- Idazkera horren alde egiteko arrazoietako bat da Elkano deitura euskararen ondarekoa izatea. Gainera, ez dugu ahaztu behar badela Aia eta Zarautz artean Elkano auzo-izena, eta Nafarroan ere badugula Elkano izeneko kontzeju bat, Eguesibarren.
- Datorren urtean bostehun urte beteko dira Getariako itsasgizon ezagunak, aurreneko aldiz, munduari egindako bira osatu zuela (1519-1522).
Irakurri gehiago: 'Juan Sebastian Elkano' idaztea hobetsi du Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeak Iruzkin berria idatzi
- Euskarazko albisteen jarraipenean oinarrituta hautatu dute «aldaera» hitza. COVID-19a eragiten duen birusaren aldaerak behin eta berriz izan dira albiste 2021ean.
- Lehen aldiz hautatu dute urteko hitza Euskaltzaindiak eta haren erakunde atxikia den UZEIk.
- Euskaltzaindiak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Sabino Arana Fundazioak Bonifacio Echegaray euskal legelari eta historialariaren profila aztertu dute gaur Bilbon, bere heriotzaren 65. urteurrenean.
- Lázaro Echegarayk, Seve Callejak eta Andres Urrutiak euskal herritar esanguratsu horren bizitzari lotutako hainbat alderdi jorratu dituzte, hain zuzen, haietan islatzen direlako XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen lehen hereneko euskal kulturak, historiak eta zuzenbideak ondutako lorpenak eta ametsak.
- Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, Euskaltzaindiak liburu deigarri bi argitaratu ditu: XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran merkataritza arloan euskara erabiltzen zela erakusten duten gutunak, hots, Jose Ramon Minondok Olaberria burdinolara bidalitako gutunak.
- Patxi Salaberrik, Juan Jose Zubirik eta Iker Salaberrik ondu dute argitalpen bikoitza, Iker bildumako 42. zenbakia. Lehen liburukiak gutunen edizioa dakar, Minondotarren zuhaitz genealogikoarekin batera, eta bigarren zenbakiak gutunen hizkuntza azterketa zorrotza.
- Azalpen-bideoa: https://labur.eus/QWCJa
- Jean-Louis Davant (euskaltzain emeritua): "Galtze handia dugu Zuberoa txikiarentzat, eta zabalkiago Euskal Herri osoarentzat ere, horren zerbitzari sutsua baitzen, eta bien arteko zubi fidela".
- Allande Socarrosen gorpua Mauleko beilatokian izanen da bihartik aitzina, bi egunez. Orduak: 09:00-12:00 eta 14:00-19:00.