- Battittu Coyos (Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria): "Betidanik Konstituzioaren 2. artikulu hau erabilia izan da eskualdeetako hizkuntzen aldeko aitzinamenduak oztopatzeko, hizkuntza horiek bigarren mailako hizkuntzatzat harraraziz. Konstituzio Kontseiluko erabakiak euskaltzaleen euskara biziberritzeko engaiamendua ez du geldiaraziko".
- Jean-Louis Davant (euskaltzain emeritua): "Frantziako Konstituzio Kontseiluak legezko oinarririk ez duen erabaki ideologiko batez gure hizkuntzen irakaskuntza guztia arriskuan jartzen du".
Iruzkin berria idatzi
- "2021eko apirilaren 8an, Frantziako Asanblea Nazionalak Eskualdeko Hizkuntzen Ondarea Babesteari eta Sustatzeari buruzko Legea onartu zuen gehiengo handiz. Euskaltzaindiak aurrepausoa zela adierazi zuen apirilaren 30eko Osoko bilkuran.
- Baina kezka ere agerrarazi zuen Frantziako Asanblea Nazionaleko hiruretan hogei diputatuk Frantziako Konstituzio Kontseiluan aurkeztutako helegiteagatik (...)
- 2019an paperean argitaratu zen hiztegia linean jarri du orain Euskaltzaindiak, gizartearen eskura. Hiztegia HEMEN kontsulta daiteke.
- Online bertsioaren helburu nagusiak: EHHEren egitura eta filosofiari eustea; hiztegiaren eduki osoa eskaintzea; kontsulta bideak erraztea: bilaketa erraza eta laguntzak eskaintzea.
- Joseba Lakarra (EHHE-200 egitasmoaren zuzendaria): “Paperezkotik bertsio digitalerako migrazioan, pantaila bidezko nabigaziorako egokitzapen ugari egin dira. Horrez gain, hainbat izan dira testuan bertan eginiko aldaketak eta gehiketak, edukizkoak zein formazkoak”.
- "Gorka Aulestia aurrez aurre lehenengoz Gasteizen ezagutu nuen, 1987ko urrian egin zen II. Euskal Mundu Biltzarrean. Renon, Nevadako Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile zelarik, Literaturari buruzko Kongresura etorri eta txosten bat azaldu zigun: “Two pioneer poets: Lauaxeta eta Jon Mirande” (...)
- Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen berri bat sinatuko dute laster. Udalak euskara sustatu eta bultzatu nahi du hirian, eta Akademiarekin batera egin nahi du.
- Udalak 63.000 euro emango dizkio Euskaltzaindiari, eta, besteak beste, akordioari esker Martínez de Madinak koordinatzen dituen Gasteizko toponimiari buruzko lanek jarraitu ahal izango dute.
- 1996ko irailean sinatu zuten euren arteko lehenengo lankidetza-hitzarmena Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak. Ordutik, urtero berritzen da konpromisoa. Batetik, hizkuntza-arloko aholkularitza eskaintzen dio Akademiak Udalari, eta, bestetik, udalerriaren toponimiari buruzko aipatutako proiektuaren lana hauspotzen da.