382 emaitza su bilaketarentzat - [301 - 382] bistaratzen.

surf
iz. Itsas kirola, uhinen gainetik ohol baten gainean zutik higitzean datzana. Estatu Batuetakoek ehiza Mendi Harritsuetan egiten dute; surfa, Hawaii uharteetan. Surfean ari diren gazteak.

Aztergaia: surf

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ez dugu OEH-EEBS corpusetan aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

surf : AB38 1, HiztEn, LurE ("surf edo surfing"), Euskalterm 2; surfing : HiztEn-LurE; surflari : HiztEn.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: surf-ohol .

surf egin
du ad.-lok. Surfean egin. Hemen, adibidez, surf egiteko lekurik onena eta ezagunena Mundaka da.

Aztergaia: surf egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

surfeatu forma aztertzean azpisarrera gisa jasotzeko proposatua.

surf ohol, surf-ohol
iz. Surfean egiteko erabiltzen den ohol luzanga, muturrak biribildurik dituena eta surflariaren hankari lotzeko lokarri bat duena. Surf-ohol bana besapean, nire ondotik pasatu dira bi mutil gazte eder.
surfean
adb. Surfean ari diren gazteak. Arratsalde hartan ere, Izaro Aidarekin joan zen surfean ibiltzera. Hasieratik erakusten diete haurrei surfean egiten.
Loturak

Aztergaia: surfean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Sortu azpisarrera eta sarrerako adibide bat azpisarrera berrira eraman (Surfean ari diren gazteak), eta surfean ibili, egin adibideak gehitu. (2022-01-11)

surflari
iz. Surfean aritzen den kirolaria. Telebistan ikusiak ditut surflariak olatu ganga baten azpian segundo amaiezinak pasatzen.

Aztergaia: surflari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
surimi
iz. Arrain zuriaren haragia zenbait ongailurekin nahasiz egiten den orea, itsaskien edo arrainaren ordezko bezala erabiltzen dena. 1980ko hamarkadaren hasieran angula-harrapaketak nabarmen jaisten hasi ziren eta angulari ordezko bat bilatzeko asmoz, gula izeneko elikagaia sortu zuten, surimiz egina.

Aztergaia: surimi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): surimi 49: Consumer 47 (adib.: “Era askotako itsaski suzedaneoak fabrikatzeko oinarria desizozturiko surimia izaten da: honi hainbat aditibo eransten zaizkio, lortu nahi den produktuaren arabera”), Berria (“Lehengaiak saltzeari uzten ari dira nagusiak (banatzaile erraldoiak, herri denetan ditugun azalera handi horiek) eta, horien ordez, prozesatuak eskaintzen dizkigute, hauek falta duten arrain pusketa arrautza-zuringoan emanaz eta arrain-prezioan ordainaraziz, surimiaren kasuan, adibidez”), EiTB (“Lehen, ohiko pintxoak jaten ohituta geunden: maionesarekin, surimiarekin, arrautzarekin...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: surimi 1, Edorta Agirre (“Elikagaien industriak, dena den, hasitako bideari jarraituko dio eta guk arrain osoaren alternatibak kontsumitzen ikasten hasi beharko dugu: krilla, arrain-hezur, buru eta gainerako kondarrak, era aproposetan egokituak (kroketak, ziriak, surimiak, etab.)”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: surimi.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es surimi / fr surimi: Elhuyar: - / Nolaerran: surimi / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da, hiztegi gehienek jaso ez badute ere.

surinamdar
1 adj. Surinamgoa, Surinami dagokiona. Surinamdar ehiztaria.
2 iz. Surinamgo herritarra.

Aztergaia: surinamdar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

surmur
iz. gip. Marmarra, zurrumurrua. Uraren surmur amaigabea. Hitz surmur bat heldu zitzaidan Nemesioren gelatik. Badabil halako surmur bat gure artean: ni, alegia, gero eta urrunago omen nago "gutarrengandik". Surmurrez eta deiadarrez esana.

Aztergaia: surmur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gip. 'zurrumurrua'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Lehendik sartua dago, baina iruditzen zait ez datorrela bat bertze hainbertze baztertzeko erabili diren irizpideekin, hitz beraren aldaera itxuraz garbia delako. (2009-12-03)

surrealismo
iz. Frantzian sorturiko mugimendu literario, artistiko eta filosofikoa, arrazoimen eta hausnarketaren mende ez dagoen pentsamendu automatiko eta inkontzientean oinarritzen dena. Surrealismoari dagozkion teknikak erabiliz, irudi abstraktuak egin zituen. Poeta gazteek surrealismoaren bideari jarraitu diote.

Aztergaia: surrealismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 2001-12-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

surrealista
1 adj./iz. Surrealismoarena, surrealismoari dagokiona; surrealismoaren jarraitzailea. Joan Miroren margo surrealistak. Film mutu surrealista baten gidoia idatzi zuen. Artista surrealistak.
2 adj./iz. Zentzugabea edo bitxia izanik, surrealisten lanak gogorarazten dituena. Erabat surrealista zen poliziak buruhandien atzetik korrika nola zebiltzan ikustea. Egoera surrealista.

Aztergaia: surrealista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 2001-12-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

susaldi
iz. (Behia) susara egoten den denbora. Susaldia igaro bezain laster, esnea eta gaina bere onera etortzen dira.

Aztergaia: susaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

haplologia.

susaldu, susal, susaltzen
da ad. (Behia) susara jarri. Behia aste honetan susaldu da. Behiak susaltzen dira 12-14 hilabeteetan.

Aztergaia: susaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

susaldu, susal, susaltzen. da ad.: behia aste honetan susaldu da.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

susaldu, susal, susaltzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ara/-al-.

susaltze
iz. (Behia) susara jartzea.

Aztergaia: susaltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

susara
adb. Behiez mintzatuz, arreske. Gure behi gorria susara dago. || (Izenondo gisa). Bizi guztian lotuta egondako zezena ematen du, behi susara ahul honen gainean.

Aztergaia: susara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: susara egon .

susatar
1 adj. Susakoa, Susari dagokiona.
2 iz. Susako herritarra.

Aztergaia: susatar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Susa / susatar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

sushi
iz. Japoniako janaria, puska txikietan prestatzen dena eta, osagai nagusi den arroz egosiaz gain, barazkiak, itsaskiak edo arraina izaten dituena. Japoniarrek pintxoei sushiarekin konpetentzia egin nahi dietela esan dute.

Aztergaia: sushi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-03-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): sushi 36: Aizu, Deia, Consumer 6, HABE, Berria 8, EiTB 15, Argia 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: sushi 8: Berria 2, Edorta Agirre 2, Harkaitz Cano 2, Jon Muñoz, Hasier Etxeberria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: sushi (es sushi; fr sushi; en sushi).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu sushi formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es sushi / fr sushi: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

susianar
1 adj. Susianakoa, Susianari dagokiona.
2 iz. Susianako herritarra.

Aztergaia: susianar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Elam / Susiana // elamdar / susianar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

susmaezin
adj. Ezin susmatuzkoa. Zuhaitzik, landarerik, jenderik ez duten kaleetan, haizea salatzen duen ezer ez dagoenean, leiho atzetik ikusezina da, susmaezina, eta agian ezin ikusi dugulako gogorragoa ematen du, haserreagoa.

Aztergaia: susmaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin/-gaitz.

susmagaitz
adj. Ia susmaezina. Errealitate honek garbi agertzen digu bizitzak duen dinamika susmagaitza.

Aztergaia: susmagaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gaitz/-ezin.

susmagarri
adj./iz. Susmatzekoa; susmarazten duena, susmoak eragiten dituena. Kapela beltzez jantziriko jaun susmagarriak. Herritar batek Ertzaintzari deitu zion, fardel susmagarri bat ikusi zuela esateko. Gaztea berez da susmagarri.

Aztergaia: susmagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
susmarazi, susmaraz, susmarazten
du ad. Susmoak eragin, susmatzera behartu. Enplegatu horren zerbitzu orriak ez dauka ezer, asmo txarrik duenik susmarazteko.

Aztergaia: susmarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

susmarazi, susmaraz, susmarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

susmarazi, susmaraz, susmarazten.

susmatu, susma, susmatzen
du ad. Zerbaiti edo norbaiti buruzko susmoa hartu. Ik. goganbehartu. Susmatzen dituzun jokabide makur horien aztarrenak. Gero gertatu zena irakurleak susma dezake. Zer susmatuko da herrian, urtea bukatu baino lehen irteten banaiz. Ez zuen susmatu ere egin horrelakorik. Badira zeruan eta lurrean gure filosofiak susmatzen dituen baino gauza gehiago.

Aztergaia: susmatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

susmatu, susma, susmatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

susmatu, susma, susmatzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

susmo
iz. Zerbaiti buruzko burutapena edo ustea, batez ere txarra, itxura edo aztarna hutsetan oinarritzen dena. Ik. goganbehar; errezelo;  + aieru 3; burutazio; burutaldi. Susmo horrek, uste sendo bihur dadin, behar lituzkeen frogak beste baterako utzi beharko ditugu. XVIII. mendean susmoa baizik ez zena, aski nahasi eta zehaztu gabea, argi dago XIX.ean. Nire susmoak egiak badira. Hona sortu zaidan susmoa (...). Indar azentua esan dudan baino zabalduagoa dagoelako susmoa dut. Ezezko susmoa dut. Hitz horietatik batzuk berak asmatu ote zituelako susmoa ere zabaldu da. Zenbaitek egin duen susmoa ez daiteke ausarkeriarik gabe ahotan har. || Zentsurak susmopean jartzen du egilearen lana. || Noren susmoa ote dute, Borras? Ezeren susmorik gabe.

Aztergaia: susmo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS:susmo izan. du ad.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

susmo izan.

susmo gaizto
iz. Susmo txarra. Sustrai gabeko susmo gaiztoak. Susmo gaiztoak bere buruaren jabetasuna galtzeko zorian jartzen zuen.

Aztergaia: susmo gaizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUSMO GAIZTO Sospecha (de algo malo). Erdalerrian susmo gaiztoa, / aiek nitaz, nik aietaz. Or Eus 197. Susmo gaiztoak bere buruaren jabetasuna galtzeko zorian jartzeraño. Etxde AlosT 73. Alako susmo gaiztoa jarri zitzaidan. Anab Aprika 67. Sustrai gabeko susmu gaiztoak. Ayesta 15.

susmo gaizto 3: Berria 2 (“Atzean geratu dira Realak Txapeldunen Ligarako fitxatu nahi izan zuenean sortu ziren susmo gaiztoak (berak ere fitxatu nahi zuen), baita Patxi Izko presidentearen haserrea ere”), DiarioVasco (“Susmo gaiztoak sortu zaizkit niri, bai?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

susmo gaizto 12: Markos Zapiain 2 (“%100 Basque-ko denbora, susmo gaiztoa sentitzetik susmo gaiztoa gauzatzera doa, gainbehera”), Jon Muñoz 2 (“-Hil? - Susmo gaiztoz aztertu zuen Jonathanek arreba”), Josu Zabaleta (“Denbora guztian daukat arrisku mehatxagarri baten sentipen erasangarri hori, zoritxarren bat ote datorren edo heriotza hurbil ote den irudipen hori, inondik ere odolean eta haragian ernetzen ari den gaitz oraindik ezezagun baten hasiera den susmo gaizto hori”), Anjel Lertxundi (“Bat-batean, susmo gaizto batek astindu ninduen: Angelok hain gustukoak zituen antzezpen horietako baten aurrean nengoen!”), Jon Arretxe (“Hamaika susmo gaizto etorri zaizkit burura bat-batean, lehenagoko portaera bitxiei erreparatu ahala: mugara ailegatu aurretixe serio ageri ziren boxer bibotedunak, arduratuta legez”), Felipe Juaristi (“susmo gaiztoa harturik”), Juan Luis Zabala (“Nahiz eta ezer esan ez, ertzain-autoari begira-begira geratu zitzaion Lauaxeta, eta txoferrak susmo gaiztoz begiratu zion aldamenetik pasatzean”), Aingeru Epaltza (“Bertze bat - Ximurra - ziurtasun eta susmo gaiztoenek pipiatua”), Xabier Mendiguren Elizegi 2 (“Nire aita pentsatzen jarri, eta osaba ikusi zuen azken aldia bere susmo gaizto haiek kontatu zizkionekoa izan zela ohartu zen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta komeni da adibide gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa jasotzekoa susmo sarreran.

susmo izan
du ad.-lok. Euskararen hango egoera, bagenuen susmo, ez da pozgarria. Oroit-lainoetan barrena, honelako zerbaiti igartzen diodala iruditzen zait, susmo dudan egoera sekula mamitu ez bada ere erabat.

Aztergaia: susmo izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: du ad.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

susmo sarrerari dagokion azpisarrera.

susmo txar
iz. Zerbaiti buruzko burutapen edo uste txarra. Susmo txarra hartu zioten amatzat zetorkien hari. Gerra giro honek susmo txarra erraz pizten du. Martin altxatu da eta begira dagokio susmo txarrez.

Aztergaia: susmo txar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUSMO TXAR (G-azp; susmu t. V-gip, AN-gip). Ref.: Elexp Berg; Gte Erd 276. Sospecha (de algo malo). "Susmu txarrak eindda daukat andria" Elexp Berg. "Susmu txarra artzen diot (AN-gip), [...] susmo txarrak egiten ditu (G-azp), eztago orren susmo txarrik (G-azp), [...] susmo txar ematen dit (G-azp)" Gte Erd 276. Seme maiteari begiak boteaz, ausarta eman naiaz, susmo txarrean, aiene mintsuan. Ag G 100. Beste susmo txar barik lagunakana juan zan atzera jokuan. Otx 59. Utzi ditzagun alkarganako susmo txar auek. ABar Goi 63. Susmo txar batek ziztatu zion [...] begitartea. TAg Uzt 143. Oar onetzaz jabetzea aski izango da noski gure errian diraun susmo txarra astintzeko. EAEg 24-11-1936, 376. Alako susmo txarretan denborarik ez galtzeko. NEtx Antz 87. Susmo xar batek zimiko egin zion gizonari bihotzean. Mde HaurB 68. Ezin ba iñon susmo txarreko begiraturik gabe ibilli. Anab Poli 32. Susmo txarra artu eutsen amatzat yetorken areri. Bilbao IpuiB 263. Susmo txar bat neronek / laixter artu nuan. Auspoa 39, 86. Susmo txar eta kezka guziak / gure burutik aldendu. Olea 150. Mintzatu berriak dira Donostiako egunorokoetan horrelakoek [buru-langileek] gure artean maiz jasotzen dituzten zehar-begiratu eta susmo txarrez. MIH 304s. Horrako arrantzale horietaz susmo txarra eginda nagoela. Ib. 310. v. tbn. Etxde JJ 109. Loidi 86. Arti Ipuin 59. Erkiag BatB 164. Lab SuEm 202. Berron Kijote 158.

def: susmoti adj. Edozein egoera edo jokamolderi susmo txarra hartzeko joera duena. Ik. irudikor; goganbehartsu. Senar susmotia beti izango da halakoa: sekula ez da ziur egongo besarkatzen duen umea benetan berea den ala ez. // um interj. Susmo txarra, duda-muda edo ezustekoa adierazten duen hitza. Um!, horrek itxura hobea zeukak. Baina diruak eta aurrerapenak ote dakarte gero zoriona?, um! /// adib: susmo iz. Zerbaiti buruzko burutapena edo ustea, batez ere txarra, itxura edo aztarna hutsetan oinarritzen dena. Ik. goganbehar; errezelo; aieru 3; burutazio; burutaldi. Susmo horrek, uste sendo bihur dadin, behar lituzkeen frogak beste baterako utzi beharko ditugu. XVIII. mendean susmoa baizik ez zena, aski nahasi eta zehaztu gabea, argi dago XIX.ean. Nire susmoak egiak badira. Hona sortu zaidan susmoa (...). Indar azentua esan dudan baino zabalduagoa dagoelako susmoa dut. Ezezko susmoa dut. Hitz horietatik batzuk berak asmatu ote zituelako susmoa ere zabaldu da. Zenbaitek egin duen susmoa ez daiteke ausarkeriarik gabe ahotan har. Gauez zurekin biltzen naizelako susmoa hartu dute etxean. Susmo txarra hartu zerbaiti. Gerra giro honek susmo txarra erraz pizten du. Martin altxatu da eta begira dagokio susmo txarrez. || Noren susmoa ote dute, Borras? Ezeren susmorik gabe. // txar 2 adj. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ik. desegoki. Amets horrek baditu, haatik, zenbait alde txar. Joera ona den ala txarra ez nuke esango. Ez litzateke hori bide txarra guretzat. Harrera txarra egin diote. Ohitura txarrak. Hazibide txarra. Gerra onenean baino hobe da bake txarrenean bizi. Susmo txarra. Itxura txarreko kontua. // elkarganako adj. Elkarrekikoa. Elkarganako maitasuna eta errespetua. Utz ditzagun elkarganako susmo txar hauek.

susmo txar 306: Elkar 96, EiTB 92, Berria 79, Argia 14, Elhuyar 5, Erlea 3, DiarioVasco 3, Consumer 3, Aizu 2, UEU 2, Karmel 2, Deia 2, Jakin 2, Euskaltzaindia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

susmo txar 528: Berria 38, Herria 2, Gotzon Garate, Iñaki Mendiguren, Elena Touyarou, Ramon Saizarbitoria, Elizen arteko Biblia, Pello Lizarralde, Koro Navarro, Rafa Egiguren, Edorta Jimenez, Asisko Frantzizko, Jose Morales…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handiko kolokazioa, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa susmo sarreran.

susmo(a) hartu
1 ad.-lok. Susmo txarra hartu. Helikopteroaren joan-etorriei susmoa hartu zien gasteiztar batek baino gehiagok. Ugazabak susmoa hartu eta poliziari dei egin zion.
2 ad.-lok. Zerbaiten susmoa izan. Gauez zurekin biltzen naizelako susmoa hartu dute etxean. Polizia atzetik zebilkion susmoa hartu zuen. Ez digute esan nahi, baina ni susmoa hartuta nago hor badela zerbait. Dena dela, beste zeozeren susmoa laster hartu nuen.
susmoti
adj. Edozein egoera edo jokamolderi susmo txarra hartzeko joera duena. Ik. irudikor; goganbehartsu. Senar susmotia beti izango da halakoa: sekula ez da ziur egongo besarkatzen duen umea benetan berea den ala ez.

Aztergaia: susmoti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 2001-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

susmati 1, P. Sastre ("Europarrek, kasu, susmati begiratzen dute lehen "altzairuzko teloia" zenaz bestaldera"); susmoti 3, Vill (1960: "Erromako Eliza beti izan dala susmoti eta aiher, dio, latiñaz beste izkuntzarik liturgian onartzeko"; 1972: "beti susmoti eta errezeloz betea bere burua Jainkoari emateko"; 1984: "Hau da nik ezagutu nuen Salbatore. Nerbio hutsa, urduria, bakez bizitzen ez zekiena, bizi-bizia, pixka bat susmotia").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ik. Vill KFedea 1986, 232: "Kontzilio-garaian batzarkideen artean ez ziren guti Erlijio-askatasuneko Deklarazioaren aurrean susmoti agertzen zirenak".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez eta beste hauetan ere EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

bakarrak erabili du (Villasantek), baina egokia da, eta onarpen eske aurkeztua.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. irudikor.

