- Mendeurreneko jardueren baitan II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarrean garatutako edukiak biltzen ditu Aniztasuna: hizkeren berba-mintzoak argitalpenak: nazioarteko dialektologia egitasmo nagusiak, hizkuntzaren bariazioa eta faktore eragileak, eta hizkuntza atlas ezberdinen korpusak.
- Adolfo Arejita (EHHA egitasmoaren zuzendaria): “Dialektologia ikerketei buruzko ikuspegi gaurkotua ematen du liburuak: gaur egun zertan diren, non egin behar den indarra,... Aldi berean, etorkizunari begira ere jartzen gara argitalpen honetan, eta aurrerantzean dialektologia ikerketak nola planteatu behar diren aztertzen da bertan”.
Irakurri gehiago: Herri-hizkeren garrantzia aztertzen duen liburua argitaratu du Euskaltzaindiak Iruzkin berria idatzi
- Pasa den ostiralean izendatu ziren, Iruñeko udaletxean izan zen azaroko Osoko bilkuran.
- Oraingo honetan, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko urgazleak izendatu dira, Arabakoak 2015ean izendatu baitziren, eta Nafarroakoak 2016an.
(Argazkian, 2018ko ekitaldia: diploma-ematea Donostiako Luis Villasante Ikergunean euskaltzain urgazle eta ohorezkoei)
- Joan Beriain idazlearen Tratatzen da nola entzun behar den meza / Tratado de cómo hay que oír misa lanaren faksimile edizioa argitaratu du Euskaltzaindiak, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Patxi Salaberri Zaratiegi euskaltzain osoak paratu du argitalpena, Euskaltzaindiaren webgunean eskuratu daitekeena.
- Azalpen-bideoa: https://labur.eus/Onhob
- Euskaltzaindiak Iruñeko udaletxean egin du gaur azaroko Osoko bilkura, eta Enrique Maya hiriko alkateak euskaltzainak agurtu nahi izan ditu. Andres Urrutia euskaltzainburuak Joan Beriainen 1621eko Tratatzen da nola entzun behar den meza liburuaren faksimilea oparitu dio alkateari.
- Euskaltzain oso berriak zortzi hilabeteko tartea dauka bere sarrera-hitzaldia paratzeko; horren buruan, harrera ekitaldia egingo da.
- Alfontso Mujikak Ibon Sarasolaren hutsartea beteko du Euskaltzaindian.
- Mujika aintzat hartuta, 94 dira sorreratik Akademiak izendatu dituen euskaltzain osoak.