Euskara eskuz esku

Iparraldeko hizkerak Euskararen Herri Hizkeren Atlasean: zenbait mapa

Amaia Jauregizar

Iparraldea erdigunean jarri behar da, euskarak ere hizkuntza-atlas bat izatearen aldeko aldarrikapenaren jatorrian. Duela ehun urtetik gora izan zen hori. Ehun urtetik gorako tartea da gutxi gorabehera lehendabiziko aldarrikapenetik burutzera izan dena.

Ia hiru mila galdera dituen EHHAren galde-sortatik ateratzen diren kontzeptuak askotarikoak izanagatik ere, lexiko-kontzeptuetan, behintzat, badira errepikatzen diren joerak. EHHAren mapetan, aztertze-eremua edozein izanik ere, badira lematizazioan hartutako erabakien ondorioz eta superlemen bitartez, etengabe berdin-antzean zedarritzen diren eremuak: mendebaldeko hizkerena da ezagunena eta etengabe azaltzen dena; izan ere, mendebaldeko inkesta-puntuak eta erdialdeko beste zenbait askotan lematizatzen dira batera. Erdialdeko eremuak gorabehera gehiago izan ohi ditu hedadurari dagokionez, Nafarroako inkesta-puntuetara eta Lapurdiko itsasertzekoetara ere hedatzen baita askotan eta ez beti modu berean.

Iparraldeko hizkerei dagokionez, lan honetan nabarmenduko direnen artean daude Lapurdiko itsasertzeko inkesta-puntuak eta Zuberoakoak, batzuetan batasun handikoak izaten direnak, baina ez beti.

Testu osoa irakurtzeko hemen klika. →

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus