76 galde-erantzun berri gehitu zaizkio Jagonet zerbitzuari
- Jagonet hizkuntzaren gaineko kontsulta-zerbitzua da, Akademiak Internet bidez herritarren esku jartzen duena. Zerbitzuak bi helburu nagusi ditu: bata, euskararen erabilera zuzena eta egokia bermatzea, eta, bestea, erabilera horren gaineko zalantzak argitzea. Zerbitzu honetara jotzen duen erabiltzaileak bi aukera izanen ditu: hizkuntza-zalantza datu-basean bilatzea eta, erantzunik aurkitzen ez badu, galdera egitea.
- Orain, 76 galde-erantzun gehitu zaizkio eta erabiltzaileen esku jarri dira.
- Halaber, helbide hauetan argitu ditzakezue zuen zalantzak: Jagonet eta Euskara Batuaren Eskuliburua.
Idatzi iruzkina