Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

50 emaitza fagore bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bezala.
tradizioa
tradizioa
Tr. De empleo general, excepto en vizcaíno, en todas las épocas y dialectos. Entre los vizcaínos la encontramos (en la var. bezela ) en DurPl (55), Uriarte (Dial 27), Lauaxeta (BBa 32), Erkiaga (Arran 9), San Martin, B. Enbeita (NereA 58), Gandiaga (Elorri 30), y T. Etxebarria, alternando en todos ellos con las más frecuentes legez, lez, letz, etc. La forma bezela se documenta en guipuzcoano ya en el Cantar de Bretaña y aparece en buena parte de los textos de este dialecto; la hallamos en el s. XVIII en Larramendi (Gram 384),CatBurg (4), Cardaberaz (Eg II 89) y en alguna ocasión en Ubillos (172). Su frecuencia aumenta desde principios del s. XIX y desde mediados de éste es casi la única forma documentada. Hasta entonces, sin embargo, es usual bezala : es prácticamente la unica que emplean CatBurg, Mendiburu, Ubillos, Iztueta y Lardizabal; es también la forma más frecuente en Cardaberaz y en J.B. Aguirre y se encuentra en el Confesio de Moguel, en Iturriaga y Urruzuno. Tbn. aparece bezela en alguna ocasión en Beriain (Trat 19v; cf. bezala ib. 7v, 9r, 10r, et passim ), en algún texto navarro del s. XVIII, y, en algún ejemplo aislado, en los bajo-navarros M. Elissamburu y Arradoy (cf. bezelakatu en Hiriart-Urruty). En textos alto-navarros meridionales, ya desde el s. XVI, se dan bezala y bekala , en ocasiones en un mismo autor (así p. ej. en Elizalde); hallamos además bekalako en Mendigacha. Bikala se documenta en roncalés. Bekela, var. del habla de Ergoyena, aparece en el msMur . Hay bizala en MRos (10.1v), junto a un menos frecuente bezala (15a.1r). En la edición de 1846 del Urteco de Lizarraga se usa bejala (cf. bejala (AN-ilzarb) y bejela (G-bet)), aunque el de Elcano empleó siempre bekala . En DFrec hay 2002 ejs. (128 septentrionales) de bezala y 153 (14 septentrionales) de bezela .
etimologikoa
Etim. Para la alternancia bezala / bekala y sus posibles razones etimológicas, v. FHV 544.
sense-1
1. (G, AN, L, BN-baig, Ae, Sal, S; SP, Urt I 9, Lar, Ht VocGr, (G, AN), Lecl, VocBN , Gèze, H), bezela (V-gip, G, AN-gip-larr-ulz-olza, B; Lar, Aq 903 (G, AN), Añ (G), H (BN)), bekala (AN; Lar, (AN), Dv, H), bekela (G-nav; Lar, H), bikala (R-uzt), bizala, bejala (AN-ilzarb), bejela (G-bet). Ref.: A (bejala, bezala, bezela, bekala, bikala); Bon-Ond 171; Lrq; Etxba Eib (bezela); Elexp Berg (bezela); Gte Erd 15, 46, 229, 232, 236; Echaide Nav 259s.
(Partícula comparativa de igualdad. Se coloca siempre detrás del sintagma que expresa el término de comparación).Como. "(Como) quisieres [...], nai dezun bezala " Lar, . "Como tú, (V) zuk legez, (G, AN), zuk bezela, bezala " . "Como suele, acostumbra, oi dan [...] (G, AN) bezala " Ib. "Poco usado en Eibar, por dominar los sinón. letz y letztxe " Etxba Eib. "Arrunta Elosun. Bestetan ezaguna, baina gutxi erabilia" Elexp Berg. v. legez, gisa. .
tradizioa
Tr. De uso gral. (excepto entre los vizcaínos) desde el s. XVI.

Nik baitzitut ofensatu bide eztudan bezala. E 41. Bada nik ematen derauzut zuri Paskoala neure fedea senarrak eta emazteak ematen duten bekala. (Olazagutía, 1548). ETZ 23. Erromako etxe sanduak mandatzen duen bezala. (Galar, 1557). Ib. 27. Erromako legeak manatzen duen bekala. (Aoiz, 1551). FLV 1992, 64. Zareten bada zuek perfekt, zuen Aita zeruetan dena perfekt den bezala. Mt 6, 48 (He, TB, Dv, Ip, Echn, SalabBN, Leon, IBk, IBe bezala, Ol, Or bezela, Hual bikala; Ur nola, Ur (V) alan zelan, Samper kala nola, Ker danez). Eta Iainkoak irudirik batre egin gabe, haei manifestatu nahi ezpalitzaue bezala. Adv * 8v. Borondate prest eta deliberatu batez Iauna, berak manu bezala, zerbitzatuz. Ib. *** 3r. Bridaturik bezala dadutza fidelak. Ib. E 1r. Eguna trabaillatzeko bezala, gaua ere repausatzeko gizonari ordenatu ukhan draukoanaz geroz. ABC B 4r. Beti bezala. (Cantar de Bretaña). ConTAV 5.1.1. Iakitea izan banu / borondatea bezala, / ene anaia, erranen nizu / nor daukagu maiean. (Pamplona, 1609). TAV 3.1.20. Seme naizatekeien bezala zerbitzatzea. Mat 273. Eta ala daudela arrazio den bezala, respetu eta humildadereki. Ber Trat 43v. Hala baliz ere gauza obra egin bezala, / Ardiatsiren ez uen saria berehala? EZ Man I 51. Ohi bezala. Ib. 89. Athea bere erroetan bezala, itzultzen da nagia ere bere ohean. Ax 45 (V 29). Hala bada, oihalaren bezala, geure bizitzearen ere iaun, iabe eta nabusi baikina bezala. Ib. 66 (V 43). Handik Salomonek, ziakienak bezala, zenbat kalte zekarkeien iuramentu egiteko usantzak, erran zuen. Ib. 264 (V 176). Burua goiti, guardia egiteko bezala ailtxatzen dute. Ib. 342 (V 228). Erranen duta? ahal dezaket, / Egia dena bezala, / Zu begiztatuz geroz laket / Zu bezi ehor etzautala. O Po 1. Badira fruituak, irasagarra bezala, bere gozo minaz on guti direnak konfituraturik baizen. SP Phil 404. Fin hartara heldu eztirenak [akzioneak] mesprezatu behar dira, alferrak eta ezdeusetakoak bezala. Ib. 37. Aski den bezala garbitzen baigaitu bekhatutik. Ib. 30. Ikhusten baitut khea bezala doazela ene egunak. 47. Zaren, beraz, hekiñ doktora, / Jainkoa zaren bezala. Ib. 115. Zeren ezen biak bat bezala egiten baitire. Mong 588. Adoratzen die [deebria], zerbütxatzen, eta hark nahi bezala, bera lagünzen zaiela, egiten dütie gaizki ahalak oro. Bp I 87. Bereber Jesüs Kristi hersatzen gira, eranzün erazi behar gütianari bezala. Bp II 62.
( s. XVIII.) Gathua brasen gainetik bezala, saltoka eta lasterka dohazi bertze perpaus batetara. ES 196. Amatzen debanak bere burua bezela lagun proximoa. OA 62. Erran zogun aingiru Sn. Gabrielek erran zion bekala. SermAN 2r. Aren agotik bezala artu abisugura. Ib. 2r. Munduarekiñ atze bezala bizi ziren. Ch I 18, 4. Zuk ezagutzen nauzu egiazki naizen bezala. Ch III 3, 6. Barka dazkiguzu geuren zorrak, guk barkatzen ditugun bezala. El 5. Onetsizean gauza guzien gañetik, eta proximo laguna geuren burua bekala. Ib. 8. Oiek bai dakitela seme-alaba leial piñak bezela, zure argiai eranzuten! Lar SAgust 16. Diñaro, ta bear dan bezala artuaz. CatBurg 37. Zer ta zein dira Kristabari dagokan bezala, daukaitzun ta sinisten dituzun gauzak. Ib. 14. Lendabiziko biek enpleatu baizituzte desinteresatuek bezala talentuak. (Larrasoaña, s. XVIII). ETZ 60. Berehala bere bekhatuaz, gauza espantagarri batez bezala suprenitzen da. He Gudu 52. Oraiko gaizak sobera, behar ezten bezala, desiratzen badütüzü. Mst III 16, 2. Ongi zekienak bekela erran zue. (Ororbia, 1756). ETZ 94. Zerengatik erresuzitetu beizire, ez Kristo bezela, ez berris illzeko, beizik Lazaro bezela, berris illzera itzulitzeko. (Ororbia, 1758). Ib. 99. Guk geren zordunai barkatzen dieztegun bezela. CatOiq 254. Esan zion tenpora pasa bezala bere emazte Semiramisek. Mb IArg I 214. Ajolakabe, korrika ta egaka bezala, nere desditxarako ibilli naiz. Cb Eg II 21s. Zure odola erazaki ta irakiten bezala jarten da. Ib. 163. Eranzun bada lagunak / esan degun bezela. GavS 23. Soldaduak eta populua izigarri den bezala agertu ziren hobendun Salbatzaillearen alderat. Lg II 279. Ematerat zohala bere bizia yuduentzat bezala jentilentzat ere. Ib. 223. Jesus badoha Yerusalemerat ixillik bezala. Ib. 199. Ez da galdeiten eta merezi duen bezala zerbitzatua. Mih 98. Nekazári bezain kristio ón bekala. LE Prog 106. Algarri beitirade joiten, bolak bezala bilartian. Egiat 224. Behatuko diot bekhatu mortalari ene Jainkoaren eta ene arimaren etsai bakharrari bezala, hura da bakharra higuinduko dudana, ene miseriarik handiena bezala. Brtc 105. Zer egiñen du gizon flako batek, [...] eta apez berri batek nik bekala ofizio edo karguen ontan sarturik? msMur 8. Andreak portatu ziren Jesu-Kristoren pasio sanduen gizonak ziren bezela. [...] Gizonak portatu ziren andreak liren bekela kobardeak. Ib. 17. Erran komuna den bezala / Ezpataz jotzen duena / Ezpataz perituko dela. Monho 64.

