Euskaltzaindiak 2021ean zendu zen Allande Socarros kazetari eta euskaltzain urgazlea omendu nahi izan du Sarako Idazleen Biltzarrean. Honela, Euskararen erakunde publikoarekin eta Sü Azia elkartearekin batera, Allande Socarros (1957-2021) Euskal idazlan eta lekukotasun liburua aurkeztu zuen atzo. Agerpenean izan ziren Antton Curutcharry Euskararen erakunde publikoko zuzendaria, Marcel Bedaxagar Sü Azia elkarteko kidea eta Battittu Coyos Euskaltzaindiaren Ipar Euskal Herriko ordezkaria.