Lurraldeak, hizkuntzak, literaturak eta kulturak aztergai Baionan
- Atzo, Territoires, langues, littératures et cultures: Confrontations, lectures, translations (Lurraldeak, hizkuntzak, literaturak eta kulturak: konfrontazioak, irakurketak, translazioak) liburua aurkeztu zen Baionako Euskal Museoan. Agerpenean parte hartu zuten Aurelia Arkotxa euskaltzain oso eta liburuaren koordinatzaileak, Hervé Le Bihan Rennes2 Unibertsitateko irakasleak, Miren Ibarluzea UPV/EHUko irakasleak, Itxaro Borda idazle eta euskaltzain osoak eta François Pic Wien Unibertsitateko irakasleak.
- Gogoratu behar da ikerlan hau Bretainiako Carhaix herriko liburu-azokan aurkeztu zela, 2022ko urrian.
Idatzi iruzkina