( s. XIX.) Bekatu mortalean komulgatzen danak ipintzen du Jesus Luziferren alboan bezala. Mg CC 248. Ezin bestez bezela edo oniritziz dijoaz konfesiora. Ib. 191. Aski da zuretzat Artikuluen kontuan, Kredoan dagoan bezala ematea. CatAN 28. Zegoan bein, sarri bezela, Otsoa aragia jaten. VMg 8. Alde batetik itxuak gaude, eta bestetik elbarrituak bezela, eriak bezela, eta argalak bezela, eta gaitzera makurtuak bezela argi bage eta indar bage arkitzen gera. Gco I 388. Aen zorionaz gere propioaz bezela poztuko gera. Gco II 71. Aurpegi illunak desegiten ditu mingaiñ gaiztoen erausiak, iparrak euria bezala. AA II 214. Aotik bota duana jatera biurtzen dan txakurra bezala da. AA III 599. Isaiasek, Profetak bezala, lenagotik ekusi zuan nola S. Juanek deadar egiten zuan eremuan. Ib. 536. Jangoikoaren eskutík, ésku onetík eldudá: Artu óngi aláko eskutík bekala. LE Ong 53v. Mement batean balin bazuen grazia laur bezala, ondoko mementean zuela zortzi bezala. Dh 263. [Maitatzea] gure lagun proximoak geren buruak bezala. CatB 54s. Giristino fidel guziek dutela pharte bertzen ontasun izpiritualetan, gorputz baten menbroak bezala. CatLuz 13. Hostia kontsekratuan badago Jesu-Kristoren Gorputza bezala Odola ere, eta Kalitz kontsekratuan Odola bezala Gorputza ere? Ib. 36. Girixtino gisa sinhestea, eta pagano bezala bizitzea. Jaur 393. Musde Renaud erretzü üsatü bezala. Etch 592. Otsoak ez bazuen ebatsi bildotsik, / arrazoi zan bezela, geiago artaldetik. It Fab 262. Illa balitz bezala / jartzen da lurrean. Ib. 93. Obeago dala askoz ere Gipuzkoan bezala abelgorriakin lurrak iriki ta landatzea. Izt C 185. Utziko dute . or konpon sekulan bizi izandu ezbazan bejala munduan alako personarik. LE Urt 3 (ms. 2r nola sekula izanezpálitz alako persónarik múnduan). Erran bezala dute egiten. Arch Fab 121. Gudurako behar diren tresnen garraioa egiñ; / Zela bera gudukatzen ohi bezala berdiñ. Gy 154. Etorkizun asko, bere begiakin ikusiak bezala asmatu zituen. Lard 102. Bizi-leku jakin gabeko arrotz bezala, eta beti igesi ibilli bearko zala. Ib. 6. Ezin yakin gauzez mintzo da luzeki, ezin akhabatuz bezala. Hb Egia 85. Zeren Jonas egon zen bikala ballenaren entrañan irur egun eta irur gai. Hual Mt 12, 40. Akostunbratia erraitra bai edo ez, Kristok eratsukitan daikun bikala. CatR 45. Eta gure projimoa guauren buruak bezala, egiten dugularik aiekin nai ginukena bezala aiek egin lezaien gurekin. CatSal 53s. Erakusten daukuna bezala. Ib. 45 (CatAe 44 bezala). Zei aski zaizie artikuloes, kredoan dauden bezala, kontu ematea. CatAe 30. Jaun kuntiak berhala / Traidore batek bezala: / "Berterretx, aigü borthala, ützüliren hiz berhala". ChantP 214. Adixkide bati bezala behatu zion herioari. Laph 173. Begira nola zuek egin nai dezuten gauza ez ikusteagatik bezela, odei artean gordetzen dan. Arr GB 36s. Udaberria negua baño ederrago dan bezela, zerua lurra baño paregabe ederrago da. Ib. 69. Guztiak batean erabakitzen dute kontra portizki egitera, eta prestubak bezela ill edo garaitu. Aran SIgn 8. Zarra bezela gaztia / bat beziñ oker bestia. Xe 234. Zuk Anboto bezela, nik nai det Mondragon. AB AmaE 288. Uste osuan, bat bezela Frantziskori ematen bazion, eun bezela artuko zuala. Bv AsL 130. Eta Donostian artutako diruak ere kolkuan, gatzagia bezala, zintzilik zituala. Urruz Urz 16. Ohartu baitzen lo nindagola kintaleko harri bat bezala. Elzb PAd 66. Guziaz ere Erregeak, Jaungoikoaren bildurrekoak bezela, alabaren gogoa errespetatu, eta kontrarik egiteko biotzik izan etzuen. Arr May 186. Eta au asko ezpazan bezela [...] serbitzari batek egin oi duen guzia eragiten zioten. Ib. 201. Jainkoak egin gauzak / xuxen dire denak / Handienak bezala / berdin ttikienak. Zby RIEV 1908, 761. Seme batez amatü zirenak, theiü bezala egoiten ziren berrogei egünez. Ip Hil 111. Gu, Frantziako Eskualdunak, lehenik Eskualdun girelakotz gero Frantses giren bezala bardin. HU Aurp 207. Guazen, guazen, bada, esan oi dan bezela: "juan bear dubenak egotea kalte izaten du!". Moc Damu 5.

( s. XX.) Eskribitan daudan aldi oroz zomait itz [...] isaren dud antzineko itzetan bikala. Mdg 128. Jartzen da Jakomet, aserre baitzegon bezela, arpegi itxusiakin. Goñi 42. Bi aneia arreba biritxi, adin bereko bezala hein bereko, eta eite handikoak. JE Bur 77. Paulak, egizalea zan ta, egia esan oi zuan miñez bada ere; baño gezurtatzera bezela etorri zitzaion Peru Odolki illuntze batean. Ag G 173. Antton Barandiaran naizen bezela diot. A Ardi 38. Batera edo bestera, dan bezela dala, osabaren aginduba beteko det nik. Alz Txib 103. Baserri ontan il zan Pernando, 1823'g. urteko Uztaillaren 9an, kristau on bezela. Muj PAm 6. Jesusi zankon buru gainerat ixuri ur on hartarik, / Nehor ez balu izan bezala bere ondoan bertzerik. Ox 73. Ez diogu Jaunari naiko giñukena eskatu bear, baizik Jesusek Jetsemaniko Baratzan bezela. Inza Azalp 141. Aingeru ta gizonak Jaungoikoagana iritxirik, artaz zorionik bizienaz, lurrean ezin bezala, gozatzen diran biziera ta tokia. Ib. 113. Segur naiz naiko dudala / Ilian bizian bezala. JanEd I 141. Mugimenturik atera gabe bezela, lotu zion txamarra burniari zatar-lokarri aien bidez. Or SCruz 46. Zume bezala lepoa biurrituko diat. Or Mi 57. Andra Mari egunez, yaio bezala, il zen sainduki emaztearen besoetan. Ib. V. Pasa bezala itz egingo det, / ordena ala nuan-da. Tx B II 82. Lo bezala dago. FIr 193. Gizon garbiek atorraz aldatu bezala Mexikon buruzagien aldairak egin dituzte. Ib. 136. Mundu huntan ikusten / dugula holako, / Gaizkirako bezala / berdin ongirako. Etcham 63. Aditu bezala ditugu hartzen emaztearen erranak. JE Ber 31. Amak sabelean gu suma bezala / suma zagun Iauna. Or BM 134. Iñoizko Sodoma-Gomorra gaizto aiek gaizkatzeko amar gizaki zintzo bear bezala, [...] euskotasunaren gaizkakunderako, iru milla lagun zintzo bear ditugu. Ldi IL 81. Bere aita ta anaia bezela, arrantzalea izan zan. Ir YKBiz X. Sugea belar-tartean bezala ari dire. Or Eus 67. Ori naiko dut orduan, / bizian bezala hilean. "Tanto en muerte como en vida" . Ib. 110. Iru gizaldi ari ziran lanean Eperzelaitako soroan orpoz-orpo. Orain berrogei urte bezela; orain berreun urte bezelaxe. TAg Uzt 265. Pottokak zaldi ttipi erdi-basa batzu diren bezala, betizoak behi ttipi erdibasa batzu ziren. Zerb Azk 46. Lafargue amerikanoa bezela [sic], Azkaineko Hil-herrietan dagozi munduaren akabantzaraino hainbertze azkaindar apez. Ib. 20. Zertan utzi niñuzun anima erratua bezela. JAIraz Bizia 59. Lotsa gabe bat bezala agertzen dela esan dut. Mde Pr 174. Izaitetik hek bezala / Ortzi Jaunak zaint' nazala. Mde Po 33. Bere ezkon-nahastearen berri guzion jakiñekoa bezala kontatu zion. Etxde JJ 129. Zeregin gorrien akullu errukigabeak ziztatuta bezela. Erkiag Arran 84. Danbada batez, ura irakiten bezela jartzen zan. Anab Poli 18. "Errota" ederki zekian, ordea alde batera bezela bestera ere bearrezkoa zuan ikastea. Ib. 91. Emengo euskeltzaleak eurena ezagutzen dogun bezela. SM Zirik 6. Eta diruak duen lillura, nondik ote dator? Neurrigabeko gozabide bezala azaltzen zaigulako ez ote? Vill Jaink 130. Gurasoak edo-ta apaizen batek ez egiteko bezela esango zizun. MAtx Gazt 65. Dana dala, poema osoa begiz jorik, bost epe bezela zenbatu genitzake, batasunaren murrizte aundi barik. Gazt MusIx 152. Baiones jakintsun batek ustekeria zuen bezela. Ardoy SFran 12s. Neskamiak eiñ eban guztia etxeko-andriak aindu zetsan bezela. Etxba Ibilt 457. Guraso zarrak makillapean oituak bezela, etzuten itzik ateratzen. NEtx LBB 32. Amodioa gauza tristea, bihotzen higatzailea, / guziz enea bezala bada esperantzarik gabea. Xa Odol 114. Zer uste dezu, ama: Donostin Bordaberrin bezela ibiltzea? TxGarm BordaB 41. Hau beti bezala etxolan zen. Etchebarne 44. Gurean, beste nonnahi bezala, ez dira asko izan egiazko lirikoak. MIH 175.
azpiadiera-1.1
(Con izan).Similar a. Cf. Gte Erd 61, donde se censuran las contrucciones del tipo Euskal herria ez da Catalunya bezala, frente a las que se propone bezalako(a) (G-azp-goi-nav, AN-gip-5vill, B, BN-arb) o moduko(a) (V-arr-gip, G-azp, AN-gip).
Asko du diszipuluak bere majistrua bezala den. Mt 10, 25 (He, TB, HeH, Dv, Ip, Echn, SalabBN bezala, Ur bezela; Ur (V) legez, IBk adina; Ol bezelakoa, Ker lakoa). Ene [molde] haur ezpaita zurea bezala. Ax 18 (V 10). Nai zuen mendi edozeñek / Potosi bezela izan. Lar Gram 384. Lasto pixka bat bezala zare. He Gudu 110. Ezi indar aphür baratü zaiona, sü txinkha hauts pian gorderik daguena bezala düzü. Mst III 55, 2. Geldirik dagoala dirudien ibai bateko ura bezala zela bera. Mb IArg I 285. Barnea gaixtatua duten fruituak bezala dire. Lg II 234. Jaungoikoa bera bezela izango zirala. Gco II 23. Aotik bota duana jatera biurtzen dan txakurra bezala da [...] berriz bere bekaturatzen dan zentzugabea. AA III 599. Horren gainean, abereak gu bezala dira. Dv Lab 215. Yesus gizon bat zen bertzeak bezala. Hb Egia 136. I bezela izango gaituk... dirua beste Jaungoikorikan ezagututzen ez dekan ori! Apaol 47. Mozkor gabeko jaia eguzkirik eztan eguna bezela dek. Ag G 312. Mendaroko kontua bezela da ori. Urruz Zer 143. Ze nahuzu, Kattalin? Bakotxa den bezala da. Zub 105. Bertzenaz ere herriak, jendeak bezala dira. Lf Murtuts 1. Zerekin alderatuko det gizaldi au? Plazan eserita dauden aurrak bezela da. Or Mt 11, 16 (Lç bezalako da). Beansidheak oro emakumezkoak eta gure lamiñen aitzika, giza alabak bezala ziren aurpegiz eta kaizuz. Mde Pr 268. Aentzat Jainkoa langille bat bezala zan. Vill Jaink 33. Eguna bezela da / arentzat arratsa. Uzt Sas 299. Gauza gutxi dira diruditen bezela. EZBB I 124. Abertzalea Joxinixio / gutxi diraden bezala. AZink 89.
v. tbn. SP Phil 179. Cb Just 14. CatS IV. Ir YKBiz 229. Larz Iru 146. Bezela: Alz Ram 61. Txill Let 126. NEtx LBB 52. Ataño TxanKan 240.
azpiadiera-1.1.1
Zurak espa[la] bera bezala. O PrASJU 394.
sense-2
2. (Dv), bezela (Lar, Aq 903 (G, AN)A).
En calidad de, como. "A fuer de" Lar, Aq y A.
tradizioa
Tr. Documentado desde Dechepare, es de uso gral. excepto en la trad. vizcaína. Hasta mediados del s. XIX se emplea precedido de un sintagma nominal en caso absoluto indeterminado, o, con casi igual frecuencia, determinado; a partir de dicha época apenas se encuentran ejs. con determinado.

Zuri, neure iaun eta iabia bezala, igorten darauritzut heuskarazko kopla batzu. E 7. Mundu guzia huna betor, aur noble onengana, / Oin eskuen apatzera, Iaun andiari bezala. (1554) Iker-2,261. Gizon abrats bat zen despenser bat zuenik, haur akusa zedin hura baithan, haren onén iriole bezala. Lc 16, 1 (He bat bezala, Oteiza, Brunet -a bezela; HeH nola haren onthasunak irioiten zituen). Guziagatik ere etsai bezala eztezazuela eduki. Lç 2 Thess 3, 15. Baldin hura onhets badezagu Iainko bezala. Ins D 8r. Aita, lehen hatsea eta gauza guzien lehen kausá bezala. Ib. C 1r. Iesus Kristék bere herioaz eta pasioneaz egin duen sakrifizioaren mendrezale eta ezeztazale bezala. Ib. G 5r. Neure errege iauna zerbützatü düt kargü huntan, haren proküradore bezala. Etchart 5.1r. Ikhusirik han dagoela kreatura guztien Iaun eta gobernari bezala. Mat 78. Iesu Kristo gure Salbatzaileari gizon bezala dagotzanak. Ib. 13. Adoratzen dugula geuren kriatzallea eta salbatzallea bezala. Ber Trat 28v. Zer ere eskiribatuko baita euskaraz, hura guztia, euskaldunen buruzagi bezala, zuri dagotzula. Ax 9s (V 5). Hala deliberatu nuen, buru-eragotzkarri bezala, liburutto baten. Ib. 15s (V 6). Geure begion aitzinean exenplotzat eta miraill bezala. Ib. 207 (V 139). Zein borondatek Iainkoa onets baitezake, eta hura ezin gaitzets baitiro bere baitan Iainko bezala. SP Phil 525. Ezagüt ezazie hontarzün ororen üthürbüria bezala. FPrS 16. Ienko bezala lekhu guzietan, eta gizon bezala aitaren eskuiñeko aldean. Arg DevB 242. Jainkoa, gure errege bezala, bethi goizetik arratseraiño ungi egiten hari zaikunaz geroztik. 31. Mundura ethorri zara konseillu handiko Aingerua eta Nazioneen doktora bezala, gizon guztien argitzeko. Ib. 26. Hartzen zaitut gida bezala. Ib. 189. Eta zu, bere salbamenduaren Egillea bezala, maite zaituztenek, erran bezate bethi glorifika dadilla bethi Jauna. Ib. 54. Gibeleko aldetik aiuta bezala idiari edo behiari emaitia. Mong 591. Apezak haren manüz, eta lekhüko bezala erraiten baitütü. Bp I 71. Hartakoz, Züberoako Juje espiritual bezala, ordenatzen dügü. Ib. 19. Elizak, ororen Ama hon bezala, hartzen dü arranküra, hen ürgazteko. Bp II 128.
( s. XVIII.) Eztut bada dutatzen Jaunak, zuek ere egiazko Eskualdun eta Lau-urtar bezala eztuzuela amodio bera zeuen herriarentzat. ES 402s. Herriko seme bezala neure herriaren abantailletan mintzo naizela. Ib. 156. Gisa berean Axular izan zen errotor bezala Sarako Elizako kadira iduki zuena. Ib. 144. Aren Ministroak bezela goberna dezeen Eliza. Iraz 27. Gurutzefikari begiratzen diozunean, konsidera zazu hura Jesus Kristo zure Kapitainaren bandera bezala. He Gudu 141s. Nurk ere lürreko gaizak oro gorotza bezala etxekiten beitütü. Mst I 3, 6. Mundutar guziak profeta bezala billatzen zutena. Mb IArg I 351s. Eta ok errenta sufizienteakíñ alimenta ditezen dezenzie onarekiñ Jangoikoaren Ministroak bezala. (Inza, 1772). ETZ 131. Penitenziaren segida Sakramendü bezala Konsideratürik. CatLan 143. Aita paratzendá leník Krédoan guzién prizipio bekála. LE Doc 33. Bere nausi soberano bezala / Lauda zatzaten guziek. Monho 152.