Atzizkien araberako erabakiak

-ti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

susmoz
adb. Susmo txarra harturik, susmo txarra hartuz. Zuk badakizu nola funtzionatzen duen, ala?, galdetu zion Harryk susmoz.
Loturak

Aztergaia: susmoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUSMOZ a) Sospechando. Ataka-aurrean, aieruz (goganbearrez, susmoz) lipar bat geldi da [basurdea]. "Como sospechando". Or Eus 47. Alkarren susmo ta bildurrez bizi gera. NEtx LBB 81. Por sospechas. Beltranek susmoz bakarrik salatu zun bere emaztea izorkeriz. Etxde AlosT 90. b) Por intuición, por instinto. Bitartean illundu zun eta bakoitza bere gisa, susmoz bezela, baserri batera bildu giñan. Or SCruz 65.

susmoz 41: Elkar 2 (“Nolakoak, susmoz baizik ezin jakin”), Berria 6 (“Herrialde biotako biztanleria --lehenengokoa, batik bat-- hainbeste ugaldu da, pertsona horiek samaldaka etorri direla eta, non autoktono askok beldurrez eta susmoz edo, are, etsaitasunez baitakusate immigrazioa”), EiTB 32 (“ALIZIA.- (susmoz) Zer galdu zitzaizun ba Bogan?”), Argia (“Eta hementxe gaude gu, instituzional ez diren euskal medioetako langile, jarraitzaile eta kolaboratzaile koitaduok, herri loturetatik eta notizia lokaletatik gaindi diharduten aldizkari ikusezinok, ARGIA, Elhuyar eta gainerakoak, geure ezintasunetan harrapatuta, harpidetza bidezko sistema zaharkituari soluzio paralelo bideragarriak aurkitu ezinik, eta kaleko presentziarik gabe, saltoki garrantzitsuetatik urrun baino urrunago, Internetez hobeto eta merkeago hedatuko garen susmoz, noizbait eta nolabait, medio horrek duintasun ekonomikoa ere emango digun esperantzan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

susmoz 7: Berria (“Aipatutako idazleak ohiko egoeren krudeltasuna azaleratzen dute, eta amu ikusezinak erabiltzen dituzte irakurleok eguneroko errealitateari susmoz begiratzeko”), Iñaki Mendiguren (“Zuk badakizu nola funtzionatzen duen, ala? - galdetu zion Harryk susmoz”), Jon Alonso (“Neska, pedalera iritsi baino metro bat lehenago gelditu egin zen, eta uraren joan-etorri geldoak ematen ziona beste mugimendurik ez zuen gorputz tematiari erreparatu zion, susmoz hasieran, harrituta gero”), Juan Mari Elexpuru (“Ez arma faltagatik bakarrik; baita besteen oniritzi beharra herri xeherengan txikiagoa delako handiengan baino, hauek, gorago egonik, elkarri jelosiaz eta susmoz begiratzen baitiote”), Irene Aldasoro (“Probintziako hizkeran galdetu zuen, susmoz”), Anjel Lertxundi (“Etxean gordean, arriskuaren susmoz?”), Juan Garzia (“Lehenik, beronen aita hila; hurrena, zure semea joana, bere eskutiko lazkeriak berak erbestarazia hemendik; populua turbustua, larritu eta gaizkitua susmoz eta zurrumurruz, Polonio gaixoaren heriotzaz”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa susmo sarreran.

suspenditu, suspendi, suspenditzen
du ad. Heg. hezk. Azterketa edo proba batean eskatzen den gutxieneko ezagutza edo gaitasun maila ez iritsi. Oso alferra da; horrela jarraitzen badu azterketa suspendituko du.

Aztergaia: suspenditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 2001-12-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh169 2021-02-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan suspenditu sarrera: Tt Arima ("Zuzen zibil hura eta proprietatia suspenditzen direla eta zuzen naturalak, ius naturale, eramaiten diala abantailla"), Xarlem ("Zure jüjamentia / izan dadin süspenditu, / idolen ordari Jesüs / behar düzü adoratü"), CartAnd ("Suspenditu dezula suskripzioa"). // suspenditu 1. Suspender(se). Zuzen zibil hura eta proprietatia suspenditzen direla eta zuzen naturalak, ius naturale, eramaiten diala abantailla. Tt Arima 97. Zure jüjamentia / izan dadin süspenditu, / idolen ordari Jesüs / behar düzü adoratü. Xarlem 687. Suspenditu dezula suskripzioa. CartAnd 389. En DFrec hay 12 ejs. 2. Suspender (un examen, una asignatura, un curso...). Irugarrengoa suspenditu Garagarrillean, eta Agorrean aprobatu zuan. JAzpiroz 218. Lenengo arrankian ei zan suspenditzeko arriskurik aundiena. Gerrika 163.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

suspenditu 17: M. Kaltzakorta 2 ("Zer egingo dute zure semeek Gizartean? Suspenditu egingo dute", "Aprobatuta dauzkadan gaiak, suspendituta dauzkadanak bezain inportanteak dira"), VozEusk 1984 ("Garbi utzi nahi dizuegu baita ere, tiraketa astebete atzeratzeak [euria zela eta], preparaturik genduzkan ekintzak suspenditzea suposatu digula"), EHAA 1986 4 (adib.: "Zigor prozedimenduren bat dela eta, aldibaterako, bere egitekoetarako suspenditua izan dadinean"), Hemen 1987 ("Bestalde, gaurko iragarrita zegoen kontzertua suspenditu egin da irakasleen greba dela eta"), P. Iparragirre ("Frantzes estatua, esatebaterako, gatazka suspenditzen saiatu da"), A. Lertxundi ("Bakarra suspenditu didate"), Egin 1989 ("Asto lasterketa astear zegoenenan, izugarrizko txaparrada jausi zen eta ibilbide osoa urez beteta gelditu zela ta, suspenditu egin zen karrera"), J.R. Etxebarria ("Zure ustean, zibilizatua da epaileak suspendituriko hauteskunde sindikalak inposatzea"), J. Gabilondo 2 (adib.: "Testuak, zerbait egitekotan, irakurlearen atentzioa suspenditu egiten du eta suspentsio horretan ahalik eta luzeen eutsi"), Elexp Alpe ("EGAko nere ikasle suspendituekin akordatu naiz"), Napartheid 1996 ("Ez dakit, baina... nire ustez suspenditu egin zen lehiaketa taldeak aurkeztu ez zirelako"), A. Aldekoa ("Eta, espero zen bezala, Matematikak eta Fisika eta Kimika suspenditu nituen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

suspenditu : DFrec 12, AB38 1, AB50 1, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

suspenditu : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

suspenditu 183 [‘eten, bertan behera utzi’ eta ‘ azterketa bat ez gainditzea’ dira ohiko adierak]: Aizu (“akaso EGA azterketa enegarrenez suspenditu duten frustratuen elkarteren bateko B kontabilitateko gai nagusia izango da”), Argia 18 (“Lehenbizi, Greziak erreskatearen baldintzei ezezkoa ematen die eta ordainketak suspenditzen ditu: huts egiten du”, “Ezen, gurean, Omiasaindu eta Eguberriko oporren kari, frantses kate publiko erregionalaren "Hego mendebaldea" deitu eremuan, France 3 Euskal Herri bezalako beste hamabi albistegi lokalak suspendituko baitituzte”, “Oraingoz, Kongresuko presidenteak suspenditu du botazioa, nahiz eta seguruenik foiletoiak aurrera jarraituko duen atal berriekin”), Berria 14 (“Ez dakit azterketa gainditu edo suspenditu zuen”, “Apirilaren 29 honetan sei urte bete dira espainiar poliziak Udalbiltzak Astigarragan, Iruñean eta Bilbon zituen egoitzetan sartu zirenetik eta Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Euskal Herriak garai modernoan ezagutu duen lehen Instituzio Nazionala suspenditzea erabaki zuenetik”), DiarioVasco 13 (“Gainera ez dugu ahaztu behar, hile honen amaieran, Iaz eguraldi txarra zela eta suspenditutako 2010ko Gipuzkoako Errebote Txapelketako Finala jokatu beharko dutela Billabonako Behar Zanaren gazteen aurka, Billabonan”, “Egia esan, aurtengo arraun denboraldia benetan eskasa dijoa, izan ere dagoeneko 6 estropada suspenditu dira”), EiTB 64 (“Kotxeko azterketa zaukaat eta suspenditzen badiat...”, “Horrela jarraitzen badu azterketa suspendituko du. Ez du ezta bere izena idazten ere jakingo”, “Era berean, Bartzelonarekiko bi helgadi suspenditu eta beste bi atzeratu egin ziren”), Elkar 14 (“Eta ez nuen jakin zergatik ez zidaten gehiago esne opilik eman: Ainhoa azterketak suspenditzen hasi zelako, edota okinak, jada, esne opil gehiago doan eman nahi ez zielako”, “Ez nuen ordura arte hainbeste egun pasa kanpoan Markelekin, eta askotan pentsatzen nuen "eta orain edozein arrazoirengatik bidaia erdian suspenditu eta abisurik gabe etxean presentatzen baldin bada?"”), Erlea 2 (“Osorik suspenditu zioten azterketa“), Consumer 47 (“Hamarretik lauk azterketa suspenditzen dute, hori da ondorio lehenengo eta nagusia”, “Zerbitzu hori suspenditu duten erakunde bakarrak Ibercaja eta Caixa Catalunya dira, hiru kutxazainetik batean ez baitzuten zerbitzu hori ematen“), Goiena (“Gobernu zentralak marra gorri guztiak pasatu ditu. Kataluniako autogobernua suspenditu du”), Jakin (“Pablo Gurpidek a divinis suspendituta utzi zituen”), UEU 8 (“Bertsoek kontatzen dutenez, suspenditu egin zuten, baina, kazeta euskaldunean ez dut horren berririk aurkitu”, “Herriko jaiak suspenditu ala mantendu, horixe da auzia”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

suspenditu 26: Berria 4 (“Hainbat unibertsitateko arduradun mintzatu dira Lehen Lan Kontratuaren alde edo kontra, Pauekoak, adibidez, suspenditzea eskatzen du, zuk zer deritzozu?”), Bernardo Atxaga 3 (“Niregatik izan balitz, sexton geldituko zinen beste urtebete! Filosofia suspendituko nizun”), Iñaki Mendiguren (“Den-denak suspenditu ditudala esan dit!”), Joxerra Garzia 3 (“Viçenç Navarro Juanaren gaisotasuna dela eta, 2003/2004. kortsoarako hasiera ofizialaren ekitaldia suspenditzen da”), Jasone Osoro (“Filosofia eta letrak ikasten hasi zen, baina ez zuen karrera amaitu latina beti suspenditzen zuelako”), Koldo Izagirre (“Ozta ditu balkoi suspendituko bi edo hiru etxe beltz”), Jon Alonso (“Literatura suspenditu duzu!”), Karlos Zabala (“Haren eskoletara oso jende gutxi joaten zen, ikasi eta ikasi munduan beste asmorik ez zutenak eta piper egiteagatik suspendituak zeudenak”), Iban ZAldua (“Pisu berean bizi izan ziren hiru urtez, eta elkarrekin suspenditu zuten, behin baino gehiagotan, Zuzenbide Erromatarra”), Koldo Biguri (“Uzten badugu, zeren oraindik ez baita erabaki meza ematen jarraitzea onartuko diogun edo a divinis suspendituko dugun”), Fernando Rey (“Nire semea ez balitz, suspenditu eginen zuten!”), Pako Aristi (“Bonbardaketaren bezperan, autoa hartu eta Eibarren izan gintuan, pilota partiduak ikusteko asmoz, baina suspenditu egin zituan”), Pello Lizarralde (“Federicok seme zintzo bat nahiko zuen, lizeora joan eta suspenditzen ez zuena, esker onekoa eta aita izorratzen ibiltzen ez zena eraman behar zituen jantzien kontuekin, etxea mantentzea garestia baitzen eta hartara behartuta zeuden”), Joseba Sarrionandia (“Taldeko bi aurreko kurtsoa suspenditu eta hirugarrena berriz egin beharrez geratu zirela eta beren izenabizenak ez zituela aipatuko”)…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: suspender (en un examen). // EEgunk: "suspenditu h. eten, geldiarazi".

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

ez dago maileguaren premiarik, lantaldearen ustez; cf. (azterketa bat) huts egin, ez gainditu; edo (bilera bat, lan bat) eten, geldiarazi, bertan behera utzi bezalakoak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Testuinguru batzuetan oso praktikoa eta beharrezkoa. Hezk. eta Heg. markak behar ditu.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Hezk.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Ongi legoke irakaskuntzako adituen iritzia jakitea. Nik arlo horretan beharrezkoa izan daitekeela uste dut. (2009-12-03)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-09-27) Kendu lerroa.

suspense
iz. liter., zin. Film edo kontakizun batean, larritasuna sortzen duen unea edo pasartea; sentipen hori sor dezakeenaren nolakotasuna. Alberto Ladronek suspenseari eusteko iaiotasuna erakutsi du.

Aztergaia: suspense

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Liter. Zin.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ns-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "suspentse [grafia hobetsiko nuke]" (1997-03-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  Zin. laburdura erabiltzen da eta ez da jaso laburduren zerrendan.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): laburduren zerrendari Zin. gehituko zaio.

suspentsio
iz. fis., kim. Fluido batek eta bertan disolbatu gabe sakabanatuak dauden zatikiek osatzen duten nahastura. Ik. esekidura. Urre edo zilarrezko suspentsio koloidalak.

Aztergaia: suspentsio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 2001-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa, euskarazko esekidura berriarekin batera.

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

Sin. esekidura.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis., Kim.

suspergarri
adj./iz. Batez ere gauzez mintzatuz, suspertzen duena. Ik. suspertzaile. Edari suspergarria. Haragikeriaren suspergarria.

Aztergaia: suspergarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+g-.

susperraldi
iz. Suspertzea; norbait edo zerbait suspertzen den aldia. Gaitz hauetan, susperraldi horiek askotan izaten dira, baina gehienetan txarrera jotzen dute. Euskal literaturaren bigarren susperraldia.

Aztergaia: susperraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+g-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

susperrarazi, susperraraz, susperrarazten
du ad. Suspertzera behartu. Gorputza susperraraziz. Euskal antzerkia susperrarazteko.

Aztergaia: susperrarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

susperrarazi, susperraraz, susperrarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

susperrarazi, susperraraz, susperrarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-r(tu)+a-.

suspertu, susper, suspertzen
da/du ad. Moteldurik edo indargabeturik dagoena bizkortu edo indarberritu. Esnearekin zerbait suspertu zen. Eta gero zer jana emango ziela, honekin suspertuta bideari ekiteko. Gorputzaren ahultasuna suspertu. Lehenengo izualdia igaro zitzaionean suspertu zen. Erle nekatuak lanean suspertzeko jakia.

Aztergaia: suspertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Batez ere G da; 79 ager.etatik zuzper- 39 (B 8, G 30, EB 1), xuxper- 20 (G 19, EB 1), susper- 11 (G 9, IE 2); zuzpertu 25: B 5 (Erkiag Arran, Gand Elorri), G 20 (Lard, Arr GB, Ag G, Ldi BB, Or Aitork, Etxde AlosT, Etxde JJ, Ibiñ Virgil, Berron Kijote); zuzpergarri 7: B 2 (Erkiag Arran); G 5 (Ldi IL, Gazt MusIx, Etxde AlosT, Etxde JJ); zuzpergilla 1 (Gazt MusIx); zuzperraldi 2 (Etxde JJ, MEIG), zuzperrarazi 2 (Ldi IL, Or Aitork), zuzpertza(i)lle 2 (Erkiag Arran, Ldi IL); xuxpertu 11: G 10 (SMitx Aranz, Etxde JJ, Ibiñ Virgil, Salav, Basarri, Berron Kijote), EB 1 (MEIG); xuxpergarri 5 (Ldi IL, Gazt MusIx, Matx Gazt); xuxperkeria 1 (Berron Kijote), xuxperraldi 1 (Basarri); xuxperrarazi 2 (Ldi IL); suspertu 10: G 9 (Aran SIgn, Or Eus, TAg Uzt, JMB ELG, Lab EEguna); IE 1 (Mde Pr); suspertzaile 1 (Mde Pr); xuspertu 4 (Zait Sof, Ibiñ Virgil); xusperragotu (Zait Sof); xusperraldi (Zait Sof); zuspertu 1, G (Arr GB); xuzperrarazte 1 (Ldi Il).Forma bat baino gehiago darabiltenak: Ldi (xux-, xuz-, zuz-), Ibiñ (xus-, xux-, zuz-), Arr (zus-, zuz-), Or(sus-, zuz-), Etxde, Gazt, Berron, MEIG (xux-, zuz-).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

guztira 86 ager. dira (IEkorik ez); zuzper -hasiak 38 (B 5, G 5, EB 28); zuzpertu 29; zuzperdura 1, zuzpergarri 1, zuzperraldi 3, zuzpertzaile 1, zuzpertze 2; susper -formakoak 37 (B 2, G 8, EB 27): suspertu 22; suspergarri 3, suspergarritasun 1, susperraldi 3, susperrarazi 1, suspertzaile 4, suspertze 3; suzper -6: suzpergarri 1 (G); suzperraldi 4 (EB), suzpertze 1 (EB); zuspertu 1 (G); xuxpertu eta xuxpergarri, xuxperrarazi 4 (G 3, EB 1).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

suspertu :DFrec 3, AB38 2, AB50 4, Euskalterm 4, suspergarri: Euskalterm 2, susperketa: Euskalterm 3, susperraldi: AB50 1, Euskalterm 2, susperrarazle: Euskalterm 1, suspertzaile: DFrec 4, AB50 1, suspertze: Euskalterm 1; suzpertu :AB38 1; xuspertu :DFrec l; xuxpertu :DFrec 2; xuzpertu :DFrec 2; zuzpertu :DFrec 5, AB38 6, AB50 10, Euskalterm 1, zuzperdura: Euskalterm 1, zuzpergarri: DFrec 1, AB38 1, AB50 1, zuzperraldi: AB50 2, Euskalterm 2, zuzpertzaile: AB50 1, zuzpertze: DFrec 1, AB38 2, Euskalterm 1; BiblE: susper- formako 25. HiztEn :susper, suspergarri, susperketa, susperraldi, suspertu, suspertzaile, suspertze; LurE :zuzpertu, zuzpertze; eta suspertu ("ik. zuzpertu").

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

suspertu, susper, suspertzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

tradizioak zuz- formakoa agintzen du; gaur eta idatziz, paretsu dabiltza sus- eta zuz- hasiak; ahozkoan, berriz, sus- entzuten dela uste dute batzordekideek, eta Ipar.an ere ezaguna dela dio P. Xarritonek. Pisu handiko arrazoirik ez duela aitortuz, sus- formakoa hobetsi du batzordeak.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

suspertu, susper, suspertzen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1999-09-24): suspertu formaren aldeko erabakia; da formako aditza dela esango da.

suspertzaile
adj./iz. Batez ere pertsonez mintzatuz, suspertzen duena. Ik. suspergarri. Literatura mugimendu berriaren suspertzailea.

Aztergaia: suspertzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
suspertze
iz. Moteldurik edo indargabeturik dagoena bizkortzea edo indarberritzea. Sendagileen suspertze ahaleginak eta tratamenduak ez ziren nahikoa izan bost urteko haurra indarberritzeko. Petrolio garestiak Alemaniako suspertze ekonomikoa moteldu du.

Aztergaia: suspertze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

suspirio
iz. Hasperena, intziria. Ik. zizpuru. Negarrez eta suspirioz.

Aztergaia: suspirio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

suspiradun IE 2: EZ; suspira IE-R 14: EZ 8, He Gudu, MarIl, CatAe, Elsb Fram, CatR, Mdg; suspiranz G 1: Mb IArg I; suspiratu B 1: Cb CatV; suspiratsu IE 3: EZ; suspiri G 1: Bil; suspirio (eta s. egin) 27: G 15 (Mb IArg I, Cb Eg 4, AA III 2, Arr 4, Ud, Xe, Zab Gabon, Tx B I); IE 12 (Lç 11, Añ CatAN); suspiro 9: G 1 (Arr May); IE 7 (EZ Man II, Gç, CatB, CatLuz 2, Legaz, CatUlz); ZA 1 (CatSal); suspiru G 1 (Aran SIgn); zizpuru (eta asperen-z., zotiñ-z.) 33: B 29 (Añ GGero 4 [Axular-en hats-beherapen itzuliz]: "emoten ditu zizpuruak ta arrauziak", "zizpuru ta arnasa andi bat", "Arima debotoen zizpuruak", "zizpuruak, txotenak, kejak, aserreak"; Mg CO 2: "Samurtasun, negar, ta zizpurubak urteten badabe bijotz damubaz", "zizpuru ta zotin andi bat emonda"; JJMg BasEsc 3, adib.: "azaleko zizpuru batsuk egitia ez da asko damu", "azkeneengo arnasa, ta zizpurubak"; Astar II 3, adib.: "negarra, zizpuruba, zotina, eta atsakabia", "zelako negar, zelako zizpuru"; CatBus: "zure atzean gatoz negarrez ta zizpuruz"; Ur MarIl: "zizpuru andijakaz asi zan erregututen pekatarijeen bitartekuari"; AB AmaE 8, adib.: "Zizpuru egiñagaz sarri biotzetik!", "Zotin zizpuru eta auen ta negarra"; Azc PB: "matrailetan eukazan negar-anpuluak eta ezin kontau leikez beren zizpuruak"; Ag AL 3, adib.: "zizpuruz da negarrez dator", "zotiñ-zizpuruen soiñua"; Itz Azald: "agertu bear da zizpuruakaz eta negarrakaz?"; Erkiag Arran: "zizpuru eta inkesak soiñu egin dabe"; Gand Elorri: "asperen-zizpuru aizezko bat"); G 4 (Mg CC: "zizpuru ta zotin andi bat emanda"; Lard: "zizpuru bat aditu zitzaion"; Zab Gabon: "zizpuruz eta negarrez"; Gazt MusIx: "zizpuru samur batzuk entzuten dira"); zizpuruka 10: B 9 (Añ GGero 2 [Ax hats-beherapenez]: "negarrez ta zizpuruka oraziñoan dagoala", "Asiko dira negarrez, dedarrez, zizpuruka, biraoka"; CatLlo: "Zugana gagoz zizpuruka, llantu ta negar egiten dogula"; AB AmaE 2: "Pentsaurik erantzungo eutsala barreka, Antoni asi jakon baña, zizpuruka", "Zotinka, aienez, illetaz eta zizpuruka"; Azc PB 3, adib.:"ezkonbarriak ezin agur eginik zizpuruka biak", "zizpuruka ioian ta senar maitea beragaz eroian"; Ag AL: "aideak noizean beiñ zizpuruka"); G 1 (Or Mi: "oñazez ta zizpuruka yeiki zen"); zuzpirio G 1: Ag G ("Zuganako zuzpirioz ta negarrez gaude"); zuzpiru B 2: fB (adib.: "soinuba izango da nire zuzpiruba", "zerurutz zuzpiru bat egitia").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

suspiratu (eta suspiriatu) EB 7: M. Lopez 5, BAtx AstH, J. Ziganda; suspirio (eta suspiro) 8, EB (BAtx Franci, K. Navarro, A. Lertxundi, Kezkak 1987-88, I. Urbieta, P. Urkizu, M. Landa; Arti Dekam); zizpuru (eta zispuru) 12: B 4 (CristDotriñea 1921: "Zeugana gatoz gu zizpuruz, sentimentuz eta negarrez"; Jesusen: "amaika inkesa edo zizpuru larri egin ebezan"; J.G. Etxebarria: "Arrano-erpetan erbiak zizpuru / andiak emoten zituan"; A. Arruza: "zizpuru sakonaz"); G 2 (P.L. Zaloña: "nere biotzeko zispuru eta deiak"; A.A. Cardaberaz: "garraziz, lantuz eta zizpuruz gizonai deitzen diela"); EB 6 (J.L. Egireun: "Zizpuru eta aihenen artean"; I. Garmendia 3, adib.: "arnas arre eta zizpuru zuri", "Haien orroeak, haien zizpuruak"; Loti ederra 1977: "Zizpuru bat bota zuen"; P. Lizarralde: "arnasa sakonki hartu eta zizpuru bat uzten dute aidean"); zizpuruka 5: B 1 (A. Arruza: "zizpuruka hastera joian eta gogor eutsi geuntsan alkarri badaezpada"); EB 4 (Non daude pandak?: "esaten du bere golkorako zizpuruka"; D. Urbistondo: "Sinestezinezkoa! - zizpuruka"; A. Narbaiza: "Ama baino ez dut - Lottek zizpuruka"; P. Zabaleta: "Pinpi zizpuruka ari zen"); zuzpirioka EB 1 (J.M. Arzalluz: "Zuzpirioka eta haserre jarri zen"); zizpuratu EB 1: P. Zabaleta ("Jainko maitea! - zizpuratu zuen Alperrontzik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

suspirio : LurE, Euskalterm 1; zizpuru : AB38 1 (suspiro), AB50 1 (suspiro), HiztEn, LurE (hasperena); zizpuruka : DFrec 1; zizpurutu : HiztEn; zuzpirio : AB50 2 (suspiro).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

suspirio : EuskHizt (1571), Lur EG/CE eta EF/FE; zispirio : Lh DBF (eta -tu); zizpirio : Lh DBF (eta -tu); zispuru : EuskHizt (ik. zizpuru), Lh DBF (eta -tu); zizpuru : EuskHizt (1596; hasperena), HiruMila (eta zizpuru egin), ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE (suspiro) eta EF/FE, Lh DBF (eta -tu), DRA (suspiro), PMuj DVC (suspiro, sollozo, quejido); zizpuruka : EuskHizt (1828), ElhHizt, EskolaHE; zizpuratu : HiruMila (hasperen egin); zizpurutu : ElhHizt, DRA (suspirar), PMuj DVC (suspirar) // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF.

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

ik. zein erabilera duen, eta zizpuru hobestekoa ote den.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1999-09-24): "suspirio / zizpuru auziaz [...] Biei leku egitea onartu da. Hauei dagozkien aditzak hurrengorako utzi dira".

sustagarri
adj./iz. Gauzez mintzatuz, sustatzen duena. Ik. sustatzaile. Elizako gurasoen esanak, konparazio erraz, adibide bizi eta istorio sustagarriz apainduak. Izan ere, ezkontideari, hilez gero, gordetzen zaion leialtasuna bizi direnentzat ere ez ote da sustagarri eta pizgarri berri bat?

Aztergaia: sustagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
sustantibo
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, sustantibo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. substantibo].

Aztergaia: sustantibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-07-23 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sustantibo, izen.

Euskaltzaindiaren Arauak

e. substantibo.

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. substantibo.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-bst-.

sustantzia
iz. herr. Funtsa, ganora. Sustantzia gutxiko gizona.

Aztergaia: sustantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Herr.: sustantzia gutxiko gizona.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-bst-.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Herr. (cf. substantzia ).

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

sustantzia gutxiko gizona.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "substantzia [grafia hobetsiko nuke]" (1997-03-04)

 - [E302]: Argitu beharra dago zein den bakoitzaren eremua, eta adierazi zer esan nahi den sustantzia gutxiko salda edo gizona esaten dugunean. (2010-01-05)

sustapen
iz. Sustatzea. Nafarroako Gobernuaren Turismo eta Sustapen Departamentuak antolatu du lehiaketa.

Aztergaia: sustapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 2001-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Abeltzaintzaren sustapena: Fomento ganadero; Ekonomi sustapena: Promoción económica; Emakumeen Sustapen eta Elkartegintza Bulegoa: Negociado de Promoción y Asociacionismo de la Mujer; Gizarte sustapena: Promoción social; Gizarte sustapeneko arloa: Area de promoción social" / HezkAdmin: promoción / animación / dinamización.

Lantaldearen irizpideak
Atzera egiterik ez dago

epe laburrean, guztiz nagusitu da -pen osaerakoa.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-keta/-tze.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

sustatu1, susta, sustatzen
1 du ad. Zerbait edo norbait, aurrera egin dezan edo helburua lor dezan, adoretu. Ik. bultzatu 3. Zeruaz jabetzera herritar guztiak susta gaitzala zure sinesmen biziak. Liburu hau egitera gehienik sustatu nauen aita Zabalari. || Gaiztaginak eskupetik diruz sustatzen zituzten, misiolariak hilarazteko.
2 du ad. Suspertu, bizkortu. Argitzen gaitu eta fedean sustatzen. Amodio santuak sustatu zuen Magdalenaren bihotza.
sustatu2, susta, sustatzen
da/du ad. Heg. herr. Ikaratu, beldurtu.
sustatzaile
1 adj./iz. Pertsonez mintzatuz, sustatzen duena. Ik. sustagarri. Euskaltzalea, hots, euskararen sustatzailea. Apaizaren sustatzaileetarik bat izan zen Donibaneko auzapeza, Goienetxe zena. Lege horien sustatzaileak gelditu dira isilik.
2 iz. merkat. Zerbait sustatzen, finantzatzen eta kudeatzen duen pertsona edo enpresa. Ik. promotore. Arabako Errioxa bezala, Nafarroako Erribera ere golf zelaien eta urbanizazioen sustatzaileen erakargarri bilakatu da. Metallicak eta Iron Maidenek ere joko dute Bilbao Live BBK Festivalen, erakunde antolatzaileek, Last Tour International kontzertu sustatzaileak eta Bilboko Udalak aurreratu dutenez.

Aztergaia: sustatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
sustatze
iz. sustatu aditzari dagokion ekintza. Sustatze lan guztia udalen esku utzi nahi dela salatu dute.

Aztergaia: sustatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

sustengatu, sustenga, sustengatzen
du ad. Ipar. Sostengatu.

Aztergaia: sustengatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1996-07-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazio-oharrak s.u. sostengatu.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. sostengatu.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

sustengatu, sustenga, sustengatzen.

Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. sostengatu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "sostengatu [grafia hobetsiko nuke]" (1997-03-04)

sustengu
iz. Ipar. Sostengua.

Aztergaia: sustengu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-12 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "sustengu, sustengatu (†  sostengu, †  sostengatu)".

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. sostengu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

susto
iz. Heg. herr. Ikara, beldurra.

Aztergaia: susto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

susto hartu/eman -a gabeko argirik ez da jaso OEH-EEBS corpusetan.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

19 aldiz jaso da: B 4 (fB, AB AmaE 3); G 15 (Cb Eg III 5, Xe, Arr GB, Arrantz, Noe, EusJok II, And AUzta, Uzt Sas); aditz-esapideak dira: sustoa artu G 4 (Cb Eg III, Noe, Uzt Sas, And AUzta); sustoa eman (emon) 3 (fB Ic II; EusJok II, Uzt Sas); susto(a) hartu zalantzazko 1 (Arrantz).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

14 aldiz agertu da: G 1 (I. Atxukarro), EB 13; aditz-esapideotan: sustoa eman 3 (J. Azurmendi, A. Lertxundi, Egin); sustoa hartu 5 (Elgoibarko Euskara Mintegia, M. Aizpurua, M. Onaindia, Tom Sawyer..., Zabalik); sustoa pasa 1 (E. Etxebarren).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

susto : DFrec 5, AB38 2, AB50 6, HiztEn, LurE, Euskalterm 1; sustatu : Euskalterm 1; susto hartu : AB38 1; sustoa eman : Euskalterm 1; sustoa hartu : Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. Herr. h. ikara, beldur / AS: sustoa eman, sustoa hartu.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Lgart. Ik. ikara, izialdura, etab.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

susto(a) eman, susto(a) hartu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Lgart. agian; izualdi erabili izan dugu aspaldian, eta erabiltzen" (1997-01-21)

 - [A204]: Hegoaldea marka? Ala Gip. Bizk.? Nafarroan, bai? Gurean (herrian) inondik inora ez… Beharrezkoa da? Dena dela susto = beldur? Ez dut uste. Gurean susto = ikari (Leitzan ikarari). (2009-12-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: horren ordez ikara eta izialdura hobetsi dira. Beharbada erabilera orokorreko beste bat hobestea egokia litzateke.

 - Erabakia: BAgiria (1999-09-24): onartu egin da: susto Heg. Herr. h. ikara, beldur.

sustoa eman
ad.-lok. Ik. beldurtu. Susto handia eman dit. Hau sustoa eman didazuna.

Aztergaia: sustoa eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. supra.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a/-ø.

sustoa hartu
ad.-lok. Ik. beldurtu. Hartu zuen sustoarekin atera zuen garrasi ikaragarri bat.

Aztergaia: sustoa hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Txostena

Ik. supra.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu: -a/-ø.

sustrai
1 iz. Landareetan, zurtoinaren aurkako noranzkoan hazten den zatia, berez lurpekoa, elikagaiak hartzeko eta lurrari lotzeko balio duena. Ik. erro; zain1. Sustrai sendoak, sakonak. Sustraiak egin artean. Sustrai eta belarrak janez. Gernikako arbola iharraren sustraiak sator batek jan omen zituen. || San Agustinengan dute sustrai ageria edo ezkutua geroko landare luze-zabal anitzek.
2 iz. Oinarria, zimendua; jatorria, iturburua. Euskara komun hura, egungo euskalkien sustrai bakarra zena. A, ebaki banu lehenengoan harako bekatuen sustraia! Hona nire larritasunaren sustraia. Ezbehar askoren sustraia. Gertakarien azken sustraia behar dugu bilatu. Aldi igaroan baititu sustraiak orainak eta geroak. Euskal sustraizko egitura. Ezin naiteke zalantzan has Europari buruz, nire sustrai guztiak Europan baititut.

Aztergaia: sustrai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

erro, zain, sustrai.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "(iturri, arrasto, oinarri) "Eta gero ekin genion kantu-lanari gai librean, baiña egunari zegokion sustrairik galdu gabe" (Manuel Lasarte). "Aspaldiko kontu zaarretan sartu naiz sustrai zuzenak eman aal izateko" (Manuel Lasarte). "Erri ontan bi etxe zarrenak zein diran sustraia bada: Iturriotz'ko Garbuno eta Ergoien'go Pagoaga" (Manuel Lasarte). "Eta nik ikusi edo sustraitik ikasi ez dedanik ezin nezake esan iñolako moduz" (Manuel Lasarte)" (2009-10-23)

sustraiak egin
1 ad.-lok. Sustraitu, lurrari sustraien bidez atxiki. Ik. erroak egin. Landare berri bat ipintzen denean, sustraiak egin, lurrean indarra hartu eta hazi artean, urarekin laguntzen zaion bezala.
2 ad.-lok. Sustraitu, sakon eta irmoki finkatu. Urteek aurrera egin ahala, izua areagotu egin zitzaion, sustraiak egin zituen haren bihotz barrenean.

Aztergaia: sustraiak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUSTRAIAK EGIN. "Arraigar" Lar. Mundu guzian dago [euskara] / sustraiak egiña, / itzegin oi zalako / bera txit anziña. Izt Po 143. Landare berri bat ipintzen danean, sustraiak egin, lurrean indarra artu eta azi artean, erregatzen edo urarekin laguntzen zaion bezala. Lard 477.

def: sustraitu, sustrai/sustraitu, sustraitzen 1 da/du ad. Sustraiak egin, lurrari sustraien bidez atxiki. Ik. errotu. Paradisuan sustraitu den zuhaitza. // belaunketa iz. Bot. Landareak ugaltzeko teknika, zurtoinaren edo kimu baten zati bat, landaretik erauzi gabe eta punta kanpoan utzirik, lur azpian sartzean datzana, lurpeko zatiak sustraiak egin ditzan eta landare berri bat sor dezan. Landare igokari edo herrestariak ugaltzeko erabiltzen da belaunketa. //hartu 30 du ad. (nor osagarririk gabe). Landareez mintzatuz, sustraitu, sustraiak egin. Hiru pago landare sartu nituen eta batek bakarrik hartu du. /// adib: sustrai 1 iz. Landareetan, zurtoinaren aurkako noranzkoan hazten den zatia, berez lurpekoa, elikagaiak hartzeko eta lurrari lotzeko balio duena. Ik. erro; zain1. Sustrai sendoak, sakonak. Sustraiak egin artean. Sustrai eta belarrak janez. Sustraitik atera. Gernikako arbola iharraren sustraiak sator batek jan omen zituen. || San Agustinengan dute sustrai ageria edo ezkutua geroko landare luze-zabal anitzek.

sustraiak egin 3: Elkar (“Ez zeukan apaingarri askorik: soila zen, baina gotorra eta kareharri ederrez eraikia; teilatua ez zegoen batere egoera onean: teila asko pitzaturik zeuden eta zirrikituetan haizeak ekarritako lur sokiltxoetan sustraiak eginak zituzten landare ugarik arra bi gora egiten zuten; txoriek ere txitatze aroan habia-leku gisa erabilia bide zuten teilatu hura, han-hor-hemen zeuden habia puska zaharrek salatzen zutenez”), Erlea 2 (“Gertuagotik begiratuz, pikondo txiki baina indartsu batek zuhaitz handiago¬aren adar zabalen artean nolabait ere sustraiak egin zituela ikusi nuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sustraiak egin 2: Koro Navarro (“Broadwayko goiko parte honetan, azken urteotan, oso etxe gutxi eraiki da, eta irudipena dut sustraiak egin ditudala hemen”), Felipe Juaristi (“Urteak aurrera ahala, izua areagotu egin zitzaion, sustraiak egin zituen haren bihotz barrenean”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da automatikoa, eta azpisarrera gisa jasotzea komeni da, erroak egin bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sustrai sarreran.

sustraigabe
adj. Sustrairik ez duena. Horiek dira beldur sustraigabeak eta aienatu behar direnak. Ipuin barregarri eta sustraigabeak (Ik. funsgabe).

Aztergaia: sustraigabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

sustraitik
1 adb. Sustrai eta guzti; sustraia dagoen lekutik. Ik. errotik. Arbolak sustraitik aterako ditu. Ez zituen atera ileak sustraitik.
2 adb. Barne-barnetik; jatorritik. Bihotzaren erdian gordeta daukagun gaiztakeria sustraitik ateratzeko. Osatzeko sustraitik arimako gaitzak. Herria hondatzen zuen izurritea sustraitik kendu omen zuen.
Loturak

Aztergaia: sustraitik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: SUSTRAITIK (Lar, Añ; sustraietik Lar). (Arrancar, quitar, etc.) de raíz (sentidos prop. y fig.). "(De) raíz", "(de) cuajo", "acercén, de raíz" Lar. "Arrancar de raíz, errotik, sustraietik atera" Ib. "Destroncar, ondotik jo, sustraitik ebagi" Añ. v. ERROTIK. Usadio ori sustraietik ebaki edo ateratzeko. Cb Eg III 387. Oneik eragozteko, artu eben bidia izan zan orpotik eta sustraitik kentzeia onerian matrimonio zatarrak. msOñ 235v. Kenduko gendukez sustraiti oitura edo kostunbre zar ta gaistuenak. CrIc 60. Baña egun gitxiren buruban balzituten da [arpegija], jaijoten da bizarra, sustraiti atera ez zalako. Mg CO 80. Eztaukenak biotzik ateretako okasiñoak sustraitik. Añ LoraS 29. Sustraiti duda guztiak, ta atxekija guztiak pekatarijari kenduteko. fB Ic II 242. [Eztakije] mendijak sustraitik urten ete dabeen ala ez, ez lu-ikararen bat izan ete dan ala ez. Astar II X. [Ekandu txar ori] sustraitik atera eta kenduteko. Itz Azald 89. Gizartea gexorik daukan gaitz au, uskurtz edo erlejiñoak baño beste ezek sustraitik ezin atara dagike-ta. Eguzk GizAuz 186. Zelataldijak zuztraitik kenduta. EAEg 9-10-1936, 7. Bidegabekeri oiek sustraitik aterako badira. Ib. 14-2-1937, 1066. Erria ondatzen zuen izurritea zustraitik kendu omen zuen. Zait Plat 76. Etzituan athera ileak sustraitik. Osk Kurl 178. Ola au sustraitik atera ta aidean zear joango litzake. NEtx LBB 165. Olango aserre-bidea sustrai ta asieratik kentzea. Ag Kr 172. (Con reduplicación intensiva). Desonestidadeko griña zikiñ lotsagabeak sustrai sustraitik atera ta kendu arte. Aran SIgn 81. (Lar, Añ). Totalmente, radicalmente. "Originalmente, radicalmente, jatorriz, [...] sustraitik" Lar y Añ. Osatuteko sustraitik arimako gatxak. JJMg BasEsc 79. Oraindino ezpadira / sustraiti zuzendu, / betoz, ze bakit zelan / erlastarrak kendu. Azc PB 260. Gure amorrai ederrak sustraitik jango dituela. Muj PAm 45. Zaingoaren eralguntza sustraitik eraberritu bearrean gera. EAEg 6-4-1937, 1443. (G-azp ap. Gte Erd; Añ, H). "Apear alguna dificultad, sustraitik jakin, ezagutu" Añ. "Sustraitik gauzak jakin nai, vouloir savoir les choses par la racine, par le fond" H. "Sustraitik jakin bearko litzake (G-azp)" Gte Erd 269. Ameriketako berriak sustraitik jakin ditzan. Muj PAm 45. Gauza guztik sustraitik jakitea. JAIraz Bizia 92. Nik esango deutsudaz gauzaak sustrai ta ondo ondoti. Mg PAb 138.

def: [s.u. erro] errotik adb. Sustraietatik, sustraitik; sakonki, barnetik. Zuhaitz eta etxeak errotik ateraz. Erlijioa errotik ateratzeko. Euskal Herria eta Bidarrai errotik maite zituen. Errotik garaitu behar diren gaitzak. Euskara errotik aski ontsa ezin ikasiz. Gizonen jaidura tzar guztiak errotik gaitzesten. // [s.u. ipurdi] ipurditik atera, erauzi Sustraitik atera, erauzi. Zuhaitzik lerdenenak ipurditik atera beharrean. Aterako nuen nik ipurditik Anbotoko harkaitza bera ere. || Benitok etxea ipurditik ateratzen zuen horrelakoetan, baina ordu pare baterako haren trumoiak baretzen ziren. Etxea ipurditik atera beharrean arrantzaka. // agabe iz. Mexikoko landarea, sustraitik ateratzen diren hosto handi, luze, mamitsu eta arantzadunak dituena, zuntza ateratzeko edo tekila egiteko erabiltzen dena (Agave sp.). // aldakaitz iz. Sustraitik jaiotzen den kimua. Ik. puja. /// adib: sustrai 1 iz. Landareetan, zurtoinaren aurkako noranzkoan hazten den zatia, berez lurpekoa, elikagaiak hartzeko eta lurrari lotzeko balio duena. Ik. erro; zain1. Sustrai sendoak, sakonak. Sustraiak egin artean. Sustrai eta belarrak janez. Sustraitik atera. Gernikako arbola iharraren sustraiak sator batek jan omen zituen. || San Agustinengan dute sustrai ageria edo ezkutua geroko landare luze-zabal anitzek. // [s.u. bizar] bizarra kendu Ik. bizarra egin. Bizargileak apaintzen du aurpegia, bizarra kenduta; baina egun gutxiren buruan belzten da, jaiotzen da bizarra, sustraitik atera ez zelako.

sustraitik 46: Elkar 4 (“Gezur horiek sustraitik erauzten ditugunean egiarekin geratuko gara”), Consumer (“Depilagailu elektrikoa, biloa sustraitik erauzten duen aparatua da, abiada bizian jiraka doazen pintzak ilea heldu eta ateratzen duen mekanismoa baitauka buruan“), Berria (“Urakanen Zentro Nazionaleko txostenaren arabera- zuhaitzak sustraitik atera, argindar posteak bota eta eraikin ugari teilaturik gabe laga zituzten”), EiTB (“ELAk sustraitik arazoa gainditzeko eta legedia bete dezatela eskatu die erakundeei eta enpresei”), Jakin (“Eta sustraitik egoera politikoa aldatu gabe euskarak jai zuela ikusirik, borroka politikoari heldu zioten”), Karmel (“Ekaitz zikin batek zaituzure sustraitik kendu,bainan loreak ezingo duetxetik urrun distiratu”), Laneki (“sustraitik ateratzea”), DiarioVasco (“Era horretan, 48 bat landare sustraitik aterako dira eta gainerako guztiak errotik moztuko dira”), UEU (“Ezker-eskuin ardatza ordezkatzen ari dena eremu politiko ideologiko dimentsio aniztasun eta sailkatua da, alderdi politikoak sustraitik aldaraziz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

sustraitik : Berria (“Familia argazkia sustraitik apurtuko duen istripu batek irauliko ditu tupustean rol guztiak”), Elizen arteko Biblia 7 (“Ez da ahalmen edo jendetza handirik beharko sustraitik ateratzeko!”), Iñaki Mendiguren (“Japonia izan zen errusiarren ahalegin hori sustraitik moztu zuena 1904-5ean erruso-japoniar gerra erabakigarrian.”), Agustin Otsoa (“Zuhaitz lehorra sustraitik atera zuten, baina errespetu handiz, eta ez zuten erre: Rath Dinenera eraman eta bertan utzi zuten, isilean atseden har zezan”), Juan Garzia (“Eta hura sustraitik ateratzeko, gogorra eta gupidagabea izan beharra zagok”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa, errotik bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sustrai sarreran.

sustraitsu
adj. Sustrai asko duena. Gurari sendo eta sustraitsuak.

Aztergaia: sustraitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

sustraitu, sustrai/sustraitu, sustraitzen
1 da/du ad. Sustraiak egin, lurrari sustraien bidez atxiki. Ik. errotu. Paradisuan sustraitu den zuhaitza.
2 da/du ad. Sakon eta irmoki finkatu. Euskal Herria, euskaldunen hizkuntzan landatua eta sustraitua, suharki maite zuen. Urteetan bekatuan gogortu eta sustraitu direnak.

Aztergaia: sustraitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

sustraitu, sustrai(tu), sustraitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

sustraitu, sustrai(tu), sustraitzen.

sustraitze
iz. sustraitu aditzari dagokion ekintza. Eskusoinuaren zabalkunde arin eta sustraitze azkarraren arrazoiak agerikoak dira.

Aztergaia: sustraitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

sustut
adb. Ipar. beh. Batez ere. Guk gailurrera heldu nahi dugu, baina, sustut, osorik jautsi nahi dugu gero.

Aztergaia: sustut

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "†  sustut e. zehazki".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Zub. eta Am.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

batez ere.

sutan
1 adb. Suak harturik, erretzen. Ik. sutan egon; sutan jarri. Sutan ezarri zuten komentua. Zerua sutan ikusi zuen. Belarriak gorri, masailak sutan.
2 adb. Haserre bizian. Gobernaria sutan zen eta errabiarik handienean.
Loturak

Aztergaia: sutan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Heg.: urrea su(r)tan garbiago egiten da.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

su sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

eltzea surtan (nahiz suan) jarri du amak; ikatza surtara (nahiz sura) bota du; eltzea surtatik (nahiz sutik) atera du. Cf. sutan .

sutan egon
1 da ad.-lok. Suak harturik egon, sugarretan egon. Basoa sutan dago. Infernua da leize bat beti sutan dagoena.
2 da ad.-lok. Pertsonez mintzatuz, haserre bizian egon. Sutan dago eta sakon hartu du arnasa, ez lehertzeko. Sutan nago, harpa jo didala sentitzen dut; zer uste du?
3 da ad.-lok. Liskarrez eta kidekoez mintzatuz, bizi-bizi egon. Gure artean sutan dauden ezin konta ahala istilu. Lehenbiziko Karlista Gerratea sutan zegoelarik.

Aztergaia: sutan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1996-07-23 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

izeki, sutan egon.

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera bat baino gehiago du, eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa su eta egon sarreretan.

sutan jarri
da/du ad.-lok. Pertsonez mintzatuz, haserre bizian jarri. Sutan jarri zen gure gizona. Gogoratu hutsarekin sutan jartzen naiz. Gertakari horrek sutan jarri zituen gehiengo musulmana duten herrialdeetako bizilagunak.

Aztergaia: sutan jarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2001-12-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

surtan jarri (eta surtan iarri) 3: Xe 2 (adib.: "umilla ta dulzea, / surtan jarri ta ezagutzen dek / nolakua dan eltzea"), Ibiñ Virgil ("Beresi osoa surtan iartzen du"); sutan jarri (eta s. iarri, s. yarri, sütan jarri) 16: Mst 2 (adib.: "Bena nahi eztien bezala heltzen badira, berahala sütan jarten dira"), Dv LEd ("Eskarnio eta irainak erauntsiaka jausten dira zure gainera, oi Jesus amultsua, eta zu etzare sutan jartzen"), Zby ("Soldadu uzkurrenak sutan jartzen zaizko"), Jnn SBi ("Bainan sutan jarri orde Juduentzat, eman dezagun ongi gure gogoari, guk dugula kondenatu Jesus Jauna hiltzera"), Or 2 (adib.: "Ire besarkak ene pentsamendua sutan yarri duela ez dakin?"), TAg Uzt ("Labea bezela, sutan jarri zioten buru-barnea"), Alz Burr ("Gogoratu utsarekin sutan jartzen naiz"), Munita ("Zuaizti ori sutan jarri zan gau batean"), MEIG ("Honen eraginak, gizaldi zaharretako grina-haizeak esnatzen eta sutan jartzen bai ditu"), Erkiag BatB ("Iru edo lau automobil sutan jarri, gasoliñaz igurtzirik"), NEtx LBB 2 (adib.: "Pako sutan jarri zan aldaketa ori irakurri zuanean"), Berron Kijote 2 (adib.: "Ez zioten geiagorik esan nai izan biok, ikusi bait-zuten sutan jarri zala aserretu-ta").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

sutan jarri (eta sütan jarri) 15: L. Dorronsoro ("eltzea sutan jarri"), J. Artaraz ("Yogur potoko ura ontzi batetara bota eta sutan jarri irakiten hasi arte"), X. Galarreta ("Eta sukaldari beltza altxatu, eta zartaginan jarri zituen sutan"), Casve Ibañeta ("Uskaldünen odola zen ordin sütan jarririk"), Fisika 1990 ("Patatak egosteko eltzea sutan jartzen dugunean, nola berotzen da ura?"), J.A. Arrieta ("Etxe bat sutan jartzen bazen, eliza dorreko dangak herritarrak esnatzen zituen"), I. Oñatibia ("Tximista batek sutan jarri zituan iru masta-emborrak"), I. Unzurrunzaga ("Bocageren aurka sutan jarri nintzen; etorriarazi nuen"), J.M. Mendizabal ("Sutan jartzen da"), E. Agirre ("Barrutik halako berotasun bat igarri du Ainhoak bururaino igotzen, aurpegia sutan jarri diona"), Garm ("Lan hau neketsua zenez, sailak sutan jartzen zituzten"), J.M. Irigoien ("Eguzkiak basoa sutan du jarri"), U. Ruiz (zerrenda batean: "sutan jarri"), Elexp Krabelina ("Eltzea sutan jarri eta agur, eta hor konpon Marianton"), H. Etxeberria ("Halako gauza txikiek jartzen naute ni sutan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

sutan jarri : DFrec 5 (ZArg 2, Deia 1, Egin 1, J.A. Arana 1), AB50 1, HiztEn - LurE (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

sutan jarri : EuskHizt - EskolaHE (adib. gisa), Lur EF/FE (AS), PMuj DVC (adib. gisa); surtan jarri : ElhHizt (adib. gisa); suan jarri : HiruMila (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Lantaldearen irizpideak
Beste sarrera batean argitzekoa

adibide gisa eskainia du arauak, sutan azpisarreran.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera bat baino gehiago du, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jarri: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa su eta jarri sarreretan.

sutauts
iz. Bolbora. Itsasontzia sutautsez leherrarazi zuten. Sutauts pixka bat errez.

Aztergaia: sutauts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'bolbora'.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hauts.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

bolbora.

sute
iz. Kalteak eragiten dituen su handia. Sute ikaragarri batek irentsi zuen baserria. Basoak kiskaltzen dituzten suteak.

