Kaxildo Alkorta Getarian (Gipuzkoa) jaio zen 1943ko apirilaren 3an. Filosofia eta Letretan lizentziaduna (Madrilgo Unibertsitate Konplutensea). Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (IVAP) itzultzaile izatetik erretiroa hartuta zegoen. Mendebalde Kultur Alkartearen burua ere bazen.
Euskaltzain urgazle izendatua 2013ko otsailaren 22an, Euskalkien lantaldean jardun zuen 2001etik aurrera.
Alkortaren zenbait idazlan: GIza zirriborroa (Mensajero, L.G. 1972); Herman Melvilleren Moby Dick-en itzulpena, Jose María Legorbururekin batera (Mensajero, 1977); Egokitasuna hizkuntzaren erabileran [argit. elkarlanean] (2004); Kirola gogoan [argit. elkarlanean] (2013); Hiztegia 3000n eginiko ahaleginak; Administrazioa Euskaraz aldizkarian idatzitako edozenbat artikulu eder...