- Euskal onomastika aplikatuaren aurrerapenak aztertzen dituen liburua plazaratu du Euskaltzaindiak, Iberoamericana Vervuert argitaletxearekin elkarlanean: Euskal onomastika aplikatua XXI. mendean (IKER-39).
- Roberto González de Viñaspre Onomastika batzordeko burua izan da liburuaren paratzailea: “Gizartean onomastikarekin dagoen interesaren adierazgarri da linean dagoen Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) oso kontsultatua dela. Honela, 2020an, Akademiaren webguneko tresnetan erabiltzaile gehien izan dituena EODA izan da”.
- Elkarrizketa osorik, hemen: https://labur.eus/2RCso
Iruzkin berria idatzi
- Liburua Iberoamericana Vervuert argitaletxearekin elkarlanean plazaratu du Akademiak, IKER sailean.
- Besteak beste, onomastika aplikatuaren ezagutza zabaltzeko argitaratu da liburua. Onomastika aplikatua dugu jakintza-arlo horretako ezagutza gizartearen beharrizan praktikoetara aplikatzea, eguneroko bizimoduan erabilgarri izan dadin: esaterako, gurasoei jaioberrien izenak hautatzen laguntzeko, udal batek kaleen izenak finkatu nahi dituenerako...
- Roberto González de Viñaspre (Onomastika batzordeko burua): “Euskal gizarteak onomastikaren arloan dituen behar praktikoei zuzen eta garaiz erantzuteko tresna da onomastika aplikatua”.
- Gizartean onomastikarekin dagoen interesaren adierazgarri da Euskaltzaindiak aspaldi linean jarri zuen Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) oso kontsultatua dela.
- Lourdes Oñederra irakasle eta euskaltzain osoak jaso du aurtengo Ortzadar saria. Golardoarekin, Noticias Taldeak "urteetan euskal literatura eta kulturaren alde eginiko lan eskerga" aitortu nahi izan dio hizkuntzalari donostiarrari.
- Sari-emate ekitaldiko bideoa HEMEN ikus daiteke.
(Argazkiak: Alex Larretxi/ Noticias Taldea)
- Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz, euskarazko tesien zazpigarren Koldo Mitxelena sariak antolatu dituzte.
- Sari-emate ekitaldiaren laburpen-bideoa, HEMEN: https://labur.eus/j3mvo
- Hiztegia sarean eguneratu du Euskaltzaindiak, eta 600 forma berri jaso ditu (78 sarrera eta 522 azpisarrera); era berean, 443 forma moldatu edo findu ditu: 357 sarrera eta 86 azpisarrera.
- Guztira, 2020. urtean, 1.319 forma berri jaso ditu Akademiak: 119 sarrera eta 1.200 azpisarrera, eta beste 1.090 sarrera eta azpisarrera moldatu edo osatu dira.
- Azken sei hilabeteotan hiztegiari gehitutako hitz berriak ez dira asko (foliazio, altimetria, siroko, gaixto, pott, xixtrin...). Azpisarrerei dagokionez, baina, badira adibide bitxiak. Esaterako, parranda egin, zahagi egin (erabat mozkortu), zaharrak berri, zereko zera, zirika egin,...
- Aldaketa/ moldaketa guztiak, HEMEN
- Iraultza Unzueta, Itziar Otaegi, Lide Totorikaguena, Miren Artetxe eta Eneko Zuloaga nabarmendu dira Euskarazko Tesien VII. Koldo Mitxelena sarietan
- Euskaltzaindiaren Zuzendaritza berriak urteko lehen batzarra egin du Donostian
- Henri Duhau: "LABORANTZATIK HOBEKI BIZITZEKO lana garai bateko euskaldungoaren lekukotasun bikaina da”
- Kalean da ‘Narrazioak eta olerkiak 2019’ liburua