Hitz baliokideen arteko korrespondentzia:
Euskara estandarra / Iparraldeko ohiko moldea

Ohar batzuk:

  • Laukietako hitz-zerrendak Iparraldeko irakurle euskaldunari lagungarriak izan nahi zaizkio, hitzek Iparraldeko moldean zein adiera izan dezaketen jakin dezan.

  • Euskara estandarra / Iparraldeko ohiko moldea adierazi ditugu izenburuak, baina komeni da zehaztapen batzuk egitea. Hauek, bereziki:

    • Gaurko euskararen ekoizpenean Hegoaldeak duen indarra kontuan harturik, ez da harritzekoa estandar diogun horretan forma anitz Hegoaldekoak izatea egun. Batzuetan forma horiek ez dira neutroak, Euskaltzaindiaren Hiztegian Heg., Heg. Beh., Heg. Lgart., Herr., Gip. ala Bizk. marka daramate besteak beste(1).

    • Bigarren zutabean, Iparraldeko ohiko moldea deituan, Iparraldeko euskaldun arruntarentzat ezagunagoak diren formak sartu dira. Forma horiek Euskaltzaindiaren Hiztegiak hobesten dituen formak izan daitezke batzuetan. Aparteko tratamendua eman diogu zenbaitetan zubererari (Zub.); izan ere, euskalki horretan batzuetan ahoskera edo hitza bera (bukatu, amaitu / Zub. urrendu [ürrentü]) ezberdina izanik, komeni da ageriko oharra egitea, batez ere ahoskerari dagokionez.

  • Holako korrespondentzia azaltzen denean, usu sinonimo hitza erabiltzen da nahiz agian zehatzagoa litzatekeen anitzetan geosinonimo terminoa erabiltzea, ipar/hego isoglosa agertzen baita hitz anitzen erabileran. Guk hemen baliokide hitza hautatu dugu. Bi hitzen arteko sinonimotasuna gehienetan osoa ez da, haien erabilera-testuinguruak berdin-berdinak ez baitira.

  • Mailegu-hitzetan agerikoa da, alde batetik, gaztelaniaren eragina (alkate, kale, kotxe...), eta, bestetik, frantsesarena (auto, diozesa, finitu...).

  • Zutabeetako baliokidetasunak ez dira beti pare-parekoak. Zenbaitek, baliokidearen adieraz gain, beste adiera bat ukan dezakete.

  • Hitz denak Euskaltzaindiaren Hiztegian (EH) daude, bizpahiru salbuespen izan ezik.


A

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

A

abesti

kantu, kanta

kantore (Zub.)

 

abuztu

agorril

 

adina (konparaketa)

bezainbat

 

ahots

boz

 

aitzakia

estakuru, desenkusa

 

akats

huts

 

albiste

berri (komunikabideak)

 

alkate

auzapez, mera

 

amaitu

bukatu, burutu, finitu

urrendu [ürrentü] (Zub.)

 

animatu

motibatu, kuraia hartu, kuraia eman

 

aprobetxatu (Heg.)

baliatu, profitatu

 

apuntatu (Heg.)

idatzi, oharrak hartu

 

apustu

pario

 

arakatu

ikertu, miatu

 

arazo

problema, auzi, afera

 

areagotu

gehitu, indartu

 

arerio

etsai, kontrako

izterbegi (Zub.)

 

arestian

duela guti

adesara (Zub.)

 

arnasa

hats

 

arreta

arta, kasu emate, kasu egite

 

asko

anitz

 

astindu

inarrosi

 

atondu

prestatu, antolatu, moldatu

 

atseden

pausu, deskantsu

 

atxilotu

arrastatu, preso hartu

 

atze

gibel

 

aulki

jarleku, kadira

 

aurka

kontra, aitzi

 

aurpegi

bisaia, begitarte

 

aurre

aitzin

 

azaldu

agertu

 

azkar

laster, fite

 

azoka

feria, merkatu

B

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

B

babestu

gerizatu, zaindu, begiratu

 

balantze

bilan 

 

bale (Heg. Beh.)

ados, akort 

 

balorazio (Heg.)

ebaluatze, estimatze, balioztatze

 

barre

irri

 

barru

barne

 

begiratu

so egin

 

betaurreko

begi-lagun, luneta

(hitz horiek EHn ez dira)

 

bezero

erosle

 

bidali

igorri

 

bikain

guziz on, hauta, ezin hobe

 

bilera

bilkura

 

bueltatu (Heg. Lgart.)

itzuli, bihurtu

D

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

D

demonio

deabru [debru],  satan

adar, addar (Zub.)

 

denda

saltegi, saltoki

 

derrigorrezko (Heg.)

baitezpadako, nahitaezko

 

dezente, dexente (Lgart.)

