"Biziki interesgarriak dira 318 gutun hauek orain arte ez dugulako izan halako testurik"
- Nafarroako Gobernuaren laguntzaz, Euskaltzaindiak liburu deigarri bi argitaratu ditu: XVIII. mende amaieran eta XIX. mende hasieran merkataritza arloan euskara erabiltzen zela erakusten duten gutunak, hots, Jose Ramon Minondok Olaberria burdinolara bidalitako gutunak.
- Patxi Salaberrik, Juan Jose Zubirik eta Iker Salaberrik ondu dute argitalpen bikoitza, Iker bildumako 42. zenbakia. Lehen liburukiak gutunen edizioa dakar, Minondotarren zuhaitz genealogikoarekin batera, eta bigarren zenbakiak gutunen hizkuntza azterketa zorrotza.
- Azalpen-bideoa: https://labur.eus/QWCJa
Idatzi iruzkina