195. araua. Artelanen izenak. Musika

Gramatika-atalak: Onomastika
  • Musikako era guztietako konposizioen izenburuen lehen hitza letra larriz hasirik idazten da, baita izenburuaren parte diren izen berezien lehen letra ere, halakorik badago, baina izenburuaren gainerako hitzak letra xehez idazten dira.
  • Dena dela, konposizioen jatorrizko izenak jatorrizko hizkuntzan idazten direnean, hala nola kantarien eta musika-taldeen kantak aipatzean, ohikoa da jatorrizko idazkeraren arabera idaztea.
  • Konposizioaren izenburu osoa letra etzanez idazten da.
  • Adibidez, Xabier Leteren Izarren hautsa kanta ezin ospetsuagoa; Édith Piafen Non, je ne regrette rien kanta 1960koa da; Espainiako Gerra Zibilaren garaikoa da Si me quieres escribir kanta; 1956an, Don't Be Cruel grabatu zuen Elvis Presleyk.
  • Arau honek 191. araua, «Artelanen izenak. Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenak», 193. araua, «Artelanen izenak. Arkitektura» eta 194. araua, «Artelanen izenak. Pintura, argazkigintza eta eskultura», osatzen ditu.
  • Arauak 74 ballet, opera eta beste musika obraren izenburua ematen du euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz, ingelesez edo jatorrizko hizkuntzaz, gehi batzuetan obraren egilea. Hona horietarik batzuk euskaraz eta frantsesez edo jatorrizko hizkuntzan, ordena alfabetikoan.

Euskal izenburua

Frantses izenburua

Egilea

Beltxargen aintzira

Le Lac des cygnes

Carmen

Carmen

Bizet

Così fan tutte

Così fan tutte

Mozart

Fausto

Faust

Gounod

Kontzertu italiarra, BWV 971

Concerto nach Italiænischen Gusto

Bach

La traviatta

La traviatta

Verdi

Lau urtaroak

Le quattro stagioni

Vivaldi

Loti ederra

La Belle au bois dormant

Romeo eta Julieta

Roméo et Juliette

Sevillako bizargina

Il barbiere di Siviglia

Rossini

Sinfonia fantastikoa, op. 14

Symphonie fantastique

Berlioz

Suite espainola, op. 47

Suite espainola

Albéniz

Tristan und Isolde / Tristan eta Isolda

Tristan und Isolde

Wagner

Txirula magikoa

Die Zauberflötte

Mozart

Euskaltzaindiaren araua
195. arau osoa ikusi

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper