Urrutiak Plaza Barriko eraikuntza erakutsi zien zientzialariei eta Espainiako Gobernuko ordezkariari; ondoren, etorkizunean erakunde bien arteko harremana bizkortzeko borondatea agertu zien guztiei. “Euskaltzaindiak hastapenetatik egin du kalitatezko ikerkuntza sustatzeko ahalegin berezia, eta inguruabar horretan kokatu behar da batzar hau, erakunde bien arteko elkarlan zuzena bultzatzeko baliatu nahi duguna”, adierazi zuen euskaltzainburuak.
Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko presidentearekin bildu da Andres Urrutia euskaltzainburua
- Andres Urrutia euskaltzainburua eta Erramun Osa idazkariordea Rosas Menéndez Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) presidentearekin, Rosina López-Alonso presidenteordearekin eta Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariarekin bildu ziren atzo Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Idatzi iruzkina