- Euskarazko streaming plataforma batek nolakoa izan beharko lukeen irudikatu zuten atzo Iruñean ikus-entzunezko alorreko adituek.
- Iruñeko Komunikabideak Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatu zuten jardunaldia, elkarlanean.
- Bideoa hemen ikus daiteke: https://labur.eus/FwF3G
Iruzkin berria idatzi
- Euskarazko streaming plataforma batek nolakoa izan beharko lukeen irudikatu dute gaur Iruñean ikus-entzunezko alorreko adituek, Euskaltzaindiak eta Iruñeko Komunikabideak Fundazioak elkarlanean antolaturiko jardunaldian.
- Bertan, plataforma sendo baten beharra defendatu dute: euskarazko ekoizpenak bai, baina nazioarteko eduki arrakastatsuak euskaraz ikusteko aukera ere emango duena, hain zuen ere, “euskal komunitatearentzat erreferente bihurtuko dena”.
- Sari-ematea Akademiaren Bilboko egoitzan izango da (Plaza Barria, 15), 11etatik aurrera. Bertan izango dira sail guztietako irabazleak, eta, beraiekin batera, Koldo Bilbao BBKren Kultura arduraduna eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
- Euskaltzaindiak eta BBK-k 1991tik antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi. Bi genero saritzen dira Azkue sarietan: narrazioa eta poesia, eta genero bakoitzak bi maila ditu: A maila (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B maila (14 eta 17 urte bitartekoentzat).
- Iazko sari-ematearen bideoa HEMEN
- Atzo, Territoires, langues, littératures et cultures: Confrontations, lectures, translations (Lurraldeak, hizkuntzak, literaturak eta kulturak: konfrontazioak, irakurketak, translazioak) liburua aurkeztu zen Baionako Euskal Museoan. Agerpenean parte hartu zuten Aurelia Arkotxa euskaltzain oso eta liburuaren koordinatzaileak, Hervé Le Bihan Rennes2 Unibertsitateko irakasleak, Miren Ibarluzea UPV/EHUko irakasleak, Itxaro Borda idazle eta euskaltzain osoak eta François Pic Wien Unibertsitateko irakasleak.
- Gogoratu behar da ikerlan hau Bretainiako Carhaix herriko liburu-azokan aurkeztu zela, 2022ko urrian.
- Egunotan hizpide da Espainiako Kongresuan onetsi berri duten lege-erreforma, tratu-berdintasunerako eta diskriminaziorik ez izateko lege integrala aldatzen duena. Albiste hori hizketagai hartuta, erreforma, erregulazio, erlazio eta erretratu bezalako maileguzko hitzen inguruko gomendioa ekarri nahi dugu gogora.
- ‘Pello Apezetxea Zubiri ikerketa beka’ren lehen edizioa abian
- Miren Agur Meabe euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia (laburpen-bideoa)
- Literatura solasaldia Baionako Euskal Museoan
- Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute euskararen arloan zerbitzua emateko