Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmen berria sinatuko dute laster
- Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen berri bat sinatuko dute laster. Udalak euskara sustatu eta bultzatu nahi du hirian, eta Akademiarekin batera egin nahi du.
- Udalak 63.000 euro emango dizkio Euskaltzaindiari, eta, besteak beste, akordioari esker Martínez de Madinak koordinatzen dituen Gasteizko toponimiari buruzko lanek jarraitu ahal izango dute.
- 1996ko irailean sinatu zuten euren arteko lehenengo lankidetza-hitzarmena Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak. Ordutik, urtero berritzen da konpromisoa. Batetik, hizkuntza-arloko aholkularitza eskaintzen dio Akademiak Udalari, eta, bestetik, udalerriaren toponimiari buruzko aipatutako proiektuaren lana hauspotzen da.
Idatzi iruzkina