Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

50 emaitza fagore bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
tzar.
tradizioa
tradizioa
Tr. Documentado en autores septentrionales desde el último tercio del s. XVIII. Se encuentra tbn. en los autores navarros Lizarraga de Elcano (claramente en el sentido de 'grande') y F. Irigaray; se han incluido algunos ejs. vizcaínos y guipuzcoanos cuyo carácter de palabra autónoma (no sufijo) es dudoso. En DFrec hay 15 ejs., 9 de ellos septentrionales.
etimologikoa
Etim. Relacionado con txar, etc., (q.v.).
sense-1
1. (V-ger, AN-burg, L, B, BN, S; Urt II 12, Gèze, Dv). Ref.: A; Lh; Lrq; EAEL 207; Izeta BHizt2.
(Aplicado a personas).Malo, malvado, perverso. "Vilain" Gèze. "Mauvais, impie, vicieux, coupable, pervers" Dv. "Deshonesto" VocB y A. "Perverso, malo" A. "Vilain moralement, pervers, immoral" Lrq. "Malo. Gizon oi tzarra da, arront tzarra " Izeta BHizt2. v. gaizto. Forma gran cantidad de compuestos más o menos lexicalizados; cf. gizatzar, neskatzar, otsotzar.
Kurritu duen ondoan Frantzia guzia / tresna tzar horrendako hartu gutizia. AstLas 67. (ref. a Belle Marie) Yende tzar, fede-gabekiñ. Gy 40 (v. tbn. yende tzar en Izeta DirG 51). Lagun tzarrekin ez yunta, / [...], / onekin on zare egonen, / [...], / tzarrekin tzar bihurturen. Ib. 43. Gizon tzar batzuk, berthuten etsaiak. Hb Esk 173. Kadiratik arthiki predikari tzarra. Ib. 80. Tzarrek dute fedea oinetan ematen. Ib. 202. Yaiura gaxtotako muthil gazte tzarrak. Ib. 86. Saindu gazteak thu egin zion begitartera emakume tzar hari. Jnn SBi 165. Zorri hilik piztuen enperadore; / gaixto eta tzarren fagore, / hoien ganik baitu ohore. Zby RIEV 1909, 227. Neskatxa zahar eta tzar harrek masakraaraziko du Suleau. Elsb Fram 83. Bost muthiko, yadanik arras tzar eta ustelduek, hil arazi dute beren adineko lagun bat. Ib. 163s. Bertze bi emazte, osoki tzarrek eta gaixtagintsek. Ib. 155. Zure iduriko eta oraino tzarrago batzuek. Lap 28 (V 16). Tzarrek eta bide makurretan dabiltzanek. Ib. 67 (V 34). Seme bat bazuen bera bezain tzarra. Arb Igand 80. Oraiko eta betiko gorri gaixtoek, tzarrek, [...]. HU Aurp 153. Zer nahi jasan, hobe dugula gure buruen jabe, tzarren esklabo baino. HU Zez 158.
( s. XX.) Gizon auher, tzar, gormant, zikhin, itxusia. Andurain UskIb 85. Jainkoak zakik xuxen nor den on, nor den tzar. Ox 38. Hil ditu Herodes tzarrak / Betlehem guziko haurrak. Ib. 67. Mikaela eta bertzeak ez dira baitezpada tzarrak, bainan bai enuxentak. Barb Sup 56. Zertarat heldu da atso tzar hau? Ib. 77. Egia zuten zaharrek: / eskolarat igortea / da langile tzar, seme tzar, / eskualdun tzar egitea. Etcham 165. Alako errian omen dagozi unenbertze gudulari gizon tzarrenak. FIr 137. Jendea ez duzu ikusten sekula baino aztapar-zorrotzago eta tzarrago bilakatua berriz? JE Ber 100. Oixtiko muthiko tzar heien lana ditake. Ib. 25. Ama tzar harek, Seme Erregearen egiazko mezua gorderik, [...]. Barb Leg 69. Gizon tzar aiek tzarki illaraziko ditu. Ir YKBiz 387. Emakume tzar emegalduen besoetan burtzoraturik zebiltzan batzuk. TAg Uzt 182. Aphez tzar guziak phorroskatu. Zerb IxtS 65. Biriatuko mutil tzar batzuek asto bat ebatsi zuten. Zerb Azk 89. Nork ezarri zaitu planta hortan laguntto? Nor da hoin tzarra? Ib. 99. Lagun tzar batzuek berri-makur batzu igorri ziozkaten. JEtchep 63. Sugea beti hor nausi zen oraino, eta sugea baino tzarrago, gizona. Ardoy SFran 190. Nihor gabe ez utzi / guen etxe txarrak, / nun nahi badirela / ta suieta tzarrak. Mattin 54. Maixu tzar onek gaur egiten du / berak gizonen itxura. Lizaso in Uzt Noiz 45.

