- 74 tesi-egile aurkeztu dira, inoizko kopururik handiena.
- Hona saridunak, jakintza-arloka: Zientzien arloan, Iraultza Unzueta Solozabal; Ingeniaritza eta Arkitekturaren arloan, Itziar Otaegi Tena; Osasun Zientzien arloan, Lide Totorikaguena Iturriaga; Gizarte eta Lege Zientzien arloan, Miren Artetxe Sarasola; eta Artea eta Giza Zientzien arloan, Eneko Zuloaga San Román.
Irakurri gehiago: Iraultza Unzueta, Itziar Otaegi, Lide Totorikaguena, Miren Artetxe eta Eneko Zuloaga nabarmendu... Iruzkin berria idatzi
- Luis Villasante Euskararen Ikergunean bildu dira Zuzendaritza berriko sei kideak: Andres Urrutia euskaltzainburua; Jean-Baptiste Coyos buruordea; Adolfo Arejita idazkaria; Roberto González de Viñaspre diruzaina; Sagrario Aleman JAGON sailburua; eta Miriam Urkia IKER sailburua.
- Euskararen Erakunde Publikoak diruz lagunduta, LABORANTZA. Laborantzatik hobeki bizitzeko liburua argitaratu zuen iaz Euskaltzaindiak. Adrien Gachiteguy apaizak ondu zuen liburua, Leon Aguerre kalonjearen laguntzarekin.
- Liburua 1963an argitaratu zen, euskaraz, eta ikasle laborari gazteentzat idatzita dago.
- Henri Duhau ohorezko euskaltzaina izan da edizioaren paratzailea: "Gauza oso arraroa dugu eskuetan. Oroz gainetik, erran nezake, euskaldungoaren alde egin balentria bikain baten gisara hartzen dugula gaur".
- Liburua eskuratzeko, HEMEN
(Irudietan: koloretan, Henri Duhau; zuri-beltzean, Adrien Gachiteguy apaiza).
- Kalean da Narrazioak eta olerkiak 2019 liburua. BBK-k eta Euskaltzaindiak deitutako 2019 Resurreccion Maria Azkue sarietan irabazle izandako lanak biltzen dira argitalpen honetan (2020ko irailean izan zen sari-ematea),
- 1991tik Euskaltzaindiak eta BBK-k antolatzen dituzten sari hauen xedea da idazle gazteak literatura mundura erakartzea.
- Lan berria Elkar liburu-dendatan eros daiteke, eta Euskaltzaindiaren webgunean ere bai, HEMEN
- Amaitu berri den urte zailean, gora egin du Akademiaren webguneari lotutako ekierak. 2020an, 778.234 erabiltzaile izan ditu Euskaltzaindiaren webguneak, saioak 1.605.641 izan dira, 6.636.765 orrialde bisitatu dituzte erabiltzaileek, eta saio bakoitzaren iraupena ia bost minutukoa izan da.
- 2019ko datuekin alderatuta -hau da, mendeurrenaren urteko datuekin erkatuta-, erabiltzaileen jaitsiera txikia sumatu da; aitzitik, erabiltzaileek maizago eta denbora luzeagoz erabili izan dituzte webguneko tresna eta zerbitzuak. Hortaz, ondorioztatu daiteke 2020an erabiltzaileen fideltasuna hobetzea lortu duela Euskaltzaindiak.
- 'Orotariko Euskal Hiztegia' eguneratu du Euskaltzaindiak
- 'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa'ren eta 'Euskaltzaindiaren Hiztegia'ren arteko lotura-gakoak aztertu ditu Amaia Jauregizarrek doktorego-tesian
- Elkar ezagutu, elkar onartzeko
- Itsas arrantzari eta gizarte-bizitzari lotutako lexikoa landu da Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren XI. liburukian