73 Araua - Euskaltzaindiaren Arauak

1 emaitza.

73.- -go atzizkia eta izen multzokariak (Idazkera eta morfologia)

  1. Euskaraz askotan ez dago izen multzokariaren beharrik, nahikoa da plurala erabiltzea: ikastetxe honetako irakasle eta ikasleak, herri bateko biztanleak, hizkuntza bateko hiztunak, etab.
  2. Hala ere, izen multzokaria beharrezkoa denean, -eria atzizkia erabil bedi: langileria, gazteria, biztanleria edo bezeria.
  3. -go atzizkia erabil bedi:
    - ofizioa, lanbidea adierazteko: artzaingoa, zurgingoa, etab.
    - tasuna adierazteko: euskaldungoa, ahaidegoa, etab.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper