Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

95 emaitza edale bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
errepublikano.
sense-1
errepblikanu, republikano, republikanu.
Republicano. v. errepublikazale, errepublikatiar, errepublikar.
Leku askotatik republikanoak zekaztela soldadu talde andiak Gipuzkoako arraia ausitzera. Izt C 385. Nik diot ez direla segurki, ontsa urrun da, errepublikano guziak ohoinak, faltsu-zakhurrak; baina diot gizon ohoin, traidore, bandil eta edale guziek erraiten dutela errepublikanoak direla. Elsb Fram 149. Errepublikanoa arim eta gorphutz. Zby RIEV 1909, 231. Aberatsa zelakotz, errepublikanoa eta sortze apaletikakoa. HU Aurp 154. Medel orren petrala, orren lotsagabea, orren zakarra, orren . errepublikanoa izatea nik ezin sinetsi. A Ardi 74n. Zetarako ixan karlista eta / liberal, kontserbadore, / republikanu, sozialista? Enb 62. Nere adiskide . errepublikano batek. Lab EEguna 107. Aiek etziran ez republikano, ez sozialista. Alkain 88. Taldean zan errepublikanu bakarra. Etxabu Kontu 55 (ib. 69 errepublikano). Gizarte klaseak aipatzen ditu han-hemenka, hala nola . clase media baja-ko errepublikano gizagaixoak. MEIG VIII 34.
errepublikano
<< erale 0 / 0 errutsu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper