- Ostiralean, Gasteizko Etxezarra eraikinean egin zen Osoko bilkuran aurkeztu zen ingeniari eta hizkuntzalari gipuzkoarraren izena. Horrela, azaroaren 26ko Osoko bilkuran jakingo da Ibon Sarasola euskaltzain emerituaren lekua berak beteko duenetz.
- Era berean, Xabier Kintana euskaltzaina emeritu bilakatu da. Hizkuntzalari eta itzultzaile bilbotarrak 75 urte bete zituen urriaren 13an. Euskaltzaindiaren barne-arauek xedatzen duten bezala, bere hutsunea betetzeko proposamenak hurrengo bi Osoko bilkuretan jasoko dira.
Irakurri gehiago: Alfontso Mujika hizkuntzalaria, euskaltzain oso izateko hautagaia Iruzkin berria idatzi
- Gasteizko Udalak 25 urterako laga dio Etxezarra eraikina Euskaltzaindiari. Aurrerantzean, Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzaren egoitza izango da Etxezarra eraikina.
- Aurrerantzean, Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzaren egoitza izango da Etxezarra eraikina.
- Euskararen Akademiak eraikinaren barrualdea egokitu du, eta jarduera akademikoaz gain, kultur eta zabalkunde jarduerak antolatzea aurreikusi da. Euskararen ikerkuntzan sakontzeko ere erabiliko da azpiegitura berria, etahiriko erakunde eta elkarteei ere eskainiko zaie, elkarlanerako gune bihurtu nahian.
- Jardunaldia azaroaren 19an izanen da, Iruñean, Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan.
- Egitaraua HEMEN
- Izen-ematea (azaroaren 17ra arte): +34 948223471 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
- Euskal Konfederazioak eta Euskaltzaindiak jardunaldi interesgarria antolatu zuten pasa den ostiralean, Baionako herriko etxean. Bertan, Molac legea deritzonak ekarri dituen ondorioak aztertu ziren eta etorkizunak lekarkeena irudikatzen ahalegindu ziren zenbait aditu.
- (Hizkuntzen ondarea babesteari eta sustatzeari buruzko legea. Aitzinera begirakoak mintegiaren kronika, Garbiñe Ubedak idatzia).
- 1621eko 'Tratatzen da nola entzun behar den meza' liburuaren faksimilea prestatu du Euskaltzaindiak lanaren laugarren mendeurrenaren kariaz
- 'Molac legea'ren ondorioez (laburpen-bideoa)
- ‘Molac legea'ren ondorioak aztertuko dira Baionan
- 2021eko R. M. Azkue Literatura Sarietarako deialdia egin du Euskaltzaindiak