- Mintzola Fundazioaren ibilbidea amaitutzat ematea erabaki dute, aho batez, patronatuko kideek; urte hauetan guztietan hamaika ikerlan eta proiektu sustatu ditu Villabonan kokatutako Ahozko Lantegiak.
- Euskaltzaindiak baiezkoa eman ostean, inplikatutako eragileek, euskarazko ahozkotasunaren ikerketari eta dibulgazioari jarraipena eman asmoz, prozesu bat abiaraziko dute irailetik aurrera, errelebo horren inguruko baldintzak modu egokian gauzatu ahal izateko.
Irakurri gehiago: Ahozkotasunaren ikerkuntzan eta hedatzean Mintzolaren lekukoa har dezan proposatu diote... Iruzkin berria idatzi
- Iaz geroztik, gizartea goitik behera eraldatu du COVID-19ak, eta lan-arloan ere eragin nabarmena izan du birusak. Eraldaketa horrek sustatu dituen oinarrizko hitz batzuk jaso dira Telelanaren oinarrizko lexikoan.
- Glosarioa osatzeko, Euskaltzaindiaren UZEI erakunde atxikiak Akademiaren hiztegi arauemailea (Euskaltzaindiaren Hiztegia), batetik, eta Euskalterm terminologia-banku publikoa bestetik, abiapuntu hartu ditu lan horretarako.
- Akademiaren Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak batzorde ahaldunduak parte hartu du lexikoa lantzen eta Osoko bilkurak 2021.07.23ko batzarrean onetsi du.
- Telelanaren oinarrizko glosarioa, HEMEN.
- Edonola ere, oinarrizko lexikoa den aldetik, lehen hurbilketa-lana izatea du helburu lexiko honek.
- Hizkuntzalari gipuzkoarrak 75 urte bete ditu uztailaren 11n, eta euskaltzain emeritu bilakatu da, Euskaltzaindiaren barne-arauek agintzen duten bezala. Bere hutsunea betetzeko proposamenak hurrengo bi Osoko bilkuretan jasoko dira.
- Hortaz, iraileko eta urriko Osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzainek Ibon Sarasolaren hutsartea betetzeko proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketa. Alegia, azaroan.
- Euskaltzain oso izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dute. Proposamenaz batera, hautagaiaren merezimenduak aipatu behar dira xeheki.
- Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren arteko bilkura egin da gaur Euskaltzaindiaren egoitzan, eta bi-biek ordezkatzen dituzten erakundeen arteko lankidetza areagotzeko egitasmoak izan dituzte hizpide.
- Getariako Artzape aldizkarikoek galdera egin dute ea zein den formulazio egokia bi izendapen hauen artean: Elkanoren Eguna ala Elkano Eguna.
- Gramatika batzordeak eta Euskara Batuaren Eskuliburuko batzordeak, elkarrekin adostuta, honako iritzi hau eman nahi dute: Elkanoren Eguna da izendapenaren aukera zuzen eta egokia. Eta, bestetik, aposizio eran moldaturiko Elkano Eguna izendapena ez da egokia, ez dago-eta Elkano izena duen egunik.
- Nolanahi ere, argi gera bedi Elkano Fundazioa izena egoki eraturik dagoela aposizioan, fundazio jakin baten deitura adierazten duelako.
- Irizpena osorik, HEMEN