-a berezkoa duten izenak / (-a) artikulua

  • Euskal izen arrunt batzuk -a batekin bukatzen dira: gauza, hizkuntza, kuraia… Haatik, -a berezkoa (edo, gramatikalarien arabera, organikoa edo itsasia), -a artikuluarekin ez da nahasi behar.

  • -a berezkoa duten izen horiei -a artikulua lotzen zaienean, izenaren forma ez da aldatzen: gauza + -a artikulua > gauza, hizkuntza + -a artikulua > hizkuntza.

  • Gertatzen den hutsa da -a berezkoaren kentzea, izena mugagabean delarik: *gauz bat, *hizkuntz bat, *kurai anitz idaztez, gauza bat, hizkuntza bat, kuraia anitz-en ordez.

  • Aldiz, ekaitz, hipotesi, katedral, krisi, pastoral, sail bezalako izenek -a berezkorik ez dute eta orduan, mugagabean, honela idazten dira: ekaitz bat, hipotesi bat, katedral bat, krisi bat, pastoral bat, sail bat.

  • Gauza bera da hilabete izenekin, euskara batuan ez baitute -a-rik hartzen bukaeran, mugagabean direlarik: urtarril, otsail, martxo, apiril, maiatz, ekain, uztail, agorril (abuztu), buruil (irail), urri, azaro, abendu.

  • Atzizki batzuk -a batekin bukatzen dira eta ondorioz, atzizki horiekin osatuak diren hitzek -a berezkoa dute.

    -a berezkoa duten atzizki batzuk

    Adibideak

    -dura / -tura

    kutsadura, ohitura

    -era

    bukaera, egoera

    -eria

    gazteria, tresneria

    -ezia

    ahulezia, langabezia

    -gia

    egongia, sargia

    -gintza

    iturgintza, zurgintza

    -kada

    besarkada, hamarkada

    -keria

    haurkeria, zozokeria

    -keta

    bilketa, ikasketa

    -kuntza

    eraikuntza, sorkuntza

    -(t)sa

    alarguntsa, dukesa

    -tza

    ezkontza, laguntza

    -tzia

    ausartzia, zuhurtzia

  • Euskaltzaindiaren 73. arauak dioen bezala, «Iparraldeko euskalkietako -go atzizkiak -a organikoa izan du garai batean eta oraino ere badu zubereraz»: artzaingoa, apezgoa... Nafarroa Beherean ere erabiltzen den atzizkia da.

  • Leku-izen berezi batzuek ere -a berezkoa dute. Euskal probintzia batzuetako kasua da, hala nola, Araba, Nafarroa, Gipuzkoa, Zuberoa, edo udal batzuena, Ainhoa, Donostia, Getaria, Hendaia, Makea, Ostankoa.

    Deklinabide kasu guziekin, -a hori gordetzen dute. Ondorioz, izen horiek honela idazten dira:

    -a berezkoa duten euskal probintziak

    Araba

    Arabako probintzia, Arabatik abiatu, Araban bizi

    Nafarroa

    Nafarroako probintzia, Nafarroatik abiatu, Nafarroan bizi

    Gipuzkoa

    Gipuzkoako probintzia, Gipuzkoatik abiatu, Gipuzkoan bizi

    Zuberoa

    Zuberoako probintzia, Zuberoatik abiatu, Zuberoan bizi

    -a berezkoa duten udalak

    Ainhoa

    Ainhoako bidea, Ainhoatik abiatu, Ainhoan bizi

    Donostia

    Donostiako bidea, Donostiatik abiatu, Donostian bizi

    Getaria

    Getariako bidea, Getariatik abiatu, Getarian bizi

    Hendaia

    Hendaiako bidea, Hendaiatik abiatu, Hendaian bizi

    Makea

    Makeako bidea, Makeatik abiatu, Makean bizi

    Ostankoa

    Ostankoako bidea, Ostankoatik abiatu, Ostankoan bizi

  • Aldiz, ondoko leku-izenetan agertzen den bukaerako -a ez da berezkoa, artikulua (-a) da: Bizkai(a), Nafarroa Behere(a), Nafarroa Garai(a), Iruñe(a), Onizepe(a) (Zuberoa), Ospitalepe(a) (Zuberoa), Sarrikotapet(a) (Zuberoa), besteak beste.

    Halaber, euskararen akademiaren kasua da: Euskaltzaindi(a).

    Leku-izen horiek artikulua atxikitzen dute deklinabide-kasuen gehiengoarekin:

    -a berezkoa ez duten leku-izen batzuen deklinabidea: -a artikuluaren atxikitzea

    Bizkaia (-a)

    Bizkaia, Bizkaian, Bizkaiaren egoera

    Nafarroa

    Beherea (-a)

    Nafarroa Beherea, Nafarroa Beherean, Nafarroa Beherearen egoera

    Iruñea (-a)

    Iruñea, Iruñean, Iruñearen egoera

    Onizepea (-a)

    Onizepea, Onizepean, Onizepearen egoera

    Baina, leku-kasu anitzekin (-ko, -tik, -ra(t), -raino, -rantz…), artikulua kentzen da.

