Gaur egun, ikus-entzunezkoen arloa estrategikoa da gure hizkuntzaren eta kulturaren transmisioan. Honela, eta bereziki streaming plataformei begiratuz, bai legediak bai eta gizartearen egoerak berak aurrean jartzen dizkiguten erronka eta zailtasunak izanen dira hizpide jardunaldian.
Horretaz gain, honako gai hauek ere aztertuko dira:
- Ikus-entzunezkoen Lege Orokorraren azterketa eginen da, euskaratik abiatuta eta profesional eta komunikabideek mahai-ingurua osatuko dute.
- Kataluniako Kultura Enpresen Institutuko hizkuntza politikak (ICEC) eta Filmin.cat plataformako esperientziak azalduko dira.
Hona hemen jardunaldian parte hartuko dutenen zerrenda: Jon Artatxo Aurtenetxe (IBAIA - Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea); Alex Aginagalde Lopez (Pantailak euskaraz); Urtzi Urkizu Adrian (Berria); Francisco Vargas Echeverría (ICEC - Institut Català de les Empreses Culturals); Jaume Ripoll Vaquer (Filmin.cat); Maite Goñi Eizmendi (ETB); Xabier Alkiza San Marcelo (Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea); Gaizka Aranguren Urroz (NAPAR – Ikus-entzunezkoen Ekoizpen Naparra); Eki Pagoaga (Kanaldude) eta Iban Arantzabal Arrieta (Tokikom).