- Bihar, apirilak 23 dituela, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Euskaltzaindiak ekimen horrekin bat egin izan du urtero-urtero. Horregatik, bihar, webgunean salgai dauden argitalpenek % 10eko beherapena izango dute eta ez da bidalketa gasturik kobratuko.
- Euskaltzaindiaren liburuak, HEMEN
Irakurri gehiago: Bihar, Euskaltzaindiaren liburuak merkeago Iruzkin berria idatzi
- Andres Urrutia euskaltzainburua eta Erramun Osa idazkariordea Rosas Menéndez Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) presidentearekin, Rosina López-Alonso presidenteordearekin eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariarekin bildu ziren atzo Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.
- Gaur egun, 98.060.414 testu-hitz ditu Lexikoaren Behatokiak (2009an 4.000.000 zeuzkan), eta aldian-aldian eguneratzen da.
- Lexikoaren Behatokiaren helburua XXI. mendeko euskararen isla zabala eta eguneratua izatea da, askotariko argitalpenak baliatuta.
- Euskaltzaindiak, batez ere, hiztegia aztertzeko eta lan arauemailea egiteko erabiltzen du corpus hau.
- Jasone Salaberria euskal hizkuntzalari eta irakaslea zendu da, 68 urte zituela. Salaberria euskara irakasle izan zen Seaskan; horrez gain, urte askotan IKER euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroko ikerketa-proiektuetan partaide izan zen. Euskaltzaindiaren Ahoskera batzordeko kide zen aspalditik, eta zuberera eta nafar-lapurtar euskalkien ahoskera aztertu zuen batez ere.
- Liburu batzuk argitaratu zituen Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoarekin batera: frantsesez Le Pays basque pour les Nuls eta Le basque pour les Nuls; gaztelaniaz Euskera para dummies.
- Lourdes Oñederra (euskaltzain osoa eta Ahoskera batzordeko burua): "Langilea zen Jasone, eta beti zegoen laguntzeko prest. Gainera, dotore egoten zekien. Bere hutsunea nabarmena izango da, eta kostatuko zaigu aurrera egitea".
(Jasone Salaberria, ezkerretara, 2019ko argazki batean)
- EiTBk eskatuta, euskal itsas hegiko hondartza, kala eta bainua hartzeko hainbat tokiren izenak aztertu eta proposatu ditu Onomastika batzordeak.
- Patxi Galé (euskaltzain urgazlea): "Gure ondare toponimikoa babestu behar dugu; beraz, Barinatxa eta ez La Salvaje; Aizpurupe eta ez Playa Gris".
- Zehatzago, hemen: hondartzak eta kala / kostagune / punta / edo zokoak.