( s. XIX.) Bekatu anditzat pintatzen die deabruak, konfesatuak ez konfesatutzat, ondo esanak oker esanak bezela. Mg CC 158. --Borondatea zertako eman zigun? --Ontasun andiena bezala bera ta bera gatik lagun projimoa onetsitzeko. CatAN 63. Aitak, munduan bear dituzuen gauzak, azigarri bezela emango dizkitzue. Gco II 2. Zeren [...] era onetako gauzak Semeari berezkiro ditxeozkanak bezala aditzera ematen diran Eskritura Santan. AA III 466. Emazteki bat, giriztino bezala, emazte bezala, burhaso bezala, etxeko buruzagi bezala dituen eginbide guziak leialki bethetzen dituena. Dh 196. Bekatuak konfesoreari konzienzian dauden bezala: ziertoak zierto bezala, dudazkoak dudazko bezala, batere utzi gabe. CatB 67. Jinko bezala lekhü orotan dela. UskLiB 103. Birjina sainduak, ararteko bezala, ofritzen du bere Jainkoa sakrifiziotan. Jaur 357. Maitatuko gaituzte bere libratzaile bezala. Ib. 374. Zigor urrezko bat, duten podorearen marka bezala. Gy 305. Aaron zan, Aita-santu bezala, leku guziz santuan sartu zitekeana. Lard 85. [Aingiruak] aren ministro bezala goberna zaten Eliza. CatAe 40. (CatSal 41 bezala, CatR 41 bikala) Hoinkari eta jauztekari bezala aiphatua zen Franzizko Parise guzian. Laph 164. Behar da Jesüs Krist, gure Errege, gure Jinko eta gure Arrerosle bezala ezagütü. CatS 100. Ar itzazu lore oek gero sekula guzian emango dizkitzudanen señale eta prenda bezela. Arr May 138. Medikua, barbera, framazonak badira, behar dira bakharrik entzun mediku edo barber bezala. Elsb Fram 179. Kontsekrarazi zuen Frantses apezpiku bezala eta hartu laguntzat. Jnn SBi 168. Erori zitzaioten zalditi gizon gaizo bat, gidari bezala hartua zutena. Ib. 108. Askazi bezala bere boztarioaren erakusteko. Ip Hil 77s. Barkhamenduzko bitima bezala, zeruko bere Aitaren hasarrea eztitzeagatik. Arb Igand 120. Herrietako buruzagi bezala edo xurien alde boz-biltzale bezala erlisionearen laguntzerat ari direnak. HU Zez 197.

( s. XX.) Lana eskaini edo bilhatu ondoan, aitamen lekuko bezala begia atxik lezokete, nahigabetan lagunduz. JE Bur 210. Onean, adiskide bezela itz egingo zion Manueli. Ag G 306. Jaungoikoak bere Legea eman zien egunaren oroigarri edo gogoragarri bezala. Inza Azalp 84. Kristau taldearen Erakusle bezela itzegitten duanean. Ib. 86. Lege berriaren araberako apez bezala ezari zien Haritchabalet Ligin erretor. Const 24. Errementari bezela txarra dala bazekiau. Alz Burr 35. Agirretar Yoseba Mirena olerkari eta idazle bezela "Lizarditar Xabier" zitzaigun. Aitzol in Ldi UO 7. Errege bezela an sartu ta ikusi nai zuten. Ir YKBiz 312n. Gizaseme bezela, gizon jeikia ta atsegiña zan. TAg Uzt 177. Bera ere, guraso-ordeko bezela, ez al zan zabarkeri osoan jokatu? Ib. 150. Damuz datozen pekatariak / artzeko seme bezala! SMitx Aranz 76. Aitzin solas bezala zer erranen dugu? Zerb Azk 5. Bainan omenik handiena erreboteko botari bezala izatu du. Ib. 115. Edozein gauza egingo nuke orain emen nere Miren nere emazte bezela gurekin izateagatik. JAIraz Bizia 24. Eta gero, guztien gain eta txapeldun bezela, Alegiko erria ipiñiko dizutet ikasbide ta jarraibidetzat. Munita 113. Eztiat haboro ene büria frantses bezala khuntatzen. Mde Pr 51. Keltalari bezala, zehaztapen zenbatit eman nahi dut hemen. Ib. 265. "Kultura ziklo" bat badago eta herri bezala haren barnean gaude. Ib. 42. Liburua aitzakia bezala baizik ez zukeen hartu. Mde HaurB 29. Karteratxo bat zan, orain eun urte ta geiagoki andereño batek, bere gordairu kutun bezela, erabilli oi zuan kartera edo toxatxo bat. Lek SClar 108. Oraingoan gure erria oso galtzeko zorian zegon, erri bezala ta kristau bezala. Or QA 90. Goraintzi bezala eramateko. Ib. 49. Ligiko jaunaren aurrean agertu zen erensugearen iltzalle bezela. Etxde JJ 95. Bestalde, bizitza obakunde bat bezela jotzean, zer-egiña biurtzen da biziera. Txill Let 121. Lagun bezela ona bazan, etsai bezela bildur izatekoa zenuten. NEtx Antz 137. Orrelan ba, gurari barri orrek, aringarri bezela, gozatu eroian aren egoera itun eta larria. Erkiag Arran 127. Izkuntzak, izkuntza bezela ez dau beste zentzunik, bizia baño. SM Zirik 7. Legearen esanera, zaldizko bezala ibili zan gudari. Zait Plat 12. Gure promesen testigu bezala artuaz. Vill Jaink 158. Eskuaraz leenbiziko liburua ote da hau Baztanen? Polizia-nobela bezala bai, leena da. AIr in Izeta DirG 10. Olertiketa jator onen egille ta eragille bezela izandako nortasuna zala bide. Gazt MusIx 163. Anai Saturninoren etxean egon ziran denbora puxka batean morroi bezela. Salav 78. Instruzioa erakusten ibili nintzan kabo bezela. Ib. 76. Ordu berean adiskide bezala hartu zuten. Ardoy SFran 163. Konsekratu zelarik Iruñeko eliza nagusian Nafarrako errege bezala. Ib. 48. Legezko semea bezela jarri zuten Bataioko liburuan. NEtx LBB 29. Karta bezala biali zizkion bertsu ok. Auspoa 77-78, 251. Nere aldetik, egin ditudan lanetatik onaurkiak artu ta geroko gizaldiei eskeiñi bear nizkien nere "azken-itz" bezela. Ib. 8. Ia ba Zepai gizon bezela / errespetatzen dezuten. Uzt LEG I 95. Erriko pesta bezela beti ospatzen ziran Sant' Anak. Uzt Sas 44. Egundik goiti seme bezala hartzen zaitugu guk, Emil. Xa Odol 289. Ostoak ondo berotu ta beuren lurriña baiño bezela artu. Ostolaiz 74. Morroi bezela joan nintzan, lanera. Albeniz 51. Erosoen uste nuen bidea hartu nuen, besteren mandatari bezala, ez neure kabuz. MIH 224.
azpiadiera-2.1
(Con el sintagma nominal precedente en casos distintos del absoluto).
[Jesu Kristo] animen Arzainagusi egiazkoak bezala zure anima bere ardien artean beretzat ezagutu, ta lekua dizula. Sazerdote andiak bezala berak zure pekatu guzien barkazioa dizula. Cb Eg III 270. Kristioak bezala dauzkatzun ta sinistatzen dituzun gauzak zeñ dire? CatAN 16 (CatB 24 kristaba bezala, CatLuz 10 giristino bezala, CatAe 22, CatSal 23 kristio bezala, CatR 23 kristiaĩ bikala, CatUlz 14 kristaue bezala). Santu guzien Erregiña izateko esleiturik zeukanari bezela komunikatu ziozkan beste kreatura guziai baño grazia, eta doai ugariagoak. Gco I 470. Niri zure Jaunari bezala agur egiten badidazu. AA III 548. Eta baldin ezjeusak bezala ezpadut merezi mespreziorik baizen, zer eztut merezi bekhatore bezala? Dh 106. Apostolu guzien buruari bezela Pedrori bereala asi zitzaion. Lard 439.
azpiadiera-2.2
(Tras den, etc.).
Zeiñ beraz hil izan zen, / Jongoiko inmortala? / --Ez, bañan hil izan zen, / Gizona zen bezala. 213. Oneristen dugula geuren Iauna eta ondasun egillea den bezala. "Amándole como a nuestro Señor y bienhechor" . Ber Trat 90r.
azpiadiera-2.3
(Tras -tzat ).
Ezen badakigu kobre eta letoin puskak bat bederak joiatzat bezala altxatzen eta begiratzen tuela, zeren tuzten noizbaiteko Enperadore eta Errege batzuen imajinak. ES 97. Bertso auetxek eskeintzen dizkat / oroigarritzat bezela. MMant 54.
sense-3
3. (H (que cita a EZ)).
(Con valor temporal; precedido de oración subordinada con el suf. -(e)n o de participio).En cuanto; al mismo tiempo que.
Eta hek ioaiten ziraden bezala, has zedin Iesus erraiten populuari Ioanesez. "Comme ils s'en allaient" . Mt 11, 7 (He goan zirenean, TB yoaiten zirelarik, Ip zuatzalarik, Ur joaten zirala, Hual fan baikoz, Samper fan zrena bezain fite, Leon joan-eta, Ker alde egin ebenean, IBk, IBe aldegitean). Egia dela guztiek hilltzeko orenean / absolbitzeko eskua dutela men menean, / Baiñan eria ohetik altxatu den bezala / Lehen esku zuenari nigarrez doakola. EZ Man I 22. Iuiamendua akhabatu den bezala Munduak / Berze iduri harturen du kharrez purgatuak. Ib. 88. Gure ahoa hersten duk, hi agertu bezala. Ib. 45. Eta [emakumea] ekusi zuen bezala esan zuan Adanek: [...]. AA II 96. Nola, irten bezala / txitoa arraultzetik, / ez duen utsegiten / mokoka alerik. It Fab 158. Khotxeian haria harturik, egiten da mathaza duan bezala barreiatüz. Ip Dial 6 (It askatzen dijoan bezela; Ur askatubaz doian legez, Dv barraiatzen denaren arabera). Egunsentiyekin jaikitzian, lenbizi jaten egaztiyari eman, bestela itoko luteke bat asten diran bezela saltoka bizkarrera ta lepora. Sor Bar 102. Baña elizako ateetara zan bezela, lotsak berriro eraso eta atzera biurtu zan. Arr May 70. Itz oiek aditu zituen bezela, gizonak negar miñari eman. Ib. 127. Etxeruntz zijoan bezela, zijoan ere eguna argituaz. Urruz Urz 23. Eta bataiatzetik igo zan bezala, Jaungoiko zala jakindu zan. Inza Azalp 59. Asi bezala baiditu / ebaki danak bukatu. Yanzi 174. Jin bezala suntsitu zait iri maite hori. Iratz 34. Nazionalismua aitzinatuz zoan araura eta herriaren egoera ekonomikoa geroago eta sendotzenago zen bezala, legezko zen herriko hizkuntzaren aldeko aburu drastiko horiek aldatzea. Mde Pr 241. Ageri zen etzela bertze bat bezala mintzo, gogorat jinak, jin bezala emanez. JEtchep 87. Mayi atera zen eta etorri bezala "Metroa" artu ta goan zen bere etxera. Izeta DirG 116. Poliziek, langileek kobratzen zuten bezala, bat banaka artzen ziozten izenak. Ib. 48. Donibane Gurutzak itz oiek aditu bezela, miñez samurtu zan erraietaraño. Gazt MusIx 163. Bizitzan aurrera goazen bezela gauza asko ikusten da. Zendoia 7.
v. tbn. MMant 29.
azpiadiera-3.1
(Tras part. más instr.).
Eta orduan, adina jinez bezala, bi nexka zaharrenak ezarri gintuen Uztaritzeko pentsionean. Etchebarne 112. Horra beti, denbora joanez bezala [...], hobekiago joan ziren gauzak. Ib. 141.
sense-4
4. (Precedido de oración subordinada con el suf. -(e)n).Como, ya que.
Guzizko jendetze handia zen bezala, eta ezpaitzuten zer ian lezaten, dei zitzan beregana Iesusek bere diszipuluak. "Comme il y avait" . Mc 8, 1 (He, TB, Dv nola [...] baitzen). Burutik oinzolala / Berregin den bezala, / Dohainetan neduke / haren zerbitz' ahala. 'Comme elle est bien faite de la tête à la plante des pieds, je tiendrais pour une faveur de pouvoir la servir' . O Po 33s. Lurretikan izatea / dadukagun bezala, / haratzeko bitartea / instantean dugula. Arg DevB 159. Ingrat guzietarik handiena naizen bezala, zure miserikordia handienetarat hel egiten dut. Mih 116. Gomendatzen zaitut, ene anaia edo arreba maitea, Jainko guziz botheretsuari, eta haren kreatura zaren bezala, ematen zaitut haren eskuetan. Brtc 264. Zer ondasun ote dakartzi Komunioko Sakramentuak? [...]. Lenengoa, animako janari, ta edaria dan bezala, animari graziaren bizitza ugaritzea. AA I 398. Arina den bezala muthil Eskalduna, / Pilotak harentzat du gustu gehiena. Hb Esk 216. Baña Jesusek, Jakinduri utsa dan bezala, etzien ezertan ere gaizki esateko biderik ematen. Lard 412. Geiago begiratu animari, gorputzari baño, zeren gorputza ustelkorra dan bezela ustelduko dan, anima ordia ilkaitza dan bezela ezta illkorra. Bv AsL 112. Elizaren tanga bezain xuxen behar litake lanetan, / Bainan orena ez den bezala, ixilik arrotz barnetan! Ox 177. Bildur zen bezala, ez zion ez hitzik erran ez ukaldirik bihurtu. Mde Pr 160. Bost urte joan diren bezala, bihar iguzkia goizetik zeruan dir-dir elizan sartuko baigira gure zorionaren finkatzeko Jainkoaren aintzinean. JEtchep 68.
sense-5
5. (Dv).
Aproximadamente, algo así como.
Bada hogei eta borz edo hogei eta hamar stade bezala abiroina tiratu ondoan, ikhusten dute Iesus itsas gainez dabilala. Io 6, 19 (He, Dv bezala, LE bekála; HeH leko bat bide baino gehixago, IBe bospasei kilometro). Iakin behar duzu punta hark baduela zubi bat, zeiña baithoa trebeserat edo baia erdirat bezala. INav 127. Kutxan bazeuden ogei ta amar milla dukat bezala. Mb IArg II 270. Aita Santuaren errietara zijoazen 1769garren urtean Jesusen Konpañiko berrogei ta amar bezala. Ib. 281. Iru ordu bezala igaro zituan Jesusek bizirik gurutzean. AA I 521. Sei milla urte bezala dira alabaña gizon jakintsuen kontuetan mundu au izaten asi zala. AA III 336. Iru ordu bezala igaro zituala zeritzan denboran, biurtu zan konbentura. Ib. 585. Egon zan sei orduan bezala mugimenturik gabe. Echve OngiB 109. Hiru edo lau adar hautatzen dira muskilean, kapetako muthurretik pia bat bezala beherago. Dv Lab 351. Erritik ordu ta erdira bezela dagoen Senarioko mendira joan ziran. Arr May 168. Zenbat erralde bezela izango da? Ag G 86. Oren baten buruan bezala, etsitu zuen Joanesek. Barb Sup 102. Ikusi ere ez diagu aspalditxo egin elkar. Zenbat urte bezala? Or QA 39. Etxetik irureun metrora bezela zegoan erreka arropak garbitzeko eta ganaduak edateko. Salav 12. Illabete motx bat bezela-edo egon giñan ango sendiarekin. AZink 58.
sense-6
6. (Colocado entre el part. o rad. y el aux.).
Non gure Adam zaharra kruzifikatzen baita, eta gure natura biziosoa ohortziten bezala baita. Ins F 3r. Zeren Iainkoa bera legearen emaillea, legearen begiratzen, eta konplitzen laguntzen baitzaiku: eta hartarakotzat, uztartzen bezala baita gurekin. Ax 496 (V 320). Mobimendu gaxtoek traiñatzen bezala baitgaituzte. He Gudu 127. Onen bidez epaiten, ta ziatzen bezala dira jolasean. Lar Carta a Mb 279. Milagro hau ekusi ta arritu bezala ziran. Mb IArg II 279. Akhitu eta ezindu bezala zen. Lg I 355. Kristok animatu bekala zué [matrimonioa] espiritu dibinoas. LE Matr1 358. Iraungitzen bezala da fede guzia. Dh 50. Hastean, hitzartzen bezala dire. Laph 145. Gorphutza gaizkitzen denean arima ere ethentzen bezala baita. Arb Igand 149. Jainko handia ikhus eta hunki bezala dezake. Ib. 150. Bainan bizpahiru adixkide, eta ez nor nahi, besotik lotu bezala zitzazkon. HU Aurp 103. Erotzen bezala da Kamelua. Barb Sup 59. Bide-bazterrean, ixil ixila, suntsitu bezala dira orai bizpahiru mamuak. Ib. 174. Petik-gora heldu den argiak iatzartzen bezala nu. JE Ber 66. Eta horra nun hixtu legun hurrisko bat altxatzen den, bihotz guziak hartzen eta bethetzen bezala dituelarik, xaramelan. Lf Murtuts 45. Egun hartarik zerua hetsi bezala zen. Zerb IxtS 64. Ez iana bezala, ez baitu sabelean atserik, eta alare oroitean atsegiten bezala du. Or Aitork 256. Jalitzen bezala da, bainan berriz sartzeko. Larz Senper 14. Zer gertatu zaiote? Nola ahantzi bezala dituzte? "Comment les a-t-on pour ainsi dire oubliés?" . Ardoy SFran 18.
azpisarrera-1
BESTELA BEZALA. v. bestela.
azpisarrera-2
BEZALA-BEZALAKOXE.
