Euskara batua, euskalkiak eta frantsesa Ipar Euskal Herrian:
2018ko inkesta soziolinguistikoa
Gaur egun Ipar Euskal Herrian euskara batuaren, euskalkien eta frantsesaren arteko harremanak ulertzea beharrezkoa da euskararen alde eramaten diren hizkuntza politiken eraginkortsuna indartzeko. Konplexu, aldakor eta guti ikertua den hizkuntza-ekosistema hori ulertzen saiatzeko, 13 galderako inkesta bat eraiki dugu eta eraman 40 euskararen preskribatzailerekin (irakasle, idazle, kazetari, itzultzaile...). Hona emaitza nagusiak:
-
Lekukoen % 95ek inguru Ipar Euskal Herrian euskara batua beharrezkoa dela pentsatzen dute.
-
% 92,50ek baino gehiagok lurralde horretako hizkeren berezitasunak zaindu behar direla uste dute. Kontraesanik ez da bi iritzi hauen artean.
-
% 80k baino gehiagok euskara batuak euskalkiei kalterik egiten ez diela.
-
Erdiak baino gehiagok euskara batu berezi bat badela orain lurraldean, frantsesaren eta lurraldeko euskalkiengatik.
-
Inkestatuen arabera, Ipar Euskal Herrian euskara batua ez da ongi ezagutua, euskalkiekin nahasten da eta euskaraz eskolatuak ez diren euskaldunentzat zalantzazkoa da.
-
Baina lehen arazoa lurralde horretan osoki nagusitzen den frantsesa da. Euskaran berean ere eragina du.
-
Nagusiki, euskara batua Hego Euskal Herrian eta Hegoaldekoekin erabilia da. Lan-hizkuntza da ere. Aldiz, euskalkia, bat menperatzen dutenen kasuan, hurbiltasunaren hizkuntza da.
-
Geroan, oraingo bilakaera hau jarraikitzen baldin bada, familian eta eskolan guti transmitituak baitira, euskalkiak ahulduko direla eta euskara batua indartuko dela da inkestatuengan aurreikuspen hedatuena.
Inkestaren aipamen osoa irakurtzeko hemen klika. →