Arlo teknikoetako erabilera berariaz aztertzeko eta oinarrizko lexikoak osatzeko, Euskaltzaindiak Zientzia eta Teknika Hiztegia Biltzeko egitasmoa abiarazi zuen (ZTHB). Egitasmo horren lehen emaitzak 2016an argitaratutako Matematikako, Fisikako, Astronomiakoeta Kimikako oinarrizko lexiko teknikoak izan dira. Oraingo Lurraren Zientzien Oinarrizko Lexikoaere ildo beretik eta metodologia bera erabiliz egin da.
Lurraren zientzien kasuan, testu-baliabide espezializatu hauek erabili dira:
- Arloko testu-bilduma, egitasmo honetarako berariaz egina (1,8 milioi hitz).
- Arloko web-corpusa, Elhuyarrek Internetetik automatikoki sortua (1,2 milioi hitz).
- Zientzia eta Teknologiaren Corpuseko "Lurraren zientziak" eremuko azpicorpusa (0,255 milioi hitz).
Testu-bilduma horietatik, oinarrizko lexikorako hautagaiak automatikoki erauzi dira, Elhuyar eta Ixa taldearen Erauzterm termino-erauzlea erabiliz. Gero, Lurraren zientzien arloko aditu batzuek hautagai horietako batzuk aukeratu dituzte.
Adituen taldea 13 lagun hauek osatu dute: Luis Miguel Agirrezabala (UPV/EHU - Zientzia eta Teknologia Fakultatea - Estratigrafia eta Paleontologia saila); Garbiñe Alkiza (Elhuyar Fundazioa - Hizkuntza eta Teknologia); Iñaki Antiguedad (UPV/EHU - Zientzia eta Teknologia Fakultatea - Geodinamika saila); Estibaliz Apellaniz (UPV/EHU - Zientzia eta Teknologia Fakultatea - Estratigrafia eta Paleontologia saila); Arturo Apraiz (UPV/EHU - Zientzia eta Teknologia Fakultatea - Geodinamika saila); Arantza Aranburu (UPV/EHU - Zientzia eta Teknologia Fakultatea - Mineralogia eta Petrologia saila); Arantxa Bodego (UPV/EHU - Zientzia eta Teknologia Fakultatea - Estratigrafia eta Paleontologia saila); Gotzone Imaz (Gernikako BHI); Eguzkiñe Iturrioz (Tecnalia - Meteorologia); Amaia Lopetegi (Azkoitiko BHI); Jon Saenz (UPV/EHU - Zientzia eta Teknologia Fakultatea - Fisika Aplikatua II saila); Onintze Salazar (ETB - Meteorologia); eta Maria Cruz Zuluaga (UPV/EHU - Zientzia eta Teknologia Fakultatea - Mineralogia eta Petrologia saila).
Azkenik, ZTHB lantaldeak Euskaltzaindiari aurkeztu zaion proposamena landu du, adituek hautatutako kontzeptuak adierazteko hitzak areago dokumentatu, aztertu eta, adituekin adostu ondoren. Dokumentaziorako, hiztegi espezializatuak, datu-base terminologikoak (Euskalterm), hiztegi orokorrak eta corpusak erabili dira.