Hona hemen liburuan agertzen diren idazleak: Ekain Errazu, Oihan Olasolo, Nora Aiertza, Oihane Maritxalar, Unai Oruesagasti, Aiora Sebastian, Saioa Gartzia, Amaiur Puente, Jare Sanzo, Iñigo Martínez, Idoia Zabalo, Jon Kortaberria eta Eider Burugain.
Resurreccion Maria Azkue saria, berez, 1975ean sortu zuen Bilbao Aurrezki Kutxak eleberri, olerki eta saio modalitateekin, eta 1990 arte iraun zuen. Urte haietan, ez zen gaztetxoentzako saria, helduentzakoa baizik, eta gaur egun oso ezagunak ditugun hainbat idazle eta ikertzailek jaso zuten saria. Beste horrenbeste gertatu da 1991etik aurrera antolatutako sariekin ere; egun ezagunak diren Alaine Agirre, Arkaitz Estiballes, Nagore Amondarain, Irati Goikoetxea, Maialen Zubeldia, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi edo Urtzi Urrutikoetxea idazle, bertsolari eta kazetariek eskuratu izan dute saria.
Azkue Sarietara aurkeztutako lanen kopurua (2009-2019)
2009 (219) / 2010 (217) / 2011 (157) / 2012 (167) / 2013 (173) / 2014 (75) / 2015 (88) / 2016 (175) / 2017 (151) / 2018 (135) / 2019 (568)