- Euskaltzaindiaren webgunea kontsultatzen duenak klik batekin ikusi ahal izango du orain leku-erregistro bakoitza non dagoen, mapa eta airetiko argazkien bidez.
- Toponimiaz edo geografiaz interesa duen edonorentzat baliagarri izan daiteke lan hau, eta Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daiteke, Onomastika atalean (Leku-izenak).
Irakurri gehiago: Nafarroako toponimiaren datu basetik 86.000 puntu kartografikoren koordenatuak jaso ditu... Iruzkin berria idatzi
- Bilbon egin den urtarrileko Osoko bilkuran, idazle bizkaitarraren izena aurkeztu da. Horrela, otsailaren 25ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egingo den Osoko bilkuran jakingo da Xabier Kintana euskaltzain emerituaren lekua berak beteko duenetz. Xabier Kintana emeritu izatera igaro zen iazko urrian, 75 urte egin ostean.
- LAUTAN HIRU antzerki txikia, festibal handia egitasmoaren laugarren aldia lau ostegunetan izango da (otsailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an), eta guztira 11 emanaldi eskainiko dira; umeentzako txotxongilo tailer bat ere bai.
- Bilboko Udalak babesten du jaialdia, eta, urtero lez, Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu du egitaraua, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea eta BIRA Kultura eragileekin batera.
- Egitaraua HEMEN
- Euskaltzaindiak 692 testu gehitu dizkio Hizkuntza-zuzenbidea. Testu bilduma euskaraz egitasmoari.
- 2007tik, egitasmoaren hirugarren argitalpena da oraingoa, eta bereizgarri nagusiak hedadura geografikoari, edukiari, denbora-eremuari, antolaketari eta testuen kopuruari dagozkie.
- Gotzon Lobera legegile eta euskaltzain urgazleak koordinatu du argitaraldi hau, hiru formatutan eskaintzen dena: argitalpen digitala, ePub formatua eta PDF formatua.
- Azalpen-bideoa HEMEN
- Euskaltzaindiak azken 50 urteetan euskararen normatibizazioaren arloan egindako lana biltzen duen gidaliburua plazaratu du, Iberoamericana Vervuert argitaletxearekin batera: Arantzazutik mundu zabalera. Euskararen normatibizazioa: 1968-2018.
- Arlo horretan, orain arte eginikoaz eta eginkizun dagoenaz jardun dute 49 adituk liburu mardul eta mamitsuan.
- Liburua eskuratzeko HEMEN
- AEK-k 22. Korrika aurkeztu dio Euskaltzaindiari
- Arauen Datutegi Onomastikoa (ADO): Euskaltzaindiaren arauetako datu onomastikoak kontsultatzeko tresna berria
- Euskaltzaindiaren egoitza bisitatu dute Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko ikasle eta irakasleek
- 'Euskaltzaindiaren Hiztegia' eguneratu da eta azken sei hilabeteotan 329 forma berri jaso dira