- EiTBk eskatuta, euskal itsas hegiko hondartza, kala eta bainua hartzeko hainbat tokiren izenak aztertu eta proposatu ditu Onomastika batzordeak.
- Aurrerantzean, idatziz hobe Areatzatxu edo Orroaga.
- EODAn ematen den informazioa etengabeko ikerketaren ondorioa da, eta hemen kontsulta daiteke: https://labur.eus/DQEla
- Zehatzago, hemen: hondartzak eta kala / kostagune / punta / edo zokoak.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak Euskal Herriko hondartzen izenak finkatu ditu Iruzkin berria idatzi
- Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan ikerlana argitaratu du Euskaltzaindiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
- Gaur egun bizirik dagoen ustekizuna ezbaian jartzeko argudioak mahairatzen ditu liburuak. Ustekizun edo teoria hori aski ezaguna da, eta badio euskara Antzinaroaren amaieran heldu zela Araba, Bizkai eta Gipuzkoara, nondik eta Nafarroatik.
- Elkarrizketa osorik, hemen: https://labur.eus/sFESE
- Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoaren dokumentuak bi atal ditu:
- Euskara-atala, 1.609 sarrera dituena. Sarrera guztiek arlo-informazioa dute, marken bidez adierazia: Geogr., Geol., Meteorol., Miner., Ozean. eta Paleont. Lantaldeak beharrezko iritzi dionean, informazio osagarriak gehitu dira, hala nola kategoria gramatikala, erabilera-oharrak, ohar semantikoak eta adibideak. Sarrera guztietan, ingelesezko (en), gaztelaniazko (es) eta frantsesezko (fr) ordainak argitaratu dira.
- Erdarak-euskara atala, hiru azpiatalez osatua (en-eu, es-eu, fr-eu). - Hemendik deskarga daiteke, PDF formatuan.
- Gipuzkoa Antzinaroan: hizkuntzak eta eremu linguistikoak onomastikaren argitan ikerlana argitaratu du Euskaltzaindiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin.
- Gaur egun bizirik dagoen ustekizuna ezbaian jartzeko argudioak mahairatzen ditu liburuak. Ustekizun edo teoria hori aski ezaguna da, eta badio euskara Antzinaroaren amaieran heldu zela Araba, Bizkai eta Gipuzkoara, nondik eta Nafarroatik. Liburu honek bestelakoa dio, toponimian errotutako arrazoiak erakutsiz.
- Luis Mari Zaldua (liburuaren egilea): “Gipuzkoan, gaurko datuen argitan, jatorri indoeuroparreko mintzairen ekarpenak gaineko geruza ematen du, ez azpikoa, hau da, itxura batean, badirudi euskaldunok hemen bizi ginela Antzinaroan eta gure hizkuntza (edo haren sustraia) ez zela hona heldu gure aroaren lehen gizaldietan”.
- Honela, Miriam Urkiak jarraituko du Gipuzkoako ordezkari izaten; Sagrario Aleman izango da Nafarroako ordezkari berria (Andres Iñigoren lekua hartuz); Roberto González de Viñasprek jarraituko du Arabako ordezkari bezala; eta Ipar Euskal Herriko ordezkari berria Jean-Baptiste Coyos izanen da (Xarles Videgainen lekua hartu du).
- Bernat Etxepare hizpide Bilbo Zaharra Forum jardunaldietan
- Sarako Idazleen Biltzarra urrira atzeratu dute
- Kalitatezko euskara sustatu eta zabaltzeko lau urterako hitzarmena izenpetu dute EITBk eta Euskaltzaindiak
- Real Academia Galegak, Euskaltzaindiak eta Institut d 'Estudis Catalans-ek eleaniztasuna aldarrikatu dute ondare erkide gisa