v. tbn. Laph 240. Larz Iru 60.
azpiadiera-1.1
(Aplicado a haur ).
Haur tzar bat nintzelarik, egin nuen bekhatu batez [orhoitzen naizenean] . Elzb PAd 19. Haur tzar batzuri, onez onean, bi egiaño erranik bezen trankil. HU Zez 131. Eta gu, haur tzarrak, egun batez pentsatu ginuen Lipusaren gatu xuriak gorde behar ginituela. JEtchep 35.
azpiadiera-1.2
(Añadido a un sust. o adj. ya de por sí negativo).
Atearren zirritutik / egiten ditu begiak / nor darakutsan argiak, / eta dakus ezkututik / arerio tzar otsoa, / eta ez ama maitea. Zav Fab RIEV 1909, 33. Salatzera fite gan zen / lausengari tzar bat. Gy 213. Kasu guti hari da nahastaile tzarra, [...]. Hb Esk 171. Frantzia errekalat deramaten framazon tzar horien banda higuingarria! HU Aurp 56. Maltzur tzarrek bazakiten [...]. HU Zez 110. Ohoinak baino areagokoak diren gaixtagin tzar batzuen ahotik. Ib. 120. Lapur tzar oriek. Lh EEs 1915, 245. --Azkeneko ordu arte egon, eta gero dira larriyak. [...] Zaude ixilik, lasai tzarra. Alz Bern 61. Ados egin dute laster sorgin tzar horrekin. Barb Sup 55. Deputatu edo auz'aphez, politikero tzar, gure nausi eta buru nahi zuten. Ib. VI. Zuk ikustean gizon bat zaharra, / ez oihu egin gero: "Agur, urde tzarra"! Ox 176. Urde zerriak, urde tresna tzarrak! Zub 39. Hor ezartzeko / gure etsai tzar hori hila! Etcham 119. Soldado bihotzgabe tzarrek Jesusi ezarri zioten gurutze pisu bat bizkarrean. Zerb IxtS 89. Zuhurrekin dabilana zuhurtuko, erho tzarren adixkidea hek bezalakatuko. Ib. 58. Sorgin tzarra, zuk eritu dautazu emaztea. Zerb Azk 95. Ausarta tzarra! Nere nahiz, kanperoak treina huts egin duela! Larz Iru 76. --Bakero... urdea! --Higuin tzarrak! Ib. 64. Kriminel tzar horren aintzinat. Larz Senper 92. Ortzia orroaz hasirik berehala ihesari eman zirela, hortzak daldaran, sinespera putrun tzar ez besteak. Ardoy SFran 241.
azpiadiera-1.3
(Ref. a animales).
Animale tzarrak / (sugeaz naiz hemen mintzo / ez gizonaz: aise trunpa laitezke asko). "L'animal pervers" . Gy 258. Aker tontok axeri tzar / hor du sinetsi: / putzu batetara behar / direla jautsi. Ox 89. Otso tzarra gose. Ib. 91. Jakin izan banu, ez nian axeri tzar hau nerekin hola hartuko, ezen, bethi ixil ixila zagok! Barb Leg 138. Bainan kasu, miru tzarrak! Zuek xitoak bezala, arranoek sarraskituko zituztete! Lf Murtuts 51. Atsegin egiten dautazue ene azeri bihotzean, hango zakur tzar hura hola koditurik. JEtchep 31.
azpiadiera-1.4
Zenbat ohointza [...] dauzkuten eginak orotan animale tzar hoiek. HU Zez 188 (ref. a los gendarmes).
azpiadiera-1.5
(Ref. a cosas).
