Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

50 emaitza fagore bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
berezi.
tradizioa
tradizioa
Tr. Berezi (en textos suletinos y mixanos berhezi ) es con mucho la forma más utilizada en todas las épocas. El primer testimonio de berexi se encuentra en Duhalde (junto con la mayoritaria berezi ) y el catecismo alto-navarro de Añibarro; se documenta además en algunos autores del s. XX, alto-navarros en su mayor parte. Bereizi no se documenta hasta el s. XX, y aparece en algunos textos meridionales, coexistiendo generalmente con berezi . En DFrec hay 495 ejs. de berezi, 13 de bereizi y 4 de berexi .
sense-1
I . (Adj.).
azpiadiera-1.1
(G, L ap. A ; SP, Urt I 29, Lar, Hb, Dv, H; -rh- S ap. A ; Dv (BN, S)), berexi, bereizi, behezi (Dv), bereixi Especial, particular; escogido. "Berezia, séparé, distingué" SP. "Ablectus, berezia, hautátua, edérra, brabóa, paregábea" Urt I 29. "Especial" Lar. "Cadete, soldado, zaldun berezia" Ib. "Distinct, particulier [...]. Debozione berezi bat hartu du Ama Birjinarentzat, il a pris une dévotion particulière envers la Sainte-Vierge" Dv. "Zuzen berezia, privilège" Ib. "Aintzineko lerroa gizon bereziz egina da, le premier rang est composé d'hommes choisis" Dv. "Berezi, berhezi (BN, S), beh-hezi (id.; le second h est plus prononcé que le premier qui dissimule à peine le r qu'il remplace). Qui est d'élite, de choix. Oniriste berezia (He), affection particulière" Ib. "Choisi, élu [...]. Particulier [...]" H. "4.º (G, L), cosa aparte, especial. [...] 6.º Berhezi (S; VocBN), especial, particular" A (en VocBN lo que se encuentra es "berhez, berhez-i, vb., séparer, séparé, se séparer"). "Especial" A DBols. Azkue añade una supuesta variante berezin, tomada de la segunda ed. de Dv Lab (60); se trata en realidad de errata por berezi, que aparece en la primera: artha berezi batekin (104).
tradizioa
Tr. Documentado por primera vez en Leiçarraga, hasta el s. XX lo emplean sobre todo autores septentrionales; al Sur, se encuentra en el s. XVIII sólo en Mendiburu y Ubillos, y en el XIX en Guerrico, Aguirre de Asteasu, Iztueta, Lardizabal, J. A. Arana, Beovide y, entre los vizcaínos, únicamente en Arrese Beitia. A partir de principios del s. XX, su uso aumenta considerablemente en la literatura meridional.

Ahalik gehiena guziei adi eraziteari iarreiki izan gaitzaitza, eta ez xoil edozein lekhu iakineko lengoaje bereziri. Adv * 7v. Guk dugu bada sinhesten ezen nehor eztela bere gain apartatzeko, ez bere manera berezi batez kontentatzeko. Ins G 5v. Ferietako, hartu-emanetako, eta asko berze gauzatako egun iakinak eta bereziak dituztenék zerbitzu dutenzat. Cal a 1r. Iuiamendu berezia edo partikulara. EZ Man I 48. Baldin faltak ez badire guztiz hain bereziak, / Iphizpikuak ere barkha detzakela guztiak. Ib. 21. Gorputz eta arimaren punimendu komunez / Hitz eginik, mintza gaiten orain berezienez. Ib. 98. Egun berezia ohi da / Besta Berri eguna. EZ Noel 122. Grazia hau naturaleza gaineko argia da, Jainkoaren dohain berezi bat. SP Imit III 54, 8. Sakramendu saindua hartzen duenean gai eta baso egiten da grazia berezi batez bat izaiteko Jainkoarekin. SP Imit IV 15, 4. Bada eta ezpada ebaki behar du elkharrekiko ibilte berezi edo partikular guzia. SP Phil 307. Ordena aberats eta berezi batez guzia egiña. In Arg DevB II. Zoñez [Erretorek] arranküra berhezi bat ükhenen baitie [...] auher eztaudian. Bp I 23. Besta honek zer dü berhezirik beste ororen artian? Bp II 17.
( s. XVIII.) Errekonpentsa beregainekoa, aberastasun eta ohore franko, loria eta laudorio bereziak. ES 187. Eta hala orduan, elkharganik barraiatu ziren, Mundu-herri guzirat, zein bere hitzkuntza bereziakin. Ib. 390. Ez duzun adiskidetasun berezirik edo trebetasunik emazteki batekiñ. Ch I 8, 1. Katiximaren egiteko lekhu berezirik eztenean, hartako lekhurik hoberena da khorotik kanpoan Elizan. CatLav A 5r (V 6). Zer grazia berezi eta partikular errezibitu othe zuten orduan Apostoluek? Ib. 403 (V 193). Non ez duen Jaiñkoak laguntza berezi eta nihoiz ez bezalako batez atxikitzen eta sustengatzen. He Gudu 163. Eta nurk ere hun berhezi bat ükhen nahi beitü, hark galtzen dütü komünak. Mst III 13, 1. Gizonen maitetarzün berheziaz eztüzüla axolik. Ib. 24,2. Orien egiteko ta lan berezia da. Mb IArg I 325. Gobernariak berak ematen zion janari bereziarekin. Mb IArg II 343. Hulako grazia berezi batek zer ezagutza ez du galdetzen gure ganik? Lg I 267. Yauts-araztekotzat gure gainerat zeruko grazia berezienak. Ib. 276. Jinkoaren Semiaren Pasioniarendako debozione berhezi bat. AR 190. Kondizione bakhotxari iratxaki diotza trabailu berezi batzuek. Brtc 189. Zein da Sakramentu oni dagokan grazi berezia? Ub 223.

( s. XIX.) Erresumako zein herrik eta zein probintziak / Igorriko tu gorterat gizon hain bereziak? Monho 60. Josep espos garbiak / Darozkigu beti / Fagore bereziak / Ardiets-arazi. Ib. 90. --Fedearen Artikuluak zertako dire? --Gure Jangoikoaren ta Jesu-Kristo gure Erredentorearen berri berexi edo irakorria emateko. CatAN 17. Explikaturik dago Jaungoikoaren legeko lenbiziko mandamentu Santuan, adorazioaren gañean emanik dagoan dotriña berezian. Gco I 467. Sakrifizio au eskeintzeko leku berezia da Eliza. AA I 526. Huna orai zenbait bekhaturantza edo bizio, eta prestugune berexi, zeinetaz jende prestutasun erakhusten dutenek ere ezpaitaukate bethi behar den bezenbat kontu. Dh 66. Ukhan bezate artha berezi bat. Ib. 72. Debrua da gisa berezi batean Izpiritu lohia, likhiskeria hetan baizen gosturik eztukena. Ib. 186. Sekretarioak atxikiko du errexistro berezi bat. JesBih 421. Ihaurtiria maneria berhezi batez Saintüki igaran ezazü. UskLiB 80. Berea du manera bereziago batez, bere zerbitzari deklaratu bat, bere dizipulu bat, bere haur bat bezala. Jaur 142. Erregeren serbitzoan sartu zan Zaldun berezi edo Kadete. Izt C 489. Noiztik hunat axeria / Da poxin haiñ berezia? / eta buztan hau zertako? / Badea deusetarako? Gy 186. Abrahamek erakusten digu, leku berezi eta santutuetan illak lurpetzeko oitura zein anziñakoa eta gogoangarria dan. Lard 26. Zeintzuetatik bakoitzari bere itzkuntza berezi bestek etziekiena Jainkoak eman zien. Ib. 11. Lebiren ondorea bakarrik bazter berezi edo jakin gabe geratu zan. Ib. 118. Badute haren solas eta erakuspenek zigilu berezi bat. Hb Egia 89. Haritz landareak ez badituzu artha berezi batekin atheratzen eta landatzen, gehientsuak galduko dira. Dv Lab 328. Agiri dala otoitz edo . orazioko doai txit berezi hura. 'Don especialísimo'. Aran SIgn 44. Misioetarako boto berezia profesioa egitean. Ib. 74. Lore berezi danen tartean / lirio zuri txukiña. Otag FrantzesB II 133. Gauza bakotxak Jaunak emonik / Badauz doe bereziak. AB AmaE 57. Hunen aire berezia ez dakitenentzat, aire ezagutu hau:. Uholde baten pare... Zby RIEV 1908, 411. Handik goiti bazuen bethi debozione berezi bat bere Ama zerukoarentzat. Jnn SBi 52. Izpiritu Sainduaren obra berezia gure arimen saindutzea da. Lap 318 (V 145). Jinko hunak nahi ükhen dü begiratü antze berhezi batekin Nazaretheko familia saintiaren etxia. Ip Hil 136. Asteko zazpigarren eguna hautatu izan du othoizezko eta pausuzko egun berezi batentzat. Arb Igand 59. Heientzat da egiten bozkatze berezi bat, bertze bozen ondotik. HU Zez 90. Bihotzmin berezi batekin erraiten zuen hori. HU Aurp 135. Labat Jaun Miarriztarra, hilaren adixkide berezia. Ib. 169.