Aldareetan agertzen zaigun bezela-bezelakoxea. Lek SClar 131.
azpisarrera-3
BEZALAKO (G, L, BN, S; SP, Lar, Añ (G, AN), Gèze, Dv, H; bezelako G; Añ; bekalako AN; Dv; bikalako R-vid; bejalako A; bejelako G-bet). Ref.: A (bezalako, bezelako, bekalako, bikalako, bejalako, bejalako); Lrq; Gte Erd 57, 61, 78s, 201. a) Semejante a, de como. "(Esto es muy) ageno de un hombre como vos, zu bezalako gizonari eztagoka au" Lar. "Como, con persona que padece, (V) langoa, (G, AN) beze o bezalakoa" Añ. "Atzokoa bezelako egualdia egingo balu, obe (G-azp), negia bezalakorik ezta gozoki lo egiteko (BN-ciz, S)" Gte Erd 61.
tradizioa
Tr. De uso gral. excepto entre los vizcaínos.

Bere lagunei oihuz dagozten haurtxoak bezalako da [jenerazione haur] . Mt 11, 16 (Ol bezelako da; Or bezela da; Ur, Ker, IBk -en antzekoa, He -en pare). Iainkoak berak gureganik orazionean galdegiten duen bezalako afekzione bat. Ins E 2v. Eta halakotz da irremisible eta barkha ezin daiten bezalako. ABC I 5v. Hartakotzat nahi duán othoi, eure hitz sainduaren egiazko deklarazalerik eta publikazalerik igorri, [...] hire populuaren edifikazionetako gauzarik baizen bilha ez prokura eztezaketen bezalakorik. Ib. B 5v. Ni bekalakoaz . <bequa->. (Areso, 1608). ReinEusk. 121. Neguan gauik izatu ezten bezalakoak / Begietan iartzen zaizte tela illhunbezkoak. EZ Man I 110. Dakigularik badela ifernu bat, guztiarekin ere gara, garen bezalako. Ax 614 (V 395). Bere lagunaz, bera bezalakoaz, eztu miserikordiarik. Ib. 336 (V 224). Utzagun den bezalakotzat. "Dejémoslo por tal cual es" . Volt 190. Zure burua ezin egin badezakezu nahi zendukeien bezalako, nolatan bertzea eginen ahal duzu zure gogoaren arauerako. SP Imit I 16, 2. Zeren horrela hobeki zenduke Iesusen iduria, eta saindu guziak bezalakoago zinateke. SP Imit II 12, 14. Usoaren bezalako hegalak. SP Phil 432. Bañan Jainkoak harturik / Gorputz guk bezalakoa, / Salbatu nahiz gizona, / Gizon egiñ zen Jainkoa. 71. Hurak deebriaren bekhatiak bezalako direla. Bp I 103. Hark bezalako eginbiderik eta enplegurik eztutenek. ES 152. Eta zeren baitzara zaren bezalakoa eta guztiz ona. Ib. 201. Pozik daude, zu bezelako Aita bat izateaz. Lar SAgust 16. Bere gauzak eragiteko ez da oriei begitart ona egitea ta lanean hari diran aldian begira egotea bezalako biderik. Mb IArg I 384. Ni bezalako ar billau bategandik. Cb Eg II 35. Arren iguzu, Jauna, santutxo oni bezalako pazienzia sendo bat. Cb Just 142. Hartu izan nau, naizen bezalako ez deusa, bere amatzat. Lg II 102. Jesusek hartu zuen traidorekeriazko musu hura anaia edo aita batek eman izan balio bezalako malsotasunarekin. Ib. 258. Izan behar degun bezalako Kristau onak egitea. Ub 197. Gaztetan eztun orai gu bezalakorik. Iraultza 73.
( s. XIX.) Buruetan dituzte idiskoak bezelako adarrak. VMg 87. Baña etzan aek bezelako dollor prestueza. Gco II 69. Jaunaren lege ederra dan bezalakoa aditu nai ez duenak. AA III 422. O aldeguziétaik óna ta amáblea, eta nik bearbekalákoa. LE Ong 87v. Nahi litezken bezalako debozionezko sentimendu gozoak. Dh 62. Ezin erran bezalako gaitz sekulakotzat. Ib. 135. Emaztik ükheitekoz nik bezalako / Egin zitaie aphez edo jon soldado. Etch 82. Maiz badira ikara / gaur bezalakoak, / oa, mutill, nai badek / deaurru-etxera. It Fab 38. Ministro jakinti bear bezalakotzat jende guztiak zeukala. Izt C 486. Egungo Ebanjelioa da guziz konsolagarria ni bejalakoendako. LE Urt 223 (ms. 80r bekalakoendáko). Behar zinuke ehun ni bezalako / Aphairu baten egun egiteko. Arch Fab 157. Bakotxa ager bedi beraz, bethi den bezalako. Gy 115. Müthürra xerriarena bezalako dü. Ip Dial 19 (It bezelakoa, Dv bezalakoa; Ur lakoa). Zur motzak ez du luzeak bezalako baliostasunik. Dv Lab 349. Hauta zazu bethi ogi ederrean, bainan zure lur mota bera bezalakoan sorthutik. Ib. 47. Mendia bezalako gizon bat. Hb Egia 137. Entzün zien Zelütik jiten herots handi bat, aize azkar bat bezalako bat. CatS 105. Arpegitik, ez oi diran bezelako argi-erraiñu batzuek zeriozkala. 'Rayos de desusada luz' . Aran SIgn 32. Berorri dan bezelako gizon bat [...] ni ikustera datorrela aditzen detanian. Bv AsL 179. Bai, bordatua bezalakoa, da esatea, zulo asko-duna. Urruz Urz 44. Ez zela, eskola guzian, nik bezalako burua zuen haurrik. Elzb PAd 18. Arropa kantail batekin, eginen ginituen urde beharriak bezelako [sic] batzu. Elsb Fram 167. Zaren bezalako aitoren-semen alaba zarelarik. Jnn SBi 173. Eta egundaino izatu etzituen bezalako atseginek hartu zioten bihotza. Ib. 83. Hüllant ziteie eta ikhusazie badenez dolorerik enia bezalakorik. Ip Hil 169. Gaixtagin buruzagi, judu, framazon eta pagano diren bezalako horier. HU Aurp 62. [Amodioa] Jainkoak bakharrik izan dezakeen bezalakoa. Arb Igand 117. Beorrek merezi bezelako Feriya! Alz STFer 111.

( s. XX.) Arrapatuko banu orai bekalako arrain, bi libratakua, deberasago emonen nazkan ortzikaldiak. Mdg 126. Etzegoan ura bezelako gizonik lurbira guztian, baserritarrentzat. Ag G 106. Nola egon zen plazan, / munduan geigo ez balitz / bezalako gisan. EusJok 74. Gizon bat ona, altzeirua bezalakoa. Barb Sup 47. Ez al zegoan Santa Kruz bezelako baten bearrik karlistetan? Or SCruz 113. Ni izandu naiz alako batek / merezi bezelakua. Tx B II 158. Goizuetan igaro zait / uste gabekua: / lagun bat topatzia / zu bezalekua. Yanzi 111 (v. tbn. bezaleko ib. 114 (no en rima); bezalako ib. 95). Nahi baduzu nik bezalako arthaldea izan. Barb Leg 134. Yoseren semea, beste edozein gizon bezelakoa dala uste dute. Ir YKBiz 219n. Gezurtia bezalako gezur-iresle guti da. Lf Murtuts 9. Erri-koskor bat izan balitz bezalako ixilltasunean. JAIraz Bizia 49. Ondikotz! gizon bat besteak bezalakoegi zenuten hor, uhaitz-ertzean. Mde Pr 141. Ametsetan bezelakoa baizuen begirada. Txill Let 29. Aurreko liburuxka bieri bezelako abegia azaltzen badiezute, Jaungoikoa lagun, azkenengoak ez dira izango. Basarri XX. Nai den bezelko [sic, sin duda metri causa] janaria ta / jornala beste ainbeste. Auspoa 39, 59. Bizitza kaxkar oni ugaritze ta luzatze bezalako bat ematen diogu. Vill Jaink 156. Ez da bakotxak bere begiez ikustea bezelakorik. Ardoy SFran 316. Oiartzun bezelako erriak / oso gutxi dira mendiz. Uzt Sas 168. Beldurtzeko da Euskal-herrian ez dugun / zu bezalakotarik bi miletan ehun. Xa Odol 139. Mundu guziak ba dakiela-ta, berorrek dirudin bezelako zaldunak, serbitzari gogoz maite duala. Berron Kijote 148. Berak uste bezelako arrera onik etzioten egin izeba-osabak. TxGarm BordaB 151. Hor arrandatu nuen etxe bat nik nahi nuen bezalakoa. Etchebarne 147. Atake bezelako zerbait zeukan. JAzpiroz 63.
azpisarrerakoSense-3.1
(Seguido de adjetivo).
Zer uste zenduben bada, goiarriarrak bezalako bastuak dirala emengo neskatxa gaztiak? Alz STFer 118. Berau, Jaunari eskerrak, beti bezelako azkarra, otzana, aldarte onekoa ta lagungina dator. A Ardi 30. Illuntasun lodia, urte askotakoa, errekondoetan sortzen dan laño bezalako narratsa. Ib. 109. Asiyagatik ez da edozeiñ irtengo / Uzkudun bezelako ona. EusJok II 146. Ez giñala gu esaten zuten bezelako txarrak. AZink 93. Ni bezelako itxusi samarra bada. Albeniz 227.
azpisarrerakoSense-3.2

(En exclamaciones e insultos).
