- Euskaltzain ugari bildu zen atzo Saran (Lapurdi). Urtero bezala, Euskaltzaindiak azken hilabeteotan plazaratutako lanak erakusteko aukera izan zuen. Era berean, Akademiak bi liburu interesgarri aurkeztu zituen jendaurrean: Jon Casenaveren Euskal literaturaren historiaren historia. Gurea nola konda? liburuaren edizio berria, eta Jean-Louis Davant-en Ozaze Jaurgainean. Jean de Jaurgainen Züberoa Herriko kontaira poetiko zenbait itzulpen-lana.
Irakurri gehiago: Euskaltzaindiak Davant eta Casenaveren lanak aurkeztu ditu Sarako Idazleen Biltzarrean Iruzkin berria idatzi
- "Aspaldi izan nuen Kaxildo ezagutzeko zoria. 1980ko hamarkadan topo egin genuen itzultzaileon arteko bileretan. Nahiz eta bera itsasaldekoa izan eta ni baserrikoa, berehala sortu zen gure artean lotura estua (...)
- Euskaltzain urgazle izendatua 2013ko otsailaren 22an, Euskalkien lantaldean jardun zuen 2001etik aurrera.
- Hilbeila Bilboko Funetxean (Basurtu) izango da: gaur, 17:00etatik 20.00etara, eta bihar (urriak 11) 10:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 20.00etara. Azken agurra, Getariako Salbatore elizan izango da, urriaren 12an, arratsaldeko 18:30ean.
- Igandez izanen da prentsaurrekoa, 12:00etan, eta bertan Jon Casenaveren Euskal literaturaren historiaren historia. Gurea nola konda? liburuaren edizio berria eta Jean-Louis Davant-en Ozaze Jaurgainean. Jean de Jaurgainen Züberoa Herriko kontaira poetiko zenbait itzulpen-lana aurkeztuko dira.
- Euskaltzaindiak Jon Casenaveren Euskal literaturaren historiaren historia. Gurea nola konda? liburuaren edizio berria aurkeztuko du Sarako Idazleen Biltzarrean.
- Hitzordua: igande honetan, urriak 10 dituela, 12:00etan.