Ango jende gaiztoakin bat-eginik, aen Idolo-tzarrak artu zituen Jainkotzat. Ub 70. Bere semearen bizi molde tzarrak ezartzen zuen desolazionean. MarIl 97. Bere ohitza tzarretara, daramate asko zoro. Gy 70. Gaitztagiñen obra tzarrak. Ib. 174. Egiten den bezenbat erromeseria eta egitate tzar. Dv Lab 88. Josteta tzar bat egin gogo dutela. Laph 246. Mila asmu tzarrez atxiki zituzten beren nausi maitearenganik urrun. Ib. 109. Jakin zan gerthatuko zaonala eder eztena. Igortzen haut etxe tzar baterat biluz gorria. Jnn SBi 137 (se ref. a un burdel). Are apalago jautsi zen bere bide tzarrean. Ib. 90. Mihia da gauzarik / baliosena / edo tzarrena. Zby RIEV 1909, 106. Besta bitzi, tzar, pagano, inpio bat. Elsb Fram 123. Bere doktrina tzarrenez hura phozoindatzen, hiltzen [dute] . Ib. 180. Federik gabeko Eskualduna, Eskualdun arnegatu bat laiteke, kanpo herrietako haize tzar zenbeitek ekharri luken hazi pozoindatua. Lap 27 (V 15). Parisen orotarik ikhusten da, on ala tzar. Arb Igand 129. Bilkhura tzar eta josteta gaxto guzietarik urrundu. Ib. 126. Lege bat, on edo tzar, egin ondoan, [...]. HU Zez 42. Lan onaren, osasun eta guzien galtzeko parada, okasione tzar gutiago balute. Ib. 204. Bizitze tzarra deramatenak. CatJauf 107.
( s. XX.) Oraiko Gobernamendu tzar hunek. JE Bur 192. Etzen nahi izan arrenküratü [...] egin zeron lan tzarraz. Const 41. Mundu tzarreko hobenak, zorrak, oro dauzkala bere gain. Ox 77. Moda tzarrak uzteko. Etcham 214. Mende huntako josteta tzarrek / arima dute zikintzen. Ib. 240. Errege hil gogo zuten bi zerbitzariren xede tzarrak. Zerb IxtS 74. [Aita Sainduak] bizi tzarra ereman zuela, haurrak ere ukhan zituela. Ib. 108. Israelitak berritz urhats tzarretarat eroririk. Ib. 47. Esku tzarretan emanik [jauregia eta lur-eremua] galdu dituela. Lf Murtuts 50. Alako tzarrak baitziran, ustez, ene pekatuak. Or QA 164. Griña tzarren sasia iekitzen asi zitzaidan. Or Aitork 41. Zure maitearen maitez ari naiz ene bide zearo tzarrak oroitzen. Ib. 37. Frantzia guzian etzen De Lancre zoroaren hautua baino tzarragorik egiten ahal. Zerb Azk 93. Etzirenak dudatzen, gaixoak, heien Mixel ordu berean ukaldi tzar baten aphailatzen ari zela. JEtchep 114. Zer duk? Lan tzarra egin eta, ondoan ukhatzen? Larz Iru 32. Irri mehar tzar batekin jalitzen da. Larz Senper 66. Ez ahal dira Eskualdun jaidura guziak tzarrak? Ardoy SFran 25.
azpiadiera-1.5.1
(Libro, publicación...)inmoral, pernicioso.
