere.
- 1936ko altxamenduak galarazi zuen agindutako aitortza hura, baina J. A. Agirreren guraria Gernikako Estatutua onartzeaz batera burutu zen, Euskaltzaindia euskararen erakunde arauemaile ofizialtzat aitortu zuelarik.
- Bilkuraren helburuak hiru izan dira: batetik, Euskaltzaindiaren Zuzendaritza berria Lehendakariari eta Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuari aurkeztea; bestetik, Euskaltzaindiak 2021-2024 aldirako dituen eginkizun nagusiak goi agintari bioi aditzera ematea; eta hirugarrenik, Eusko Jaurlaritzak Euskaltzaindiari ematen dion laguntza eta babesa eskertzeko borondateaz, Euskararen Akademiaren ikurra oparitzat eskaintzea Euskadiko Lehendakariari.
- Roberto González de Viñaspre (Onomastika batzordeko burua): “Herritarrei eta erakundeei laguntzeko ahalegin berezia egiten dugu”
- Euskal onomastika aplikatuaren aurrerapenak aztertzen dituen liburua plazaratu du Euskaltzaindiak
- Lourdes Oñederra euskaltzain osoak Ortzadar saria jaso du
- Euskarazko Tesien VII. Koldo Mitxelena sariak (laburpen-bideoa)