Aztergaia: sute

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-te.

sutegi
1 iz. Errementariaren lantegian, landu behar diren burdina edo kidekoak goritzen diren labe irekia, gehienetan hauspoduna; labe hori dagoen lantegia. Sutegia eta ingudea. Sutegiko hauspoak, mailuak. Sutegian goritutako burdina. Sutegiko atean. Burdinola horietaz landara badira Gipuzkoan laurehun sutegi bezalatsu eta sutegi horietako bakoitzak behar du lanegun guztietan zama eta laurden ikatz.
2 iz. Sutondoa, supazterra. Gar biziek txinpartak zerabiltzaten sutegian, alai eta zalapartari.

Esaera zaharrak

Giltzak gerrian, orak sutegian.

Aztergaia: sutegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

sutegi, errementaldegi.

Jatorrizko forma

butano sutegiak; gas-sutegi; ikatz-sutegiak; sutegi elektriko.

sutik
1 adb. (Ezkerrean determinatzaile bat hartzen duela). Sodomako sutik salbatzera.
2 adb. Ipar. eta naf. Sua dagoen lekutik. Ik. sutatik. Atera itzazu gaztaina horiek sutik.
Loturak

Aztergaia: sutik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar. eta Naf.

sutondo
iz. Etxeetan, eta, bereziki, baserrietan, beheko sua dagoen tokia. Ik. supazter. Goxoa ohi duk etxeko sutondoa. Neguko gau luzeetan sutondoan bildurik. Sutondoko zizeiluan eserita. Hiru eltze sutondoan.

Aztergaia: sutondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
sutopil
iz. Errauts azpian erretzen den gari irinezko opila. Sutopilak jan.

Aztergaia: sutopil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-opil.

sutsu
1 adj. Pertsonez mintzatuz, erraz haserretzen, berotzen edo sutzen dena. Gizon harro, sutsu eta haserrekor batek.
2 adj. Kartsua, lehia biziz betea. Euskaltzale sutsua eta euskal idazle trebeen eredua. Gogo bizia eta nahi sutsua. Grina sutsuak. Geroago ikasi dut gizonen hitz sutsuek, gora-goraka garraren irudiko dabiltzanek, ez dutela zer ikusi askorik gertakizunekin.

Aztergaia: sutsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

sutsuki
adb. Kemen eta adore handiz, bulartsu; kartsuki. Euskaldunak, lehenagoko karlista gerrateetan, sutsuki eta gizonki borrokatu ziren. Non dago hain sutsuki defendatzen zenuen hura?

Aztergaia: sutsuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 2001-12-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2012-05-30): sutsuki 30: Berria 20, EiTB 4, Argia 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: sutsuki 92: Berria 23, Jose Morales 15, Imanol Unzurrunzaga 10, Elena Touyarou 3, Joan Mari Irigoien 4, Xabier Montoia 2, Urtzi Urrutikoetxea 3, Joan Mari Lekuona 2, Patxi Zubizarreta 4, Iñaki Mendiguren 3, Julen Gabiria 2, Itxaro Borda 3, Filosofiako gida 2, Agustin Otsoa, Pello Salaburu, Joxemari Iturralde, Anjel Lertxundi, Monika Etxebarria, Joanes Urkixo, Mikel Hernandez Abaitua, Jokin Urain, Luis Elberdin, Xabier Paya, Pako Aristi, Aingeru Epaltza, Bego Montorio, J.M. Olaizola, Alberto Ladron de Arana, Iñaki Heras.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ki osaerako librea.

Mailegu baztertzekoa da, adiera asko edo ilunekoa baita

Eratorri-konposatu berria, oso hedatua da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

sutu, su/sutu, sutzen
1 da/du ad. Su hartu, su eman. Ik. piztu 1. Kandela bat sutu zuen. Kanoiak, duen karga sutzen zaionean, botatzen du hogeita lau librako bala legoa erdi. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Txingarrak zerizkion hodei sutua.
2 da/du ad. Biziki haserretu. Ik. sumindu. Hau aditzean sutzen zen Nikolas. Eskularru leunez tratatu ditut, maiz aski, suturik ez nengoenean, zenbait pertsona eta zenbait pentsabide.
Azpisarrerak

Aztergaia: sutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1996-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

sutu, su(tu), sutzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

sutu, su(tu), sutzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "(piztu zigarroa, purua) "Puruak sutu ta bapo lanerako (bertsotarako)" (Manuel Lasarte). "Nik zigarro bat sutu ta erre ordurako" (Manuel Lasarte)" (2009-10-23)

sutura
iz. med. Zauri edo ebaki baten bi aldeak lotzeko egiten den jostura. Zer abantaila dituzte sutura metalikoek?

Aztergaia: sutura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh51 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

LB: 51; ETC: 119.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: sutura iz. (Anat.) sutura; Adorez: sutura 1 (Med.) jostura, sutura. 2 (Anat.) giltzadura, sutura; Labayru: sutura 1 iz. Anat. sutura; NolaErran: 0. / Euskalterm: sutura, jostura (Med. TN da).

Erdaretako formak

es sutura / fr suture: Elhuyar: 1 (Anat.) sutura; 2 (Med.) jostura / Adorez: 1 (Med.) jostura, sutura; 2 (Anat.) giltzadura, sutura / Labayru: 1 (Anat.) sutura; 2 (Med.) jostura, josketa / NolaErran; (Anat., Med., Bot.), jostura, jostüra; point de suture: jostura puntu.

Bestelakoak

jostura iz. Ehunezko, larruzko edo kideko bi atal batzen dituen puntada segida jarraitua. Josturarik gabeko jantzi luzea. Zakuak zuen jostura batetik. Jostura askatzeko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa medikuntzaren eremurako.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Med.

sutzaile
adj. Sutzen duena. Oi gurutze gorria, ene sutzailea, ene azken negarren lekuko maitea!

Aztergaia: sutzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
sutzar
iz. adkor. Su handia. Zatoz, Bergara, Eibar, Arrasate, Beasain, Soraluzeko burdinoletara, hango sutzarrak, hango lan zarata!

Aztergaia: sutzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

suvatar
1 adj. Suvakoa, Suvari dagokiona. Suvatar arrantzalea.
2 iz. Suvako herritarra.

Aztergaia: suvatar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

suzedaneo
adj./iz. Gai batez edo elikagai batez mintzatuz, beste baten antzeko ezaugarriak dituenez, kalitate gutxiagokoa izanik ere, hura ordezka dezakeena. Ik. ordezko. Kabiarraren suzedaneoak bakailao, izokin, korrokoi, bisigu eta beste hainbat arrainen arrabak dira.

Aztergaia: suzedaneo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-03-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): suzedaneo 44: Consumer 31 (“kafearen suzedaneo, angula suzedaneo”), Berria 5, Argia 8.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: suzedaneo 14: Berria 3, Iñaki Segurola 5, Anjel Lertxundi, Joan Mari Irigoien, Edorta Agirre, Karlos Linazasoro, Jose Azurmendi, Joxe Austin Arrieta.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: suzedaneo (ordezko sinonimoarekin) [es sucedáneo; fr succédané; en succedaneum, substitute].

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu suzedaneo formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es sucedáneo / fr succédané: Elhuyar: ordezko, suzedaneo / NolaErran: ordeko / Zehazki: ordezko / Labayru: orde(z)ko, suzedaneo / Adorez5000: ordezko, ordezkagarri; y beben gasolina como sucedáneo del alcohol: eta gasolina edaten dute alkoholaren ordezko.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa, ez duelako testuinguru guztietarako balio erabilitako ordezko formak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adj.

Forma baten adiera(k)

‘ordezkoa’.

suziri
1 iz. Barnean erretzen den erregaiaren gasek bulkaturik higitzen den jaurtigaia. Lehen Sputnik-a orbitan jarri zuen Vostock suziria.
2 iz. Airean gora igorri eta eztanda egiten duen indar gutxiko jaurtigai ziriduna. Ik. bolandera; txapligu. Alkate jauna suziriak pizten hasi zen. Suziri hotsak esnatu nau.

Aztergaia: suziri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ziri.

suzko
1 adj. Suzko ibaiak. Mundua suzko esfera bat zela iruditu zitzaidan.
2 adj. Sutsua, kartsua. Barriolak, irabazteko, Iberokoaren suzko hasierari eutsi beharko dio.
Loturak

Aztergaia: suzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 2001-12-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-07-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH

LBeh (2012-05-30): suzko 92: Berria 26, EiTB 50, Argia 12, Diario Vasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: suzko (suzko zaldi, gezi, harresi) 364: Berria 42, Herria 37, Elizen arteko Biblia 21, Agustin Otsoa 20, Asisko Frantzizko 15, Joan Mari Irigoien 13, Josu Zabaleta 16, Koro Navarro 10, Xabier Amuriza 8, Iñaki Segurola 7, Juan Garzia 5, Edorta Jimenez 5, Xabier Kintana 5, Fernando Rey 5, Aitor Arana 5, Michel Oronoz 5, Pello Zabala 5, Jose Morales 5, Felipe Juaristi 4, Karlos Linazasoro 8, Monika Etxebarria 4, Jose Antonio Mujika 3, Joanes Urkixo 3, Karlos Zabala 3, Joseba Sarrionandia 3, Pello Lizarralde 3, Lopez de Arana 3, Iñaki Iñurrieta 3, Alberto Ladron Arana 2, Juan Garzia 2, Iñaki Arranz 2, Patxi Altuna 2, etab.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-zko osaerako librea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa sartzekoa su sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Barriolak irabazteko Iberokoaren suzko hasierari eutsi beharko dio.

Kategoria

izlg.

suzko arma
iz. Su arma. Gizonezko bat atxilotu dute Mañuetan, legez kontrako suzko arma bat zeukalako.
Loturak

Aztergaia: suzko arma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-12-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, eta lehiakideak ditu

onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, su(-)arma arautuaren ondoan, eta hau definitzaile duela.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

su sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

su-arma.

suzko errobera
iz. pl. Suekin eginiko ikuskizuna; ikuskizun horietan botatzen den suziria. Ik. su 6. Gero izan ziren egun hartan eta hurrengoan dantzak, suzko erroberak eta gainerako herriko festak.

Aztergaia: suzko errobera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-12-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. su(ak).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

su sarrerari dagokion azpisarrera.

suzko mihi
iz. Garra, sugarra. (Maiz, Ebanjelioaren arabera, Jesusen apostoluen gainean Mendekoste egunean agertu ziren garrak adierazteko erabiltzen da). Ez al zen Espiritu Santua suzko mihi moduan jaitsi apostoluengana? Garrasiak entzun ziren, kexu lazgarriak suzko mihien artetik.
Loturak
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper