Euskaltzaindiak 2022ko R.M Azkue Literatura Sariak banatuko ditu ostiralean
- Sari-ematea Akademiaren Bilboko egoitzan izango da (Plaza Barria, 15), 11etatik aurrera. Bertan izango dira sail guztietako irabazleak, eta, beraiekin batera, Koldo Bilbao BBKren Kultura arduraduna eta Andres Urrutia euskaltzainburua.
- Euskaltzaindiak eta BBK-k 1991tik antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusi. Bi genero saritzen dira Azkue sarietan: narrazioa eta poesia, eta genero bakoitzak bi maila ditu: A maila (10 eta 13 urte bitarteko gazteentzat); eta B maila (14 eta 17 urte bitartekoentzat).
- Iazko sari-ematearen bideoa HEMEN
Idatzi iruzkina