- Joan Beriain idazlearen Tratatzen da nola entzun behar den meza / Tratado de cómo hay que oír misa lanaren faksimile edizioa argitaratu du Euskaltzaindiak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzain osoak paratu du argitalpena, Euskaltzaindiaren webgunean eskuratu daitekeena.
- Azalpen-bideoa: https://labur.eus/Onhob
Iruzkin berria idatzi
- Euskaltzaindiak Iruñeko udaletxean egin du gaur azaroko Osoko bilkura, eta Enrique Maya hiriko alkateak euskaltzainak agurtu nahi izan ditu. Andres Urrutia euskaltzainburuak Joan Beriainen 1621eko Tratatzen da nola entzun behar den meza liburuaren faksimilea oparitu dio alkateari.
- Euskaltzain oso berriak zortzi hilabeteko tartea dauka bere sarrera-hitzaldia paratzeko; horren buruan, harrera ekitaldia egingo da.
- Alfontso Mujikak Ibon Sarasolaren hutsartea beteko du Euskaltzaindian.
- Mujika aintzat hartuta, 94 dira sorreratik Akademiak izendatu dituen euskaltzain osoak.
- "Pasa den ostiralean, Euskaltzaindiaren XXVI. Jagon Jardunaldiak Nafarroako hezkuntzara begira jarri zituen aditu eta arituak, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Trukerako eta elkarlanerako asmoak izanik, teorietatik urrundu eta, batik bat, egiazko esperientziak azpimarratu nahi izan zituzten, Andres Urrutia euskaltzainburuak sarrerakoan nabarmendu zuen gisan, “euskararen etorkizunerako ildo eta konponbide berriak aterako direlako horietatik (...).
(Garbiñe Ubedaren kronika)
- Pasa den ostiralean, Euskaltzaindiak XXVI. Jagon Jardunaldia antolatu zuen Iruñean, Kondestablearen jauregiko hitzaldi aretoan.
- Besteak beste, euskarak Nafarroako hezkuntza-sisteman duen egoera aztertu zen bertan.
- Euskaltzaindiaren adierazpena HEMEN