Jean de Jaurgain (1842-1920) Zuberoko jauntxo txiki bat zen, denborarekin aberastasuna galtzen joan zen sendi batekoa eta laborantzatik bizi zena. Horretaz landa, Euskal Herriaren historiaz eta literaturaz asko ikertu eta idatzi zuen, frantsesez idatzi ere. Halaber, Euskaltzaleen Biltzarreko presidentea izan zen Jaurgainek, 1899an, xiberotar ahozko literaturaren sei kondaira poetiko idatzi zituen Quelques légendes poétiques du Pays de Soule liburuan:
- Ürrütiako anderea
- Bereterretxen kantorea
- Atharratze jauregiko anderea
- Egün berreko alargüntza
- Musde Sarri
- Arbotiko prima eijerra
Orain, Jean-Louis Davantek euskaraz ematen digu bere garaian frantsesez argitaratu zen liburua. Alegia, kondaira euskaraz zegoen baina orain horien azalpenak euskaraz ematen ditu zuberotar euskaltzainak. Halaber, Jean de Jaurgain nor zen azaltzeaz gain, bere bibliografia gehitzen du eta kondaira horien iturrien berri ere ematen digu.