Zorigaitzez, gaur, maiatzaren 21ean, Konstituzio Kontseiluak ebatzi du lege berri horren bi artikulu Frantziako Konstituzioaren aurkakoak direla. Kontseiluak dio laugarren artikuluak, murgiltze eredua irakaskuntza publikoan baimentzen duenak, Konstituzioaren 2. artikulua, «Errepublikako hizkuntza frantsesa da», ez duela kontuan hartzen. Hala berean, bederatzigarren artikuluak, eskualdeetako hizkuntzen ikur diakritikoak onartzen dituenak (euskararen kasuan, tileta, ñ).
Betidanik, Konstituzioaren artikulu hori erabili izan da eskualdeetako hizkuntzen aldeko aitzinamenduak oztopatzeko, hizkuntza horiek bigarren mailako hizkuntzatzat harraraziz.
Euskaltzaindiak erabaki horrekiko erabateko desadostasuna agerrarazi nahi du eta lan eginen du hizkuntza gutxiagotuen, kulturen eta aniztasunaren alde arduratzen ari diren guztiekin, hizkuntza horien legezko babesa hobetzeko."
2021eko maiatzaren 21ean