" Zaren bezalako gezurtia, menteur que vous êtes!" H (que cita tbn. el ej. de He Gudu 302).
Diren bezalako itsu-hotzak! zeiñek ez baitute ezagutzen Yaiñkoak, tentatuak izatean, egiten daroen fagore berezia. He Gudu 302. Haizen bezalako gogo urria eta laxoa! Ib. 106. Ziren bezalako emazte gaisto / ahalkerik batere eztuzuna. AstLas 32. Izan bezalako ez deus gezurtia. Ib. 52. Izan bezalako barbaro / pagano lotsagarria. Xarlem 1294. Balin bahu untza bat adimendu, haizen bezalako ergela, ikus hezake sotanak balñio duela yaka. Hb Egia 116. Haizen bezalako debrua, norat oha laster hortan? Jnn SBi 63. Diren bezalako dohakabeak! Hobe lukete heiek eta heien idurikoek orok [...] mozkortzeko [...] okasione tzar gutiago balute. HU Zez 204.
Atso zaharra senarrari aztaparka lotzen zaio, iduri-ta begitarte guzia larrutu behar diola: "Haizen bezalakoa!". HU Zez 60.
b) (Ante números). v. halako (3) .
Jangoikoagandik artuko dutela ematen dutena bezalako eun. Mb IArg I 225. Munduko jentil ta turko ta judatar adindu guziak edo kasi guziak sulezeko etxe gaistorako biztuko dira ta oriek berak ere badira bataitu fededunak bezalako laur. Ib. 236.
azpisarrera-4
BEZALAKOTSU (Aprox. de bezalako). Más o menos similar. v. BEZALATSUKO (s.v. bezalatsu).
Ikaslea ez da irakaslea baño garaiago; ikastunena ere bere irakaslea bezelakotsu daiteke. Ol Lc 6, 40 (Or bezelakotsu; Lç, TB bezala, Oteiza, Brunet bezela, He, Dv bezalakoa, Leon bethe, Ker lakoxea, IBk adina). Gizon bat badabila borthaz bortha protestant ebanjelio liburu saldu beharrez. Gure sinhestea bezalakotsua da, bainan han edo hemen, izan ditazke fulla batzuk makhurrak. Herr 19-12-1957 (ap. DRA).
azpisarrera-5
BEZALAKOXE (G, L, BN, S; bezelakoxe G; bezelakotxe V-gip). Ref.: A (bezalakoxe, bezelakoxe); Lrq; Etxba Eib (bezelakotxe); Elexp Berg (bezelakotxe). (Intensivo de bezalako). "Zeuri bezelakotxe kopiña ekarri detse gure umiari be" Etxba Eib. "Bezela eta bezelako ez dira, Elosun izan ezik, oraintsu arte ia bat ere erabili, moduan eta moduko direlarik arruntak. Ostera bezelakotxe eta bezelaxe normalak izan dira" Elexp Berg. v. BEZALAXEKO (s.v. bezalaxe).
Lau neskatxa serbitzen, / [...] / Ama Birjiña bera / bezelakoxiak. PE 113. O! baneuka oraintxe askoren grazia / Perrando amezketarrak bezelakoxia. AB AmaE 397. Gainera ona da, onena bezelakoxea. A Ardi 10. Ezta bestelako mota askotako sal-gaiak, non-nai an bezelakoxeak dira. Anab Usauri 14. Gure egunkaria . kristau garbia, katoliko zuzena izango litzake, guri, ortan ari geranoi, dagokigun eta barrenak agintzen digun bezelakoxea. Ldi IL 150. Eguzkiaren irriñoa bezelakoxe begiratu zolia bialdu zion. TAg Uzt 32. Saillaundi, taldaundi eta saildietako ordezkarien eginkizunak, Ordezkari Nagusienak bezelakoxeak dira jatorriz. EAEg 19-5-1937, 1676. Urruti gabe beste semea, lengoa bezalakoxea, etxean azia. Or QA 45. Eman diteken musurik xamurrena eman diot masaillean, batere aragikeririk gabe, nere amari emango nioken bezelakoxea. Txill Let 68. Bi uren artean iheri dagoen arraia bezalakoxea zara zu. Arti Tobera 275. Guk ditugun bezalakoxe sentimendu edo asmoen jabe bear dutela izan. Vill Jaink 70. Gizon bat aipatu ziguten eta ni gu bezelakoxeren bat izango ziñala irudituta nengoan. Anab Aprika 70. Euskal menditan bezelakoxe / pakia dagon lekuan. Uzt Sas 321. Onekin ere, ezpata-emaillearekin bezalakoxe izketa ber-bera izan zuan. Berron Kijote 56. Basakarana bezelakoxea niñun. Ataño TxanKan 115. Baina ordukoen barrunbeak nolakoak ziren --bere garaikoak, gaurkoak eta gerokoak bezalakoxeak, alegia--, ederki zekien. MIH 313s.
azpisarrera-6
BEZALAKOXEKO. v. BEZALAKOXE.
Argatik guk bezalakoxeko aldarteak izaten zituan. Inza Azalp 52. Jesusen gizatasuna besteana bezalakoxekoa da. Ib. 52.
azpisarrera-7
BEZALATSU. v. bezalatsu.
azpisarrera-8
BEZALAXE. v. bezalaxe.
azpisarrera-9
BEZALA-BEZALA, BEZAL-BEZALA. Intens. de bezala. v. bezalaxe.
Har hek jan zituen, beren bizarren errarazteko suan iragan gabe ere, eta ziren bezala-bezala. Prop 1893, 168. Deskantsurik handienean, eta kontrabandan hartu zahagi bat eremaiten balu bezal bezala, sorbalden gainean bazeraman Larrondok bere andrea. Barb Sup 6. Norbaiti larrua edeki eta, larru hura lastoz bethetzea, leher egiteko heinean, Ihauterian Zanpantzar edo Karnabal bezal bezala. Ib. 11. Behatzen diote tupinari eta ikusten dute, hek utzi bezal bezala dela tupina. Barb Leg 132. Buruzagiak agindu bezal-bezala erran zioten. Mde Pr 138. Izanen dirade deüsak / zük erran bezala bezala. Casve SGrazi 152. Behar diagü khantatü / ordian bezala bezala. Ib. 42.
azpisarrera-10
BEZALA-BEZALAKO, BEZAL-BEZALAKO. Intens. de bezalako.
Au bezal-bezalakoa zen. Izeta DirG 91.
azpisarrera-11
DEN BEZALA DELA. Sea como sea, en cualquier caso. v. DEN LEGEZ DELA (s.v. legez), DEN MODUAN DELA (s.v. modu).
Konfesio ondo eginetan esan diran bekatuak largako balira agertu gabe ezagueraz ta borondatez ere, dan bezela dala, ez dala [...] konfesio gaiztorik egiten. Mg CC 165. Dan bezela dala, zuk galdu didazu nere lartegia belarra janaz. VMg 2. Batera edo bestera, dan bezela dala, osabaren aginduba beteko det nik. Alz Txib 103.
azpisarrera-12
EZ BEZALA ( (Dv)) (Precedido de sintagma nominal o participio (tbn. nahi, behar, ohi...)). De modo diferente a (frecuentemente con el sdo. de 'mejor que, más que').
tradizioa
Tr. Documentado, salvo en vizcaíno, en autores de todas las épocas y dialectos.

Egundaño ez bezala ioaten baita aitziña. EZ Man I 74. Pobrezia zinduen nihork / ez bezala prezatu. EZ Noel 172. Nihor ere ez bezala, / Gero bestitu eta, / Zeruko baliz bezala, / Pretenditzen du besta. Arg DevB 50. [Gauza bat] behar ez bezala onetsten eta begiztatzen bada. SP Imit III 42, 2. Nik merezi ez bezala Zuk egin dezu! Cb Eg II 138. Ordutik ezagutuko nazue oraindaño guzian ez bezala. Mb IArg I 348. Ikharatu zen lurra nihoiz ez bezala. Lg II 282. Danzari eman, behar ez bezala beztitzen. Mercy 25. Mentaberrik irakasten du / Jesu-Kristok ez bezala / Apezpiku ez Aita Saindu / Beharrik ez ginukela. Monho 36. Bear ez bezela, edo bekatu mortalean [ogi santua] jaten duenak. Mg CC 213. Beste orazioetan ez bezela. Gco I 452. Mintzatu ere beharko etxean ez bezala. Hb Esk 19. Argatik arpegiz-arpegi, eta besteri ez bezala itzegiten ziola. Lard 88. Nik merezi ez bezala egin darotazu. Dv LEd 245. Huntzek ikusten dute bertzek ez bezala. Hb Egia 143. Ezta zilegi [...] bestiak ez bezela ni nere buruakin arretatsuagua izatia. Bv AsL 185. Gauzak len ez bezela begietaratzen zitzaizkion. Arr May 66. Gu, Birjina Maria ez-bezala, bekhatuan sortuak gare. Jnn SBi 36. Heiek nai ez bezala biziz. CatJauf 16. Adimenduak manatzen dakonari gu ez bezala jarraikitzen ohi baita. JE Bur 102. Joanesen adimenak egundaño ez bezela ezagutzen zituan Jaunaren betiko egi sakonak. Ag G 204. Beñere ez bezela, nerekin oso atsegintsu zaudelako. Alz Ram 36. Besterik ez bezela / saiatzen da ori. MendaroTx 441. Txeko-errian ez bezela, Polonin apaizak-eta abertzale yator bezela yokatu izan dute. Ldi IL 165. Soa piztu zitzaion sekulan ez bezala. Lf Murtuts 50. Kristau herri gehienetan, Islam lurretan ez bezala, gizon odol-garbikoak ez zituztela urkatzen. Mde Pr 187. Hura baizik ez zen inoiz izan besteok ez bezala. Mde HaurB 9. Arriturik begira zegokidan ixil, oi ez bezala mintzo bainintzan. Or Aitork 200. Ori bide zala, bere burua uste ez bezala gutxiesten zuen. Zait Plat 90. Ikusiko zuela arbola zahar hori sekulan ez bezala berriz berdatzen. Ardoy SFran 52. Erderaz ere, guk ez bezela ikasi dek. NEtx LBB 37. Iñoizko garaiz ez bezela gaur / orren bearrean gaude. Olea 50. Ziñetan zaldun armatua gelditu zediñ eta aiñ zaldun, munduan zaldunagorik ez bezela. Berron Kijote 50. Hauetan jende gaztea ere euskaraz ari dena, hemengo batzu ez bezala. Larre ArtzainE 311. Ni, Orixe ez bezala, Galileo ondokoa naiz. MIH 375. Bestetan, Katalunian, esate baterako, ez bezala. MEIG VII 164.
