Literatura solasaldia Baionako Euskal Museoan
- Ostegunean, apirilak 27 dituela, Territoires, langues, littératures et cultures: Confrontations, lectures, translations (Lurraldeak, hizkuntzak, literaturak eta kulturak: konfrontazioak, irakurketak, translazioak) liburuaren aurkezpena izango da Baionako Euskal Museoan. Parte hartuko dute Aurelia Arkotxa euskaltzain oso eta liburuaren koordinatzaileak, Hervé Le Bihan Rennes2 Unibertsitateko irakasleak, Miren Ibarluzea UPV/EHUko irakasleak, Itxaro Borda idazle eta euskaltzain osoak eta François Pic Wien Unibertsitateko irakasleak.
- 18:00etan, Euskal Museoan. Sarrera doan eta aldibereko itzulpenarekin.
- Bretainiako Carhaix herriko liburu-azokan aurkeztu zen liburua, 2022ko urrian. Herve Le Bihan Rennes-2 unibertsitateko katedradunak eta Aurelia Arkotxa euskaltzain oso eta Bordeleko Montaigne unibertsitateko katedradun emerituak koordinatu dute ikerlana.
Idatzi iruzkina