( s. XX.) Bertzeek nahi lukete eskoletxe bereziak balire hortako. JE Bur 52. Beren jauntzi bereziak manatzen deien bezala. Ib. 56. Semeak eskatu zion gisara mai, jarleku, oe ta oial bereziz egokitua. Ag G 220. Ume bakoitzaren antze berezia zeintzeko ikasketa. Zink Crit 12. Ororen gainetik gaizki ikusiak Alemanen etsai bereziak bezala. StPierre 40. Izkera bakoitzak bere itzetarako eredu bereziak ditu. Ol EEs 1919, 2. Bada Españian, aragi-uzte ta barau egin bearra egun jakiñetan kentzen duan lege berezi bat. KIkG 63. Ta gañera ontasun berexiagoaz Jesukristoren senidetako ta bere betiko zorionean bere gozakide izateko aukeratu gaittualako. Inza Azalp 131. Ez al da zillegi gaitz berezi batetik, esate baterako, atera gaitzala eskatzea? Ib. 153. Arik eta etorberriari bere alderdietako doiñu ta dantza bereziak ikasi arte. Mok 8. Gain hortan luzaz etxe bat izan da / Patroin berezia nun ohora. Ox 17. Toki berezi ta apañetan diputadu jaunak, lendakari ta guzi. Muj PAm 8. Ibilkera berezija eukon-eta, danak esaten eben ata politta zala. Altuna 82. Zazpi pusilatu izan nitun, berori iltzeko argibide bereziak bein baño geiagotan arrapatu nizkielako. Or SCruz 129. Asmo berezi egokiren bat / Asmau nai eban onetarako. Enb 46. Meza nausian eskuaraz prediku bat egiten du mintzatzaile berexi batek. Zub 78. Euskara horren mami eta usaña biltzen nun nai; eta aren nabarmen berexieneri oartzen. FIr 178. Lan berezi bakotxaren kontu-artzale. Ib. 136. Sare berexirat. Anab Usauri 137 (en boca de un navarro). Banatutakoak dira, txorta onetan daskeñizkigun loreak. Mota askotakoak, baña guziak bereziak. "Muy selectas" . Aitzol in Laux BBa XIV. Sorginen urin bereziaz gain gaineraino kasik bethea zen eltzea. Barb Leg 141. Aren parrea dadat / irrika biziaz, / gozatua baitu gaur / ezti bereziaz. Ldi BB 154. Yakintza berria sortu bear, yakintza berezia, erri arixe berez dagokiona. Ldi IL 164. Alderdi aietan bizi ziran erriak --pranko-kantauritarrak alegia-- beste guztien artean oso bakarrak eta margo berezikoak azaltzen zaizkigu. JMB ELG 48. Esku-ekusi bereizi batez / saritu nai du maitea. Or Eus 78. Baserrietako maizterrai azken urteokaz ugazabak, zio berezi barik, jaso dautsen etxe-errentea. Eguzk GizAuz 125. Ez emengo ikastetxe onenetan bakarrik, baizik Fraintzi ta Inglaterrako berezienetan. ABar Goi 43. Orain dakarkizudana, ordea, gauza bereizi bat da-ta. TAg Uzt 298s. Campano Jaume'tar Gotzon Epaille Berezi izendatu zuan. "Juez especial" . EAEg15-3-1937, 1281. Ondoren izendatzen diran ogibide, malla eta jardunkizunei dagokie agindu au: [...] tornu-trokalariei, langille bereziei, idazkola-lanariei, marrazlariei eta abar. "Peones especialistas" . Ib. 29-10-1936, 163. Bizkitartean zerbaitek emaiten dio argidura berezi