Zein da yakinenen bizia? [...], yostatzea, aphaintzea, liburu tzar zenbait irakurtzea eta tzarragoko zenbaiten egitea, bere buruaz mintzarazteko xedez. Hb Egia 125. Kasik gazeta tzar guziak, edo oro, yuduen eta framazonenak dire. Elsb Fram 158. Liburu eta . Gazeta tzarrak, Jainkoa ez deusentzat atxikitzen dutenak. Lap VII (V 2). Gazeta tzar egileak. HU Zez 46. Liburu eta gazeta tzarren irakurtzea. CatJauf 83. Beste izkuntzetako liburu loitsu, egunari tzar, iztun gaixtagiñak. Lh EEs 1915, 243. Zer nahi liburu eta kaseta mota irakurtzen da. On ala tzar, han dira, ohe gainetan eta ganbararen itzulia egiten dute. JEtchep 107.
azpiadiera-1.5.2
(Añadido a un término ya de por sí negativo).
Jendea lilluratu / bere gezur tzarrez. Monho 28. Maleziazko tema tzarrez ardura zare betia. AstLas 69. Mundu huntan ezta deus arbuiatzekorik, / kristauentzat, gaitzkia eta bizio tzarra baizik. Gy 54. Nere maltzurkeria tzar eta gaixtaginkeriak. Dv LEd 246. Zure gezur eta maula tzarrak. Ib. 271. Horiek oro nahaskeria tzar batzu zirela. Laph 88. Halako tentazione tzarretarik berriz iragan baino lehen, [...]. Jnn SBi 80. Bizio tzarrenez bethea zenak. Elsb Fram 60. Diru gose tzar bati zarraizkola. Arb Igand 75. Noges sarjanta, gizon galanta, / hartu du kontseilari. / Ai, zer sujeta gidari! / Saltsa tzarren xuxentzari / hori da beti ibili. In Zerb Azk 104s.
sense-2
2. (Gèze, H).
Malo, de mala calidad, de poco valor. "Chétif" Gèze. " Soin tzarra, robe très mauvaise, qui va en lambeaux" H. v. txar.
Yauntz-arazi zioten Salbatzaille adoragarriari kapa gorri tzar bat. Lg II 272. Ene haurra, trapu tzar batzutan troxatua manyatera baten barnean etziña. Mih 85. Berak ezduela sortzean sehazkatzat izatu manyatera tzar bat baizen. Ib. 78. Pareta tzar baten zilhoetan. "Dans les trous d'une masure" . Gy 224. Amarraturik erdi gerrian zaia tzar bat. Ib. 77. Arropa tzar, zirtzila, zikhina yarian. Hb Esk 187. Paper tzar truk zioten urrea beretu. Ib. 133 (cf. papertzar). Borda tzarrak dituzte yauregi hautatzen. Ib. 227. Hartara botatu behar dira zapata zahar, hiliki eta puska tzar guziak. "Tous les débris de végétaux" . Dv Dial 51 (Ip tzarkeria). Ez da ezen gauza ttipia lur tzar batetarik ona egitea. Dv Lab 111. Kreatura hain goretan gaztigu hain harrigarria ikusirik, nola ikharatzen ez naiz ni, lur puska tzar, guzia bekhatuz usaindua? Dv LEd 103 (Cb Eg II 53 lur puska billau bat). Be'iratu eta egin neron irri / Zikhiruaren fama tzarrari. 'De la triste apparence de la brebis' . ChantP 238. Kapusail tzar phuska bat larru bateki. Ib. 90. Errientak atsoaren aitzinean ibili nindian trapu tzar bat bezala. Elzb PAd 50 (v. tbn. Zerb Azk 34 trapu tzar batzu bezala erabili). Motho edo kofia tzar eta zikhin batzuekin. Elsb Fram 83. Gostu tzar bat bazuen [oiloak] / zeren zen koloka. Zby RIEV 1908, 763. Garagar salda tzar batekin bazkaldurik. StPierre 17s. Aste baten porroska tzar baizik ez zuelarik gehiago Leonek, Otxagabiako español adixkide batek ekartzen dio [...] tabako hosto bat gaitza. Barb Sup 64. Bordaska tzar batean Jesus sortu zela? Ox 66. Zuen otomobila tzarrekin, karrosa zaharrak ehortzi ditutzue. Leon GH 1926, 524. Zilo handi bat tarrapatan ezarri duen soineko tzarraren erdi erdian. Barb Leg 136. Bere apez-jauntzi guziak kendurik, zaku tzar bat ordain emanik, eliza aintzinean hanxet erre zuten. Zerb Azk 94. Hori ere orai Donibandarreri saldua daukute sos tzar zenbaitentzat herriko buruzagi batzuek! Ib. 48. Galon tzar baten ukaiteko zer etzuen egin behar ukan. JEtchep 89. Berehala igorri ninduten karro tzar batean. Etchebarne 133.
sense-3
3. Malo, desfavorable; desagradable.
Sujet tzar bat gertaturik. AstLas 69. Barau tzarra daukala / betiko azturik. Zav Fab RIEV 1907, 538. Olioak hainitz usain tzarra du. Dv Dial 103 (It gaiztoa, Ur txarra, Ip gaistoa). Geroago eta gehiagoko omore tzarragoan. Elzb PAd 41. Jan edan tzarretarik begiratzeko. JE Bur 90. Negu tzarraren uztar gaixtoak akabo dire agian. Ox 28. Gorriak ikusi zituen leku tzar, beñere gizonik ibili etzen artan. FIr 149. Eken ondorio tzarretarik begiratzeko. Ib. 169. Zamukaren puntak kolpe tzar bat eman diak kokotzean. Zub 74. Etzen hain minbera hotzari, beroari, usain tzarreri. Ib. 90. Lanho tzar zurpail batzuek hola dauzute kaskoa berotzen zuri? JE Ber 80. Gizon aren azken-aldia lenbizia baño tzarrago da. Ir YKBiz 168. Lan tzarren guziak harendako zirela. JEtchep 72. Orhoitzapen tzarreko toki itsusi hoien gordatzeko. Ib. 75. Zorte tzar batez. Larz Senper 72. Buruan bildu kolpe tzar baten ondotik hiltzerat zoan. Ardoy SFran 274. Xixtako bat lepoko zain batean egin, bere odol tzarretarik arintzeko. Larre ArtzainE 106.
azpiadiera-3.1
(Aplicado a sust. que expresan algo ya de por sí malo).
Nok, o Leon andia / daukazun naibage tzarra, / kentzeko billatu, nok leike / pozgei bat jatzuna parra? AB AmaE 153. Gogoko hitstura tzar horiek. Zub 51. Gure herrian burrunba tzarra ez dadin geiago adi. Iratz 26. Noizean noiz, arrantzaleen / hamu tzarrek sistatzen zuten. Mde Po 57. Haizea bere tema tzarrean geldi geldia zagonetan. Ardoy SFran 152. Geroztik beti egon naiz / makur tzarretik gerizan. Xanpun in Xa EzinB 122.
azpiadiera-3.2
(Aplicado a enfermedades).Grave. "Aggravescere, [...] tzartu, [...] tzar, fastikos, gaitzágo egiñ [...]. Morbo, senectute aggravescit, eritasunak, zahártzeak [...] tzar, fastikos, minbéra, gaitzágo egiten, errendatzen du " Urt I 433s.
Min tzar bat, izigarria, / [...] / lurreko gaiztokerien zehatzeko, / izurria (bere izenaz deitzeko). Arch Fab 203. Ene haurra begirautzu / miñ tzarrenetarik duzu. Gy 73. Eriek garraiatzen ixilik min tzarra. Hb Esk 6. Mafrundi tzar batekin baitabila aspaldian. Barb Sup 54. Mintzatuko nazaitzue Jainkoa lagun, gaitza tzar orietaz. FIr 169. Denboran gaztain ondo guziak hilarazi baditu gaitz tzar batek. Zerb Azk 41. Algeriako gerlan bulharretako min tzar bat jauzi zaut. JEtchep 92. Grippe espagnole deitzen zakoten eritasun tzar bat. Etchebarne 57.
v. tbn. Jnn SBi 81 (min tzar).
azpiadiera-3.3
(Palabra, relato, dicho...)ofensivo, hiriente. v. eletzar.