1. franko, anitz

2. aski, nahiko

 

domina

medaila

 

dortoka

apoarmatu

 

dotore

1. eder

2. goi(-)mailako

E

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

E

eguraldi 

aro, denbora

 

elizbarruti

diozesa

 

emakume

emazte

 

enparantza

plaza

 

erraldoi (adjektiboa)

zinez handi, izigarri handi

 

erreparatu (Heg.)

ohartu, konturatu, hauteman

 

erretiro

erretreta

 

erretratu (Heg.)

potret

 

erronka (Heg.)

desafio

 

errota

eihera

 

esaldi

erranaldi

 

esamolde

errateko molde

 

esan

erran

 

eskarmentu

esperientzia

 

eskutitz

gutun

 

esparru

eremu

 

espetxe

presondegi

 

estu

hertsi, tinko

 

etorkizun

gero (izena)

 

euskarri

oinarri

 

ezkutatu

gorde, kukutu

 

eztanda

lehertze, zartatze

G

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

G

Gabon (Heg.)

Eguberri

 

gailendu

nagusitu, irabazi

 

gaixo

eri

 

galera

galtze, kalte

 

garrantzi

inportantzia, munta

 

garrasi

oihu

 

gatibu

preso, presoner

 

gaur

egun

 

gauza izan

gai izan

 

geratu

gelditu

ekuratu [eküratü] (Zub.)

 

gertu

prest, hurbil (bi erranahiak)

 

gonbidapen

gomit

 

gonbit

gomit

 

gotzain

apezpiku

 

gurpil

errota

H

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

H

hagitz (adberbioa)

anitz

 

hanka

zango

 

hizkuntza

mintzaira, lengoaia

 

hurrengo

ondoko, datorren, heldu den

I

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

I

igaro

iragan, pasatu

igaran (Zub.)

 

igo

igan

 

ilara

lerro, andana

 

inoiz

nehoiz

 

inola

nehola

 

inon

nehon

 

inor

nehor

 

ipini

ezarri, jarri

 

irail

buruil

setemer (Zub.)

 

iritsi

heldu

 

irten

atera, jalgi

 

itsatsi

lotu, atxiki

 

itxaron

igurikatu, iguriki, beha egon, aiduru egon

 

itxi

hetsi, zerratu

J

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

J

jagon (Bizk.)

zaindu, begiratu

 

jaio

sortu

 

jakina

bistan da

 

jaso (1. aditza)

bildu, eskuratu

 

jaso (2. aditza)

eraiki, altxatu

 

jaso (adjektiboa)

goi(-)mailako, landu (adj.)

 

jazo

gertatu, agitu

 

jostun

dendari

K

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

K

kaixo (Heg. Lgart.)

agur (lehen agurtze hitza)

 

kale

karrika

 

kale egin

huts egin

 

kartel (Heg.)

afixa

 

kartzela

presondegi

 

koaderno (Heg.)

kaier

 

koma

kakotx

 

konforme (Heg. Herr.)

ados, akort

 

konpromiso (Heg.)

engaiamendu

 

kotxe

auto, beribil

 

kuadrilla (Heg. Beh.)

lagun(-)talde

L

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

L

laga

utzi

 

listo (Lgart.)

eta kitto, eta aski

M

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

M

mendate

lepo (geografia)

N

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

N

notizia (Heg.)

berri (komunikabideak)

 

nozitu

jasan, pairatu

O

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

O

oholtza

taulada

 

olatu (Heg.)

uhin

 

ondo

ontsa, ongi

 

onura

abantaila, probetxu

 

ordu

oren, tenore

 

osasun

osagarri

P

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

P

partitura

partizio (musika)

 

pentsio

erretreta

 

porrot egin

huts egin

 

Primeran (Gip. Beh.)

oso ongi, izigarri ontsa

S

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

S

samar

aski, nahiko

 

semaforo (Heg.)

su (gorri)  (bide-zirkulazioa arautzeko)

 

sendo

gotor, azkar

 

senide

1. haurride

2. askazi

 

senitarte

familiako

 

sentitu (Heg.)

atsekabe hartu, damu izan

 

suertatu

gertatu

 

suspertu

indartu, bizkortu

T

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

T

tamaina (Heg.)

izari

 

tamalez

zoritxarrez, damurik, maluruski

 

tortilla (Heg.)

moleta

 

txanda

aldi (adib.: Orain ene aldi da.)

 

txiro

behartsu, pobre

 

txukun

garbi, xahu

U

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

U

udaletxe

herriko etxe

 

ugazaba

etxeko jaun / etxeko andre, nagusi, enpresaburu

 

ukitu

hunkitu, hunki

 

ulertu

konprenitu

entelegatu (Zub.)

 

urduri

zainetan

ekurugaitz [ekürügaitz] (Zub.)

X

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

X

xelebre (Heg. Herr.)

bitxi, arraro

Z

 

Euskara estandarra

Iparraldeko ohiko moldea

Z

zeharo

arras, osoki, guziz

 

zerraldo

1. hilkutxa

2. hilik bezala

 

ziurtatu

segurtatu


(1) Heg.: Hegoaldea, Heg. Beh.: Hegoaldea Behe-mailakoa, Heg. Lgart.: Hegoaldea Lagunartekoa, Herr.: Herri-mailakoa, Gip.: Gipuzkera, Bizk.: Bizkaiera.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper