Jakina denez, ingurune digitala gure bizitzaren parte garrantzitsua bihurtu da azken urteotan; adimen artifizialak eta, bereziki, hizkuntza-teknologiak gure egunerokoan sartuak ditugu, eta euskara ez da salbuespena. Baina, nola lagun dezake ingurune digitalak euskararen estandarizazioa bizkortzen? Galdera horri erantzuteko, liburuak beste hizkuntza batzuetako esperientziak, Euskaltzaindiarenak berarenak eta euskal erakundeenak biltzen ditu, guztiok elkarrekin euskararen estandarizazio horren formulazioan, ebaluazioan eta zabalkundean aurrera egiteko eta xxi. mendeko euskal gizarteak dituen euskarari buruzko premiei erantzun egokia emateko.
Nola lagun dezake ingurune digitalak euskararen estandarizazioa bizkortzen?
- 2019ko uztailean, Mendeurrenaren barruan antolatutako Ingurune digitala, hizkuntzen estandarizazioa eta euskara jardunaldiak emandakoa biltzen du liburu honek. Euskaltzaindiak Iberoamericana Vervuert argitaletxearekin batera publikatu du argitalpena.
- Liburua eskuratzeko egin klik HEMEN
Idatzi iruzkina