v. tbn. CatB 29. Izt C 168. HU Zez 123. Barb Sup 133. Ez bezela: Zab Gabon 52. AB AmaE 115. Bv AsL 96. A Ardi VII. EArzdi in Kk Ab II 7. TAg Uzt 244. JAIraz Bizia 108. Lek SClar 103. Etxde JJ 250. Basarri 70. Ibiñ Virgil 23.
azpisarrera-13
EZ BEZALAKO ( (Dv, H)). a) Diferente a.
tradizioa
Tr. Documentado, salvo en vizcaíno, en autores de todas las épocas y dialectos.

Miserikordia iustuei, zu ez bezalakoei dagote. Ax 145 (V 95). Zeren anhitz izan baita orainokoan, eta baita orai ere, ni ez bezalakorik. Ib. 16 (V 7). Hartzen baitu nitaz behar ez bezalako sentimendurik. SP Imit III 7, 3. Erregiñen ez bezalako / Birjinen balsa garbian. 196. Jainkozko konsolazioneak, gizonen konsolazioneak ez bezalakoak. Ch III 52, 1. Emendatzen duela bere bekhatuen nonbrea, non ez duen Jaiñkoak laguntza berezi eta nihoiz ez bezalako batez atxikitzen eta sustengatzen. He Gudu 163. Zeren gizonenak ez bezalako baitira Jinkuaren jüjamentiak. Mst I 7, 3. Munduan egiten ziranak ez bezalako diru zenbait. Mb IArg II 269. Beste izkerak ez bezalako neurri justu ta simetria egiñ egiñean. Cb EBO 38. Mundu guziak behatzen zion bertzeak ez bezalako gizon bati bezala. Lg II 127. Bere edertasuna zan inork ez bezalakoa. Mg CC 133. Hain dire batzu bertzeak ez bezalakoak munduko bizi-moduak. Dh 46. Atzeneko paguba / ezta izan gaiztoa, / iñork munduban aitu / ez bezelakoa. Echag 21. Herri huni errekontru / Onak eman balako / Errespetu behar zuen / Orai ez bezalako. Bordel 89. Bestek ez bezalako doai on andiak / Dauzka Gipuzkoako baztar maitatiak. Izt C 509. Orduraño iñon ere ikusi ez bezalako zugaztiak. Ib. 136. Jakob-ek Lia-ri ezbezalako maitetasuna Rakel-i beti izan zion. Lard 37. Biltzen dituzte guk ez bezalako bihi-aldeak. Dv Lab 131. Arteraño ez bezelako alaitasun eta pozaldia beregan sentitu zuen. Arr GB 46. Hauta zazue ni ezbezalako bat. Laph 184. Orain ere ekarri dezu zuk etxera erraiñ aberatsa, eta guri ez bezelako . kukurruku jotzen dizu ollarrak. Zab Gabon 27. Haur harrentzat bertze fraidentzat ez-bezalako estekamendua. Jnn SBi 105. Oh, zoin guriak ez bezalako diren Mariaren gogoak eta egitatiak! Ip Hil 113. Hortik, mintzai nahastekatu guziek ez bezalako premia du Eskuarak. Arb Igand 13. Zoin gozoki, zer itzuli bertzek ez bezalakoarekin derabiltzan eskuarak. HU Aurp 210. Ni ez bezelako zentzuz apaindurik zude-ta. Moc Damu 36. Oberik etzuan mutilla, inguruetan iñor ez bezelakoa. Ag G 271. Musian eta prantzesez beste bat ez bezelakua dek ordia. Alz Txib 35. Argatik bera beste egilleak ez bezalako Egillea da. Inza Azalp 34. Ba, ori, bego, dohala bere bidean! Bihar eta gaur ere, horrek ez bezalako goxoa dukegu bihotzean. Barb Sup 54. Iguzkik ezin urtuzko egoz, / Ikarek ez bezelakoz, / goazeman zerura igoz. Jaukol Biozk 142. Zuk orain dezu txurreru ori / ez bezelako gizona. Tx B II 131. Zuk ez bezelakuak onra eta fama / ditut, tatxa gabia naizelako dama. MendaroTx 222. Gure elertia beste errietakoa ez bezelako eraz azitzea nai zenuteke. Ldi IL 109. Eta eman du iñork uste ez bezelako aberastasuna. Munita 8. Bihotzmina eztitu zitzaion, bien arteko elkar maitatze eretzik gabeko, besteak ez bezalako, betiko ziraukeenak baitzuen karia. Mde Pr 161. Susmatzen zukeen haurrak besteak ez bezalako egun bat izanen zela hura. Mde HaurB 45. Itun zarreko lege ta Iragarle, oi ez bezalako begiz irakurrarazten. Or Aitork 131. Onik eta bizkorrik zebillanean ez-bezalako poza gertatzen da. Ib. 189. Iñork ez bezelako begiak ditu. Txill Let 84. Lilluratuta gelditu nintzan, alako uste ez bezelako tokiaz. Anab Aprika 30. Halere, han, hemen ez bezalako aisetasunik du, artzaingotik nahi badu diru egin! Larz Iru 28. Dena iguzki [Sumatra], dena usain on eta luma guzietako xori, dena nihun ez bezalako zuhaitz... Ardoy SFran 189. Ordainduko detsut ziur, bestek ez bezelako neurrixan. Etxba Ibilt 472. Uste ez bezalako aldakuntzak dakarzkite berekin urteek. MIH 358. Badirela linguistikak ez bezalako egiturak dituzten jakiteak. Ib. 194.
v. tbn. AA III 347. Gy 266. Hb Egia 12. Legaz 24. Zby RIEV 1908, 85. Lf Murtus 18. JEtchep 74. Zait Plat 82. Larre ArtzainE 70. Ez bezelako: Bv AsL 139. Aitzol in Laux BBa VIII. Ir YKBiz 117. TAg Uzt 112. SMitx Aranz 205. Lek SClar 129. Lab SuEm 188. Berron Kijote 216.
azpisarrerakoSense-13.1
(Precedido de oración de relativo).
Gelditu ziran guziz biotz-aldatuak, len ziren ez bezalakoak, ta bestelakoak. Ub. 98. Su gaitza ginduen bethi, hirian egiten ohi diren ez bezalakoetarik. JE Bur 78.
(En la expresión besterik ez bezalako). "Besterik ez bezalako librua, livre excellent, comme pas un autre (Mg)" H.
Juduak egin zuten bekatua zan egiaz belz itxusia, ta besterik ez bezalakoa. Mg CC 242. Oietan Jainkoak besterik ez bezalako bat arkitu zuen, Abran zeritzana. Lard 12. Ezen aur ark besterik ez bezelakoren bat bear zuela irten. Arr GB 6. Bai, ni naiz Donosti eder artakua, katillu zillarrezkua, parerik gabekua, munduan besterik ez bezelakua. Sor AuOst 87. Urdai hura jan dedanean, ezta izan besterik ez bezelakoa. A Ardi 115. Ain zan egokia, ikasia ta besterik ez bezelakoa. TAg Uzt 170. Jaiotetxea, begik alaitzeko besterik ez bezelakoa. JAIraz Bizia 38. Ezta besterik ez bezelako gure birigarro apalaren kantu zoragarririk? Munita 22.
b) (Sin término de comparación explícito que le preceda). Diferente.
--Ez-bezalako irudia ta ez-bezalako atxilotuak aipatzen dituzu, esan zuen ark. --Gure antzekoak, esan nuen nik. Zait Plat 49.
azpisarrerakoSense-13.2
Inconveniente.
Ipuin bat txit ez bezalakoa haur gazte batzuei kondatzeko! "A most improper story" . Mde Pr 94.
bezala
<< berezi 0 / 0 bozkario >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper