Zuberoako 'enbaxadoreari' gorazarre
- Euskaltzaindiak 2021ean zendu zen Allande Socarros kazetari eta euskaltzain urgazlea omendu nahi izan du gaur Sarako Idazleen Biltzarrean. Honela, Euskararen erakunde publikoarekin eta Sü Azia elkartearekin batera, Allande Socarros (1957-2021) Euskal idazlan eta lekukotasun liburua aurkeztu du eguerdi partean. Liburuak bi zati ditu: batetik, Allandek berrogei urtez idatzi zituen artikulu eta liburuetako idatz-zati hautatu zenbait biltzen ditu, eta bestetik, Allande ondo ezagutu zuten hamabi pertsonaren lekukotasunak eskaintzen ditu.
- Agerpenean izan dira Antton Curutcharri Euskararen erakunde publikoko zuzendaria, Marcel Bedaxagar Sü Azia elkarteko kidea eta Battittu Coyos Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria.
- Ekitaldi berean, Armanak Üskara edo Ziberouko Egunaria-ren bilduma osoaren digitalizazio-lanaren nondik norakoak eman ditu Aitor Maritxalar informatikari eta Akademiaren aholkulari teknikoak.
Idatzi iruzkina