Euskaltzaindiak 2021eko egutegia onartu du
- Euskaltzaindiaren Osoko bilkura lehen aldiz egin da Donostiako udaletxean, eta Eneko Goia hiriko alkateak harrera beroa egin die euskaltzainei. Alkatearekin batera izan dira udalean ordezkaritza duten alderdietako kide batzuk: Reyes Carrere (EHBildu), Marisol Garmendia (PSE-EE), Aitzole Araneta (Elkarrekin Donostia) eta Mikel Lezama (PP).
- Ehun urtean lehen aldiz, Euskaltzaindiak Osoko bilkura egin du Donostiako udaletxean. 2010ean bertan izan ziren euskaltzainak, baina orduko hartan Lourdes Oñederra euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia entzutera hurbildu ziren.
- Azaroko bilkura honetan, Euskaltzaindiak 2021eko egutegia onartu du.
Idatzi iruzkina