- 2022ko otsailaren 25ean, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra, eta larunbat honetan, apirilak 22 dituela, sarrera-hitzaldia irakurriko du sorterrian. Castillo Suárez euskaltzain osoak erantzungo dio.
- Euskaltzaindiak Osoko bilkura egingo du 10etan, Lekeitioko udaletxean, eta harrera-ekitaldia 12etan hasiko da.
Irakurri gehiago: Miren Agur Meabe euskaltzain osoak bere ibilbide poetikoa aletuko du Lekeition Iruzkin berria idatzi
- Martxoaren 24an, Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak 'Batasunaren bidean' egitasmoa antolatu zuten, euskara batuari gorazarre egiteko: 7.000 haur eta irakaslek giza kate erraldoia osatu zuten, Errenteria eta Donostia modu ikusgarrian lotuz.
- 2019ko uztailean, Mendeurrenaren barruan antolatutako Ingurune digitala, hizkuntzen estandarizazioa eta euskara jardunaldiak emandakoa biltzen du liburu honek. Euskaltzaindiak Iberoamericana Vervuert argitaletxearekin batera publikatu du argitalpena.
- Liburua eskuratzeko egin klik HEMEN
- Euskaltzaindiak 2021ean zendu zen Allande Socarros kazetari eta euskaltzain urgazlea omendu nahi izan du Sarako Idazleen Biltzarrean. Honela, Euskararen erakunde publikoarekin eta Sü Azia elkartearekin batera, Allande Socarros (1957-2021) Euskal idazlan eta lekukotasun liburua aurkeztu zuen atzo. Agerpenean izan ziren Antton Curutcharry Euskararen erakunde publikoko zuzendaria, Marcel Bedaxagar Sü Azia elkarteko kidea eta Battittu Coyos Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria.
- Euskaltzaindiak 2021ean zendu zen Allande Socarros kazetari eta euskaltzain urgazlea omendu nahi izan du gaur Sarako Idazleen Biltzarrean. Honela, Euskararen erakunde publikoarekin eta Sü Azia elkartearekin batera, Allande Socarros (1957-2021) Euskal idazlan eta lekukotasun liburua aurkeztu du eguerdi partean. Liburuak bi zati ditu: batetik, Allandek berrogei urtez idatzi zituen artikulu eta liburuetako idatz-zati hautatu zenbait biltzen ditu, eta bestetik, Allande ondo ezagutu zuten hamabi pertsonaren lekukotasunak eskaintzen ditu.
- Agerpenean izan dira Antton Curutcharri Euskararen erakunde publikoko zuzendaria, Marcel Bedaxagar Sü Azia elkarteko kidea eta Battittu Coyos Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria.
- Ekitaldi berean, Armanak Üskara edo Ziberouko Egunaria-ren bilduma osoaren digitalizazio-lanaren nondik norakoak eman ditu Aitor Maritxalar informatikari eta Akademiaren aholkulari teknikoak.
- Euskaltzaindia Sarako Idazleen Biltzarraren berrogeigarren edizioan izanen da
- ‘Streaming’ plataformetan euskarak izan beharko lukeen tokiaz hausnartzeko jardunaldia
- Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak 2023rako lankidetza-hitzarmena berritu dute
- Euskaltzaindiak Akademiaren ikurra eman dio Gorka Urtaran Gasteizko alkateari