bat. Lf Murtuts 48. --Zer duzu . okle hori, sakre bat aments? --Ez aita! --Ohointza mota berezi bat? --Ez, jauna! Ib. 21. Badire juie batzu aiphu berezi bat liburu guzietan ukhan dutenak. Zerb IxtS 46. Egun berexitarako oi zun guda jantzi ederrenaz apaindurik joan zan. Etxde AlosT 76. Bazizun gure gizonak ogibide ortarako odolgiro ta aiurri bereixia. Etxde JJ 38. Uriko aundikientzat leku bereizi bat zeukan izendaturik. Ib. 271. Hegiaphaliako Maianak agertzen zion maitasun berezia. Ib. 242. Zerk dager esanaren bizizkotasuna? Zer dago artan berezirik? Txill Let 58. Illara erbestean edo itsasoan il ala galdutakoari joten yakon iltamuko kanpai-ots bereixia da. Erkiag Arran 166. Alako zarrada bigun bat senti eban; alako arnas-aldi bereizi bat barruan. Ib. 130. Ikasle aurreratuenekin eztabaida bereiziak ere izaten zituen, oraingo ikastetxe-nagusietan izan oi diran mintegi-iardunen araura. Zait Plat 23. Ileroko iaikizun berezi baten bidez, eta eguneroko opari txikiz, ikasguetan Musek ospatuak izaten ziran. Ib. 21. Bigarren egunetik harat, zerbait berezi duten guziek izen berri bat biltzen dute, batere gaixtakeriarik gabe. JEtchep 104. Mandatariaren eskuak firmaturikako pasaporte berezi bat eduki beharko duela. Arti Tobera 264. Langileek artu bearra zuten beren soldata Eguberriko sari berexi batekin. Izeta DirG 95. Izakiak, bada, bakoitza bere lan berezia egitera jarririk daude. Vill Jaink 46. Eta buhamek badute usain berezi bat. Larz Senper 74. Azi txiki ura erne ta azitzeko, toki bereizia bear. MAtx Gazt 17. Egilleak gure gorputzeko zati bakoitzari edo zentzu bakoitzari atsegin berezi bat eman dio. Ib. 39. Hor behar zuten hartu untzi berezia, Frantses zoalakotz, ez bakarrik misionest gisa, bainan Erregearen ordari. Ardoy SFran 208. Zioten dohain berezi bat bazela horien baitan. Xa Odol 31. Andria berriz sukaldaritzan / emakume berezia. Uzt Sas 224. Aurteng'urtea deitu daukute andren urte berezia. Ib. 274. Huntarzün berhezia da / algarrekin bakian egoitia. Casve SGrazi 142. Illean bein egiten zan lisura esaten zitzaion garbiketa berezia. BAyerbe 152. Orretarako tresna berexiak bear dituzte. Ostolaiz 34s (v. berezi ib. 48). Nekez, baña guretu nitzen sendagille berezi bategana juatera. Gerrika 267. Ez ordea ale bakoitzak hemen egingo den baino aipamen bereziagorik merezi ez duelako. MEIG III 81.

v. tbn. Mih 23. MarIl 2. Laph 188. Bv AsL 207. CatJauf 76. ArgiDL 98. Otx 125. Munita 127. Lek SClar 132. Mde Pr 327. Bilbao IpuiB 93. Basarri 51. Osk Kurl 95. Onaind in Gazt MusIx 153. Ibiñ Virgil 58. Lab SuEm 203. Etxabu Kontu 80. Larre ArtzainE 159. Berhezi: Mercy 26. CatS 44.
azpiadiera-1.1.1
(AN-gip), berexi. (Pl.).
Diferentes (uno(s) de otro(s)). " Bereziak dira, son diferentes (AN-gip)" A Apend.
Arimak bere penak bezala, arimaren potenziek eta botherek ere, zein baitira adimendua, borondatea eta memoria izanen dituzte bere pena moldeak, bere bereak eta bereziak. Ax 586 (V 377). Hau da alabaña iru Person berezi, Aita, Seme ta Espiritu Santuak Jainkonz bat baizik ez egitea. Mb IArg I 381. Aitatasuna, Semetasuna, ta Espiritu-Santutasuna gauza bana edo bereziak izanagatik, Jainkotasun bat baizik ez da Irutasun edo Trinidade hau guzia. Ub 126. Irur Persona distinto edo berexiak. CatAN 18. Presuna hekien izenak ziren Brahma, Vixnu eta Siba. Hiru presuna berezi hoik bazuten batasun handiena. Hb Egia 49. Bainan Yainkoak beira nazala izartzetik ene soldaduen sua Giristinoek Yesusentzat duten amodioarekin! Bereziak dire ethorkhiz eta iraupenez. Ib. 94. Badire Jainkoa baithan hirur Presuna berezi. CatJauf 51. Hiru itxura berezi... Egia bera ezin ezagutuz, hiruetarik bat hautatzen baitu gizonak. JE Bur 162. Nola deittu litteke eleiz bera siñeste bereziak eta apez-buru bereziak izan eta? Inza Azalp 97. Bi arnas bereizi senti ditut; bata ozkirri goiz-eguratsa bezala, bestea orde nekagarri, sukor, samiñez asea. Or Mi 144. Ikusten dukegun lehen iragaileari galde diezaiogun, gure metodu bereziak zeharo azaldu eta, hoberena zein den, hartaz hilko baitugu. Mde Pr 138. Edo bi populuek [hitza] bide berezietarik Kamiten ganik hartu dute. Ib. 218. Izar-iarkera bereizirik ezin auteman ukan zuten bakoitzarentzat. "Aliam positionem siderum" . Or Aitork 162. Baiña ba al dute erabateko batasunik emengo olerki guztiak? eta zein ote da denak alkarrekin josten dituan aria? Ba al ditu poema edo dalako onek parte berezi batzuk? Vill in Gand Elorri 12s. Iritzi bereziak agertu izan dira. RS-ko esaeren jaioterriari dagokiola. MEIG VII 65.
sense-2
II . (Sust.).
azpiadiera-2.1
1. Partición, división. "Partición, uzina, uzitza, uzkura, berezindea, berezia " Lar.
Kristiñau Dotrinearen dibisiño edo berezia. Cb CatV 17 (CatG 26 bereziera). Nolatan egiztatzen da berezi edo partizio au? EConst 30.
azpiadiera-2.2
2. "Estropha, biurzea, berezia " Lar.
azpisarrera-1
BEREZI-BEREZI (Forma con reduplicación intens.). "Ene bihotzeko berezi-berezia, le (choisi) bien aimé de mon coeur" H.
Hura da mariñelen Ama berezi-berezia. Arb Igand 160. Eta Jaungoikoaren laguntza berezi-berezirik gabe galdurik ta atzendurik egon bear zuan aspaldietan. Inza Azalp 89. Gudaritu dan iñor lan berezi-bereziak egin ditzakela-ta. "Las señaladísimas funciones o especialidad" . EAEg13-6-1937, 1804. Orraitio, beste ikaste-leku berezi-bereziak ere, oindiño ba dirala autortu bear. Erkiag Arran 133. Gandiagaren tankera, berezi-berezia ta are berria ere dala gure artean iruditzen zait. Vill in Gand Elorri 19. Ur ura edari berezi-berezia zala esanaz. Berron Kijote 72.
azpisarrera-2
BEREZIKO. Especial.
Aldizko, gudari edo bereziko Auzitegiei ez dagozkien egintza guziei buruz. "Tribunales de las jurisdicciones ordinaria o militar y especiales" . EAEg6-11-1936, 228.
azpisarrera-3
BEREZIXEAGO. Algo especial.
Gogoan det San Inazio egunez jai egin genduala.
Jan-edana zerbait berezixeagoa izan genduan. AZink 86.
azpisarrera-4
BEREZIZKO. Especial.
Aurretik igaro zaien berezizko bultzi-eramalleren batek esanda. "El maquinista del primer tren especial" . EAEg23-10-1936, 118.
berezi
<< begirale 0 / 0 bezala >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper