bultzatu, bultza/bultzatu, bultzatzen
1 du ad. Zerbait edo norbait higitzera behartzen duen sakadura baten edo indar baten eraginpean jarri. Ik. bultza egin; bulkatu. Bultza nazak azkar zuhaitz gainera. Hortz berriak zaharra bultzatzen du. Ateraino bultzatu gaituzte. Gauza da bultzatzeko trena aldats gora. Ibaiak, haizeak eraginda, itsasorantz bultzatzen zituen bere uhin arreak. 2 du ad. (Ekintzez mintzatuz). Taldeen lana bultzatzeko.
3 du ad. Norbaiti, zerbait egin dezan, indar egin. Jendearen oihuek bultzaturik abiatu zela. Ezjakintasunaren indarrak bultzaturik. Barrengo grinak bultzatzen zuen lanera. Zerk bultzatu du hautatu duen gaia hautatzera? Zorionerantz bultzatzen gaituen irrika.