Hamar urteren buruan, liburu honen bigarren argitalpena argitaratzen da. Lehenengoaren oso antzekoa da, desberdintasun bakarra, oraingo honek hitzaurre berria duela eta hizkuntzaren ikuspegitik zenbait zuzenketa egin direla. Lanaren mamia eta helburua oso argia da, “Euskal literaturaren historiaren historia” egitea. XIX. mende erditik hona idatziak izan diren euskal literaturaren historia garrantzitsuenak landuz eta bakoitza bere testuinguru historikoan eta giro intelektualean ezarriz.
Jon Casenaveren 'Euskal literaturaren historiaren historia' liburuaren edizio berria
- Euskaltzaindiak Jon Casenaveren Euskal literaturaren historiaren historia. Gurea nola konda? liburuaren edizio berria aurkeztuko du Sarako Idazleen Biltzarrean.
- Hitzordua: igande honetan, urriak 10 dituela, 12:00etan.
Idatzi iruzkina