2019ko abenduaren 12an gurera datozen etorkinen eta euskararen arteko loturen ezaugarriak aztertu ziren jardunaldi batean. Ekimen hari segida ematen dio mintegi berri honek. Orain, etorkinak euskarara erakartzeko asmoz udaletatik bultzatu daitezkeen eta bultzatzen diren diskurtsoak, politikak, ekimenak… aztertu nahi dira, batez ere jardunbide egoki edo esperientzia arrakastatsuei erreparatuz. Hau da, zein politika, plan, bitarteko, ekimen… sustatzen ari dira? Zein esperientzia arrakastatsu izan dituzte? Zein zailtasun? Zer diskurtso erabiliz hurbiltzen dira etorri berriengana?
‘Immigrazioa eta euskara, udaletako politika berriak’ mintegia
- Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak mintegia antolatu dute abenduaren 15erako: Immigrazioa eta euskara, udaletako politika berriak.
- Goizean izanen da, Sabino Arana Fundazioaren Bilboko egoitzan (betiere osasun-ingurumariak horretarako modua ematen badu).
- Streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, hemen: https://sabinoarana.nirestream.com//
- Egitaraua, HEMEN
- Izen-ematea (abenduaren 11 bitarte): 94 405 64 50 / idazkaritza@sabinoarana.eus
Idatzi iruzkina