Etxebarren (Zuberoa) jaio zen Allande Socarros, 1957an. Kazetaria zen, eta Sü Azia elkarteko kidea. Besteak beste, pastoraletan eta maskaradetan zen aditua. Euskaltzain urgazle izendatua 2018ko uztailaren 20an, hainbat batzordetan parte hartu izan du: Euskalkien lantaldea (2013- ), Euskara Batuaren Eskuliburua (2017- ), Euskara Eskuz Esku egitasmoa (2018- ) eta Onomastika batzordea (2019- ).
Allande Socarros kazetari eta euskaltzain urgazlea hil da
- Allande Socarros kazetari, euskaltzale eta euskaltzain urgazlea zendu da, 64 urte zituela.
- Andres Urrutia (euskaltzainburua): "Socarros, Euskara eta Euskaltzaindia maite eta sustatu zituen zuberotar fierra".
Idatzi iruzkina