Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Euskaltzaindiak bi erakundeen arteko lehen lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Horrela, bada, hizkuntza-eremua lantzeko interesa formalizatzen da, toponimia, odonimia, argitalpenak, euskararen tokiko hizkera, eta Foru Komunitatearen berezko hizkuntza den euskara zuzendu eta sustatzearekin zerikusia duen beste edozein gaietan etengabeko aholkularitza emanen da.
Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak hitzarmen honen edukiaren berri emanen die elkartutako toki entitateei, eta toki entitateek egiten dituzten kontsulta guztiak koordinatuko ditu. Tokiko teknikarien euskararen arloko prestakuntza eta entitateen eskura dauden hizkuntza baliabideen zabalkundea elkarlanean diseinatuko dira.
Helburu horiek lortzeko, gainerako erakundeekin lankidetzan aritzea aurreikusten da, bereziki, Nafarroako Gobernuan euskararen normalizazioaren arloan eskumena duen departamentuarekin.