- Euskara batuak Euskal Herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko giza katea egingo da martxoaren 24an. Egitasmoa Euskaltzaindiak eta Ikastolak Herriari taldeak antolatu dute.
- Ostiral honetan aurkeztuko da, martxoak 17 dituela, Akademiaren Gipuzkoako ordezkaritzan (Luis Villasante Euskararen Ikergunea / Almortza bidea, 6). Bertan izango dira Nekane Artola Ikastolen Elkarteko bozeramailea eta Miriam Urkia Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaria. Agerpena 11:00etan izango da, eta Errenteriako Orereta ikastolako haurrek testu musikatu bat irakurriko dute.
Iruzkin berria idatzi
- Erakusketa gaur inauguratu da Gipuzkoako Batzar Nagusietako egoitzan (Miramon pasealekua, 164 - 20014 / Donostia); bertan, irudi eta grafikoak baliatuz, euskal historian garrantzia izan duten euskarazko testu juridikoak erakutsiko dira. Bisita-orduak: astelehenetik ostiralera,10:00etatik 14:00etara.
- Erakusketa ibiltaria Euskaltzaindiak antolatu du, Eusko Legebiltzarrarekin, Nafarroako Parlamentuarekin, eta Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako batzar nagusiekin elkarlanean.
- Egitasmo berritzaile honen bidez, ikasleei hizkera informalak euskaraz garatzeko tresnak eta estrategiak emango zaizkie. Ondoren, esku-hartze horiek duten eragina neurtuko da.
- 2022-23 ikasturtean hasi eta hiru ikasturtetan zehar garatuko da ARIKALA Euskal Herri osoko 10 ikastoletan.
- Ikastolen Elkarteak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak (HUHEZI) eta Euskaltzaindiak elkarlanean landuko dute ikerketa-ekintza berria
- Euskaraz egiten den ahozko jardunari (euskarazko hizkerari) buruzko ikerketa zientifikoak bultzatzeko xedea du deialdi berriak.
- Euskaltzaindiak, Mintzola egitasmoaren bidez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren testuinguruan bideratzen ditu ikerketa-sari hauek.
- Jakingarri guztiak HEMEN
- Bosgarren argitaraldi digitalean biltzen dira 2022. urtean egindako 62. eta 63. adierazpenak: bata otsailekoa da ('Euskaltzaindiak Frantziako agintariei eskatzen die brebeta eta baxoa azterketak euskaraz egitea onar dezaten'), eta bestea irailekoa ('Euskaltzaindiak bat egiten du Euskararen Nafar Kontseiluaren 2022ko irailaren 16ko adierazpenarekin').
- Argitaraldi hau hiru formatutan prestatu da: argitalpen digitala, ePub formatua eta PDF formatua (bi azkenekoetan argitalpen osoa eskura daiteke).
- Akademiak bere iritziak, kezkak eta eskaerak aurkezten ditu, adierazpen modura, botere publikoen aurrean nahiz jendaurrean, euskararen garapenerako bermeak kolokan jarri, kaltetu edo ukatzen direla ikustean.