    -a berezkoa ez duten leku-izen batzuen deklinabidea: -a artikuluaren galtzea

    Bizkaia (-a)

    Bizkaiko probintzia, Bizkaitik abiatu, Bizkaira joan

    Nafarroa Beherea (-a)

    Nafarroa Behereko probintzia, Nafarroa Beheretik abiatu

    Nafarroa Beherera joan

    Iruñea (-a)

    Iruñeko bidea, Iruñetik abiatu, Iruñera joan

    Onizepea (-a)

    Onizepeko bidea, Onizepetik abiatu, Onizepera joan

  • Ondoko taulan, -a berezkoa duten izen arrunt zenbait agertzen dira. Zerrenda zabalagoarentzat, Euskaltzaindiaren Hiztegia kontsultatu behar da.

  • Bestalde Euskara Batuaren Eskuliburuaren 5. fitxa «a itsasia» eta 260. fitxa «bat zenbatzailea / -a artikulua (batzuk/-ak ikus daitezke ere.

-a berezkoa duten izen arrunt batzuen zerrenda

A

abantaila
abarka
abentura
abiadura
afixa
ahizpa
ahulezia
aintzira
aita
aitzakia
aizkora
akademia
alaba
alarguntsa
aldapa
alegia
alegrantzia
ama
anaia
animalia
arantza
arbola
ardura
arima
arma
armiarma
arnasa
arrakasta
arrangura
arreba
arropa
arrosa
artzaintsa
aska
asurantza
atorra
ausartzia
azieta
azoka

B

banana
bandera
bazka
banilla
bela
besarkada
besta
bezpera
biderketa
bilduma
bilgia
bilketa
bilkura
birjina
bista
bizikleta
bizitza
borda
borroka
bukaera
burdina
buruketa

D

dantza
dardara
data
deitura
demokrazia
denbora
denda
dentela
desira
dinamika
dirdira
diskoteka
distira
domaia
dozena
droga
duda
dutxa

E

egia
egitura
egoera
egongia
eihera
eliza
entsalada
erabilera
erakusketa
eraikuntza
erasia
erreka
erresuma
erromeria
errota
eskailera
eskaintza
eskola
eskultura
esperantza
esteka
etiketa
etxola
euskara
ezkila
ezpata
eztabaida

F

falta
faltsukeria
fama
familia
farmazia
feria
festa
fisika
froga
furfuria

G

gaiztakeria
galerna
galtza
ganbara
gasna
garizuma
gatazka
gauza
gaztaina
gaztanbera
gazteria
gehiketa
gela
geriza
gerla
giltza
gitarra
girlanda
gogoeta
goma
gona
gorakada

H

hamarkada
hanka
harea
hasiera
haurkeria
haustura
heriotza
herrixka
hezkuntza
higadura
hilketa
hizkera
hizkuntza
horma
hurrupa

I

idazkera
idazketa
idazmakina
ideia
ikara
ikasketa
ikaskuntza
ikastola
ikerketa
iloba
indarkeria
inkesta
irakaskuntza
irekidura
irri-karkaila
irteera
itsuskeria
iturgintza
itxura
izaera
izeba
izkina
izkira

J

jabekuntza
jakintza
jangela
jarduera
jirafa
joera
jokaera
jukutria
justizia

K

kabala
kabalkada
kadena
kadira
kaiola
kalaka
kalitxa
kandela
kanta
kapa
kapera
karga
karrika
karta
kartzela
kasketa
kenketa
kezka
klinika
koilara
koinata
kondaira
konpainia
konpota
kontzientzia
kopeta
kopia
kopla
korda
koroa
krakada
kraska
krema
kritika
kruxpeta
kuia
kukula
kultura
kulunka
kuluxka
kuraia
kutsadura
kutxa

L

laborantza
laborarisa
laburdura
lamina
landa
langabezia
lanpa
laranja
larderia
lehiaketa
leka
letra
lisaburdina
logika
loteria
lotsa
lotura
lukainka
luma
lupa
lurrikara

M

magia
maila
makila
makina
malezia
maltzurkeria
mamutxa
mandarina
manera
marea
marka
marra
maska
matela
mentura
mertxika
meta
meza
mila
mintzaira
mitologia
moda
moneta
muga
musika
mustatxa

N

nahasketa
natura
nekadura
nekezia
neska
neskatila
neskatxa
nostalgia

O

obra
ohitura
oilakoka
oilanda
opera
ordena
oreka
orga
orkatila
osaba
ostra
ostruka

P

paga
panpina
pareta
partida
parrasta
parropia
pastiza
pazientzia
pena
perreka
pertsona
pertsonaia
pianista
pijama
pika
pilota
pinta
pirata
pitika
planeta
poeta
polizia
portaera
pottoka
primadera
probintzia
profeta

S

sakela
salda
salmenta
saltsa
sardexka
sardina
sargia
sarrera
sega
segurantza
sehaska
serora
silaba
sinadura
sinfonia
sistema
soka
sorbalda
sorkuntza
sorta

T

taberna
tarta
tatxa
taula
teila
teknologia
telebista
teoria
tipografia
tipula
tobera
traba
tragedia
tranbia
tresna
tresneria
trikota
tripa
tristezia
tristura
tronpeta
tropa
trotineta
trufa
trufania
ttirritta
tuaxa
tulipa
tuta
txalupa
txanda

U

uda
uraska
urka
urrixa
urtxintxa
usaia
usna
uzta

X

xafla
xantza
xerra
xerra
xendra
xilintxa
ximixta
xingola
xirripa
xirula
xorta

Z

zafla
zaia
zalantza
zama
zapata
zarta
zatiketa
zebra
zeramika
zeremonia
zerga
zerrenda
zifra
zinema
zirrimarra
zizta
zola
zopa
zozketa
zozokeria
zuhurtzia
zurgintza
zurrunga
zurruta

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus