Euskaltzaindiak onartu du eskaria, euskarari dagozkionetan herri-erakundeen aholku-emaile ofiziala den heinean. Testuak badauka garrantzia, ikuspegi literariotik baino hizkuntzalaritzaren ikuspegitik, oso urriak baitira XV. eta XVI. hasierako euskarazko testuak.
![](/dok/plazaberri/2020/abendua/oñati.jpg)
Oñatin aurkitutako XVI. mendeko testua aztertuko du Euskaltzaindiak
- Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan gordetako notario-protokolo batean jasota dagoen XVI. mendearen hasierako euskarazko testua aurkitu du Rosa Aierbe doktoreak.
- Ezagutzen den euskarazko lehen testu lirikoa izan daiteke, baina ondo aztertu beharra dago, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak duela zenbait egun igorri zion dokumentua Euskaltzaindiari, azterketa sakonagoa egiteko proposatuz.
Idatzi iruzkina