Ez da yende xirxila, ergel halakoa, / ahopaldi tzarrenez gaindia ahoa. Hb Esk 108. Ez betza kanta tzarrak gorderaz huzkurki. Ib. 135. Haukiek dira beharriak, marmara tzar eta hitz gaixtoei hertsiak egotu izan direnak. Dv LEd 258. [Nola ihardets] erlijionearen kontrako hitz tzarreri. Lap 29 (V 16). Zernahi ateraldi tzar, bai buruz-buru, bai beren kideko kazetetan eman. HU Aurp 122. Kantatu denetz kantu tzarrik. CatJauf 16. Asko molde hits, asko ahapaldi tzar, ergelkeria sobera! Barb Sup VI. Huna bi hitzez zer igaran zen eta zertarik hasi zen konder tzar lüzaz mündiak erabili diana. Const 34.
sense-4
4. Grande. " Ori tzarra!, ¡qué grande! (AN-araq)" EI 143. Forma gran cantidad de compuestos más o menos lexicalizados; cf. aguretzar, haizetzar, alfertzar, handitzar, deabrutzar, gizototzar, ijitotzar, judutzar, karrotzar, loditzar, mutikotzar, nahasitzar, hodeitzar, sorgintzar...
Agertutú bére / besóko indárrak, / urratutú ére / subér aundi tzárrak, / bota goratúak, / ta gorátu txárrak, / entendadézan mundúak. LE Kop 34 (cf. handitzar). Animale tzar eta txarrak . (286) LE-Ir. Alper ostikadea / ta arrantza tzarrak egitea. Zav Fab RIEV 1907, 540. Amodioak ez eban guztiz itsutu / zekento tzar ori: zanean kontutu, / esan eutsen andrageiai berak. Id. ib. 539. Zer zare gure errekatxo ta / zer zare zer ibai-tzarrak? AB AmaE 67. Paristar erreboltatuak sarthu ziren beraz Tuilerietan oihuka: eror dadila morde Veto, [...]. Errege, oihu tzar horiek aditzen zituelarik, [...]. Elsb Fram 98. Ez dute goserik, ezta ere egarririk geiago izango, ez da eguzkia aien gañera eroriko ezta bero tzarrik ere. Inza Azalp 113. Bere baitarik jo eta jo hasten da Salbatoreko zeinua. [...] "Baliatzen zauk, segur, joare tzar hori jo eta jo eman baita!". Barb Leg 126. Ba omen zeuden barrunbe aietan Budaren irudi lodi tzar asko. A. Zavala in Goñi 14 (cf. loditzar).
azpiadiera-4.1
Otsoak yale tzar dire, / herresaka iretsten dute.Gy 71.
sense-5
5. "De zar viejo, sale tzar vejarrón, vejazo" A Morf 273.
azpisarrera-1
AMETS TZAR, BELAR TZAR, ESKER TZAR, MIHI TZAR. v. AMETS TXAR, BELAR TXAR (s.v. 1 belar), ESKER TXAR, MIHI TXAR.
azpisarrera-2
TZAR EDO MAR. "(S-saug), quelconque" Lh.
azpisarrera-3
TZARREAN. En mal estado.
Goregi ez joan; ileak harro, tzarrean baita hegoa. Ox 20. Askitto edana, tzarrean, zen batez ezituena Roumagnere brigadiera eta Haranburu guarda, biak tiroz hiltzer! Ib. 197.
azpisarrera-4
TZARREKO. Para mal.
Bizkitartean hein batez, bai oneko bai tzarreko, indardun direla kazetak. HU Zez 83.
azpisarrera-5
TZARREKO ALDE. Cf. ONEKO ALDE.
Den astokeriarik handiena estakurutzat aski baitzeie,. tzarreko alderat. Oneko alderat emozute den arrazoinik hoberena. "Esta konprenitzen", kaskoinak diona. HU Zez 105.
tzar
<< otoizka 0 / 0 urririk >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper